Etxebarria
Etxebarria: 80 urte frontoia eta plaza eraiki zirenetik
Duela 80 urte, gaur egun mantentzen den eraikina eraiki zuten. 1936an bukatu zuten, gerra hastearekin batera. Herri txiki baterako erabaki handia horrelako azpiegitura bat eraikitzea. Herritarrentzako aisi, partidu eta jokurako lekua eraikitzea erabaki zuen 1933ko haueskundeetatik eratuta zegoen udalbatzak. 1935ean hasitako gestioek hurrengo urtean eman zuten fruitua. Lan eta erabaki honek sortutako ilusioa, gerra beltzak zapuztu bazuen ere, jatorrizko egitura mantentzen da gaur egun ere. Txosten honetan laburbildu dugu obra hauen inguruko informazioa.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria y etiquetada como 1936, etxebarria, frontoia, gerra, probak.
Etxebarriko frontoia 1936-2016, gerrak inaguratu zuen
Partidu ugari izan dira egun hauetan herriko jaietan, frontoian jokatu dira pala, eskuz zein zestazko partiduak. 80 urte bete ditu frontoiak eta aldameneko probalekuak.
1933ko hauteskundeetan aukeratutako udalak, bi urte geroago hasi zituen eliza atzeko plaza (probaleku zaharra) berritzeko lanak eta horrekin batera frontoia eraikitzeko lanak.
Plaza, probalekua berritu eta frontoia eraikitzeko beharrezko lur sailak erosi, beharrezko tramiteak burutu eta lanak martxan jarri zituzten. 80 urte dira lan hauek egin zirela, eta gaur egun ezagutzen dugun frontoia
eta inguruko egiturak orduan eraikitakoa dute oinarri.
Herritarren entretenimendu, aisi, zein solaserako gunea sortzea izango zen helburuetako bat seguruena. Jaietan, banakoen dema apustuetan zein pelota jokoetan lagun artean dibertitzeko aukera sortzea. Pentsatu, adostu eta eraiki zuten frontoia zein probalekua; baina lanei bukaera eman zitzaienean, 1936an, ez zuten dibertitzeko aukera gehiegi izan herritarrek. Espainian militarrek uztailaren 18an emandako kolpearen ondoriozko gerra frontea hurbiltzen zetorren eta berehala frontoi berriak tiro hotsak eta kainoikadak ziten inguruan pilota hotsen ordez.
Zorionez, ondo eutsio zion kainoi eta hegazkinen zartakoiei; inguruan erori arren ez bai zioten zirkinik eragin.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Orokorra y etiquetada como 1936, etxebarria, Etxebarria udala, frontoia, probalekua, udala.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Orokorra y etiquetada como 1936, 1937, 1938, 1939, ahaztuen oroimena, Aranzadi, Bildu, EAJ, EHB, etxebarria, Etxebarria udala, Eusko Jaurlaritza.
Juanita «Basabe» testigu aberatsa joan zaigu

Urteak igaro dira lehenengoz Juanitarekin hitzordua egin genuenetik; 6 urte inguru izango dira. Ez zen lehenengoa bakarra izan, harrezkero beste hainbat alditan jaso dugu bere testigantza. Kapitulu ugari utzi zizkigun etorkizun aberatsago bat osatu dezagun. Atzo hil zen; besarkada estu bat bidali nahi diegu bere senide, lagun eta hurbileko guztiei.
1925ean jaioa, ume izateari utzita harrapatu zuen gerra zibiliak. Etxean iheslari asko hartu zituzten, Eibartik etorritako senideak esaterako. Gudariz eta senidez beteta igaro zituzten Basaben gerraren hilabeteak. Aurreko igandean, Kalamuako frontean zehar egin genuen ibilbide gidatuan Juanitaren testigantzak utzitako pasartzeak aipatu genituen. Izan ere, 1936ko abenduaren 26ko borrokan, Maxeko harkaitzetan obusek eztanda egiten zutenean Basabeko etxeak dar-dar egiten zuela ondo oroitzen zen. Baina horrez gain, kontatu zigun nola bere aita (eta udal zinegotzi guztiak) 1937an atxilotu zituzten Etxebarriako udalean II.Errepublika garaian zinegotzi izateagatik, edo nola osaba bi, jaiotzez Etxetxukoak, Celta batailoi anarkistarekin joan ziren frentera eta biak hil ziren. Testigantza eta lagun eskuzabala, gogoan eta estimuan izango dizugu eskainitakoa.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Testigantzak y etiquetada como 1936, ahaztue oroimena, Basabe, etxebarria, gerra zibila, Juanita Barruetabeña.
Akarregi-Egixarreko borroka: panel informatiboa
Gaur 1936/10/21eko borrokan, miliziano eta gudariek Oruntzezabal inguruan zeuden Nafar Brigaden aurka burututako ofentsibaren inguruko informazioa biltzen duen panel informatiboa jarri dugu Egixarren.
Borroka hau, Jose Sagarna Uriarte, Amulategin fusilatu eta biharamunean gertatu zen; borrokaldi honetan, zauritu eta hil zen matxinatuekin bat egin eta fusilaketa honetan zer ikusia izan zuen Arturo Molina komandante militar galiziar ezaguna.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Frentea-posizioak, Markina, Xemein y etiquetada como 1936, akarregi, Arturo Molina, Boga-Boga, EAE-ANV, Egixarre, Fulgencio Mateos, gerra zibila, Jose Sagarna Uriarte, PNV, UGT.
Zelaietaburu
ARTIKULUAK:
- Zelaieta Buru, gerra leku izandakoa berreskuratze bidean (2016.01.20)
- Bihar Zelaietaburun Aranzadiko kideekin batera jardungo dugu (2016.03.04)
- Zelaietaburun gudari baten gorpuzkinak berreskuratu ziren atzo (2016.03.06)
- Hiru gudari Zelaiteburuko hobian, duintasunez, demokrazia eta askatasunaren aldeko borrokalariak (2016.04.18)
- Zelaietaburuko lanak laburbiltzen dituen txostena. Eskerrik asko modu batean edo bestean lagundu eta parte hartu duzuen guztioi. Haien memoria gure historia delako (2016.05.06)
- Zelaietaburu, memoria gunea, omenaldia eta erakusketa 2017 otsaila
- Zelaietabururen memoria (2017/03/05)
- Hiruren azkena (2018/02/10)
BIDEOAK:
- Zelaietaburu 2016.03.05 ETB 2 teleberriHiru gudarietatik lehenengoaren gorpuzkinak hobitik ateratzeko lanak:
- Lurdes Herrasti, Enrique González eta Paco Etxeberria Zelaietaburuko hobian lanean 2016.03.05
- Luis Ortiz Alfau: Zelaietaburun gorpuzkinak hobitik ateratzeko lanetan 2016 03 05
- Zelaietaburuko lubakiko lanak 2016.03.05
- Dena prest 2017 otsaila
ARGAZKIAK:
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Frentea-posizioak, Hildakoak-zaurituak.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Frentea-posizioak, Hildakoak-zaurituak, Orokorra y etiquetada como 1936, 1937, etxebarria, flechas negras, gerra zibila, gudari, hildakoak, Hobia, miliziano, Zelaietaburu.
Egixarreko panelaren inagurazioarekin bisita gidatua
1936ko urriaren 21ean Akarregi-Egixarren UGT1 (Mateos), Euzko Indarra (ANV2), Boga-Boga eta Saseta ametrailadore taldeak (besteak beste) burututako ofentsiba jasotzen duen panela jarriko dugu datorren igandean, maiatzak 15, Egixarren. Panel honetan, borrokaldi honen inguruan emandako hitzaldietan bildutako informazioa agertzen da.
Aukera hau aprobetxatuta ibilaldi gidatua izango da, Intxaurbietatik Akarregira, eta handik, Egixarrera.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Markina, Orokorra y etiquetada como 1936/10/21-Xemein, akarregi, EAE-ANV, Egixarre, etxebarria, Fulgencio Mateos, gerra zibila, Markina, markinaldeko frentea, Mateos, PNV, UGT.
Hiru gudari Zelaiteburuko hobian, duintasunez, demokrazia eta askatasunaren aldeko borrokalariak
Oroimenak sustrai sakonak ditu, eta denbora iragan arren, 80 urte igaro arren, herritarren memoriari esker, egia azaleratu ohi da. Ez errepresioak ez diktadura luzeak ez zuen lortu mendian hobietan lurperatutako gudariak baztertuta ahazturan galtzea.



Joan den martxoaren 5ean, Zelaietaburu (Etxebarria) egindako exhumazioan gudari baten gorpuzkinak berreskuratzea lortu zen. Orain, bere aldamenean beste bi pertsonaren gorpuzkinak aurkitu dira.
Zelaietaburun erresistentzia gunea antolatu zuten gudariek. Muino hau, 1936ko irailaren azken egunetan altxamenduarekin bat egindako indar faxisten aurkakoen borrokarako gunea izan zen. Bertatik saiatu ziren aurre egiten, etsaiak inguruok hartzea ekidin asmoz.
Zelaietaburutik ikus zezaketen nola beraien kideak erortzen ziren Belarretan, Ziardamendin, San Migelen (Aiastia), Morkaikon edo Lapion eta Urkaregin. Udaran, Gipuzkoa ekialdetik mendebaldera okupatzea lortu zuten gisan, Bizkaiko mugara iristen ari ziren golpea eman zuten militarren aldeko indar frankistak.
1936ko irailaren 25ean iritsi ziren tropa frankistak San Migelera (Aiastia) Elgoibar okupatu ondoren eta handik hiru egunera sartuko ziren Zelaietaburu eta Urkaregiko mendatearen gainean. 1936ko irailaren 29rako Bizkaiko muga zapaltzea lortu zuten; hala ere, borrokan jarraitu zuten miliziano eta gudariek eta urriaren 4ra arte behintzat jarraitu zuten tiro hots eta artilleria soinuek. 1936ko urriaren 4an gerra lerroa, frontea, egonkortu zen eta fronteko posizioek egonkor iraun zuen arik eta 1937ko apirilaren 25ean ebakuazio agindua eman eta demokraziaren aldeko borrokalariek erretaguardiako posizioak indartzera erretiratu ziren arte.


Testigantzen bidez jaso ahal izan dugu gertatutakoa. Bi familietako neba arrebek, honen berri izan dute etxean. Batetik, umetatik entzun eta ikusitakoa Soarte baserriko Pilar eta Jose Mari San Martin neba arreben kasuan. Pilar, atzo bigarren eta hirugarren gudarien gorpuzkinak hobitik ateratzeko lanetan egon zen, eskaini zitzaien omenaldian parte hartuz.
Beraien aitak kontatutakoa entzun zuten Ignazio eta Santi Retolaza anaiek. Ignaziori kontatu zion behin aitak, Iruiturritk behera zetozela, «han harikaitz haietan hiru hildako ikusi nituen» .

Haien testigantzak beharrezkoak izan dira Ahaztuen Oroimenarentzat, ikerketa abiatu eta hiru gudarien gorpuzkinak berreskuratzeko.
Hiru gudariak lurperatuta aurkitzen diren lubakia 1936ko irailaren azken egunetan egindakoa bada ere, hobi bezala 1937ko apirilean erabili zutela uste da. Alegia, hiru gudariak borrokaldi hauetako batean hildakoak edo atxilotu eta ondoren fusilatutakoak lirateke, beraien kideek 1936ko irailean egin eta erabilitako lubakian frankistek lurperatuak.

Kontuan hartu behar dugu, garai horretan, 1937ko apirilean, bigarren hamabostaldian, zenbait borroka izan zirela “Markinako sektorea” deiturikoan; demokrazia eta askatasunaren alde borrokan azken unera arte eutsi zioten. Molak 1937k martxoaren azkenetan Bizkaiari errenditu zedin ohartarazi arren, gudari eta milizianoek borrokatzea erabaki zuten eta 1937ko apirilaren 19-24 tarteko egunetan azken ofentsiba burutu zuten. Ordurako baina, frankistak ondo antolatuta zeuden, tartean egun batzuk lehenago iritsitako italiar soldaduekin osatutako Flechas Negras Brigada misto faxista Urkaregiko gainaren iguruetan zen. Borrokaldi hartan, Euskitze Aiste inguruetatik zehar, Garro etxeetatik gora, Kortatxiki inguruetara arte, Zelaietaburu ondora arte sartzea lortu zuten.
Atzo, bi gudarien gorpuzkinak berreskuratu ahal izan ziren. Gorpuzkinak oso egoera txarrean bazeuden ere Aranzadiko kideek haiek aztertuko dituzte orain. Desobiraketa hauetan aurkitutako objetuen artean, lehenengo gudariak txanpon bat zeukan eta hortz ordeak. Bigarren gudariak, urrezko hortzak eta bi hortzetako eskubila zituen, horrez gain, gerrikoaren zatiak ere agertu ziren.
Bertaratutako jende guztiarekin batera, hiru gudari hauei eta inguru hauetan zein gainontzeko fronteetan askatasuna eta demokraziaren alde borrokatu zuten guztiei omenaldi xume bat eskeini genien.
Bizi osoan gertaera hauen zama eraman dutenek, lekukoek atzo arnasa hartu zuten, beraien memorian txertatutakoa zer zen jakin ahal izan zuten, eta Santik esan bezala, zeregina bukatutzat eman zuten. Orain, zientzilarien lanak jarraituko du, gorpuzkinak laborategian aztertuz atera daitezkeen emaitzen esperoan. Ahaztuen Oroimena elkarteko kideoi, poz handia emango liguke, eta garrantsitsua era berean, gizarte justuago baten alde borrokatu zuten hiru gurdari hauek, beraien etxera bueltan eramateko aukera izango bagenu. Desagertutzat eman zituzten hiru etxeetako senideekin elkartu asmoz.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Frentea-posizioak, Hildakoak-zaurituak, Orokorra, Testigantzak y etiquetada como 1936, ahaztuen oroimena, Aranzadi, etxebarria, Frentea-posizioak, fusilatuak, gerra zibila, justizia, memoria, Miliciano, mola generala hegazkinak gerra zibila ahaztuen orimena, san migel, testigantzak.
Zelaietaburun gudari baten gorpuzkinak berreskuratu ziren atzo
Atzo Zelaiteburun, Etxebarrian, gudari baten gorpuzkinak berreskuratu ahal izan ziren Aranzadi Zientzia elkartearekin batera egindako lanetan. Ingurune hau garbitzen jardun genuen lehenengo, Ahaztuen Oroimen 1936 elkarteko kideak herritarren laguntzaz, ingurua ezagutu eta gertatutakoa argitu nahian.
Zelaietaburun, eta inguruko tontorretan 1936ko irailaren azken egunetan hartu zituzten posizioak borrokalari antrifrankistek, Elgoibar inguruetatik sartzen ari ziren faxisten aurka. Erresistentzia antifaxistak eutsi arren faxistak irailaren 25 iluntzean iritsi ziren San Migel gaina hartzera, eta 1936ko irailaren bukaerarako sartu ziren Zelaietaburun, Urkaregin eta Kalamuan.
Asko izan ziren demokraziaren eta askatasunaren alde borrokatu zutenak, eta askok galdu zuten bizia. Hainbat testigantzek, Zelaietaburun gertatutakoa ulertzen eta argitzen lagundu digute, eta kasu honetan, batez ere Soarte baserriko Pilar eta Jose Mari neba arrebek.
Ez da batere ohikoa gudari hau bezala lubakietan lurperatuak aurkitzea. Atzo berreskuratutako gorpuzkinak zoritxarrez egoera txarrean daude, orain Aranzadiko kideek agertutakoa jaso eta aztertu egingo dute. Hala ere, gorpuzkinen artean hortz orde bat agertu zen, eta bala zorro edo munizio kantitate handia.
Gain hau, 1936ko iraileko gertaeren ondoren frankisten kokapena izan zen hurrengo hilabeteetan, gerra frontea egonkor mantendu zenean. 1937ko apirilean, miliziano eta gudariek azken eraso bat buru zuten lerro hori apurtu eta etsaiari aurre egiteko. Inguru hauetaraino sartzea lortu zuten, frankisten lerroak gainditu eta sartzea, horregatik baliteke borrokaldi horrek, lubaki honetan lurperatutako gorpuzkinekin lotura izatea. Ikerketak aurrera jarraitu arren, haien duintasuna, haien memoria gure historia da.
Luis Ortiz Alfau, Izquierda Republicanako miliziano ohia Zelaietaburuko lubaki honetan egiten ari ziren lanetara etorri zen. 100 urte urrian beteko ditu eta hainbat frentetan borrokatu zuen gerra garaian. Agertutako gorpuzkinei egin zitzaien lore eskaintzan parte hartu zuen.
Atzokoan, herritar asko hurbildu ziren Zelaietaburura. Hobitik ateratzeko lanetan Elgoibar 1936, Aranzadi, Etxebarriko udaleko alkatea eta zinegotziez gain, Josu Erkoreka, Monika Hernando, Julen Arzuaga eta Arnaldo Otegi ere beran egon ziren.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Frentea-posizioak, Hildakoak-zaurituak, Orokorra y etiquetada como 1936, 1937, ahaztuen oroimena, Aranzadi ZIentzia Elkartea, frankismoa, Frentea-posizioak, gerra zibila, gudari, memoria, Miliciano, Zelaietaburu.
- ← Anterior
- 1
- 2
- 3
- 4
- …
- 8
- Siguiente →