Haien omenez, gaur egungo balditzek ahalbidetzen dutelako
Legutioko gertaeren inguruan jardun genuen apirilean. Aurten, Legutioko udalak antolatutako memoria astean, herritarren aurrean aurkeztu ahal izan dugu esku artean bildu dugun dokumentazio lana.
Itxarkundia batailoiko hainbat kide (beste batzuen artean) hil ziren 1936ko azaroaren 30ean Legutio inguruetan hasitako ofentsiban.
Bertan lurperatu zituzten, Zabalain, Kurutzalden eta haietako batzuk deshobiratzea lortu zuten 1977 ko urrian, haien burkide zaharrek; Felipe Lizaso komandante ohia buru.
Legutioko hilerrian daude ordutik, kutxa batean, 50.horma hobian. Gaur egun, dauden baliabide eta aukerak egonik, gorpuzkin hoiek deshobiratu eta aztertzea eskatu, aurkeztu dugu. ADN laginak lortu eta identifikatzeko saiakera burutzeko.
Hemen eskuragarri uzten ditugu hitzaldi edo aurkezpenean erabilitako bideoak eta Legutioko udalean, Aranzadi Zientzia elkartean eta Gogoran aurkeztutako oinarrizko txostena.
Sevillan 1937ko presoen tren istripua: 80 urte Irineo «Katenero» zauritu zela
1936 gerrak izan zuen bilakaerak preso kopuru andana sortu zuen Bizkaiko frontearen erorketaren ostean. Faxistentzako arazo bihur zitekeena, aukera bezala bihurtu zuten kartzela sistemaren arduradunek.
Presoen sailkapenari ekin zioten:
-
Epaiketa zorrotzen bidez kartzelaratuak, non, horietako batzuk fusilatu egin zituzten.
- Beste batzuk nazionalen tropekin borrokatzera behartu zituzten.
-
Milaka preso, derrigorrezko lanak egitera behartuak izan ziren, frankismoak gerrarako behar zituen eraikin, fortifikazio, bide eta konponketak esklabu gisa egitera behartuz.
1937ko azaroaren erdialdean Bilboko kartzeletan espetxeratuta zeuden automobilgintzarekin zer ikusia zuten hainbat preso aukeratu eta merkataritza tren batetan sartu zituzten. Sevilla izango zen helmuga.
Gerraren eraginez kaltetutako ibilgailuak konpontzeko, frankistek, Sevillan antolatu zuten tailerretan derrigorrezko lanak egitera bideratzeko eginarazi nahi zieten bidai luze hura. 75 izan ziren frankistek preso egin eta bidai luze honenako trenaren bagoiak beteko zituzten Mekanikari, elektrikari, txapista, gidari… euskaldunak.
Sevillarako bidean jarri zituzten presoak. Espainiako bazter ezberdinetan zehar eta lekuan lekuko gerra fronte ezberdinak saihestuz, baldintza oso txarretan egin behar izan zuten bidai luze hura.
Tren hori baina, ez zen bere helmugara iritsi. 1937ko azaroaren 19an, 22:57etan Sevilla probintziako Alanis herriko tren geltokian gertatu zen ezbeharra.
Une horretan, herritxo hartako tren geltokian, hegaleko trenbidean, tresna militarrez beteta, konboi bat zegoen geldirik.
Presoak zeramatzan trenak, azken honen aurka egin zuen bete betean; istripuak, sekulako anabasa sortu zuen.
Gutxienez 57 preso hil ziren unean bertan eta 18 preso izan ziren bizirik atera ziren bakarrak; guztiak zaurituta. Zauritutako presoak, Sevillako ospitaletara eraman zituzten, hala ere, horietako batzuk zaurien eraginez, hil egin ziren.
Agintari frankistek izkutatu eta isildu egin zuten gertaera hau. Istripua ez zen erregistratua izan eta ezin izan da aurkitu orain arte, bere egunean egindako ikerketen dokumentaziorik.

Istripu honetan zauritutako horietako bat Iruzubietako āKateneroā etxeko Irineo Olabe Alkaiturri izan zen. Irineo, okina izateaz gain auto gidaria zen.
Gerra garaian ere gidari lanetan aritu zen Irineo; hain zuzen, gudarien arduradunak, ofizialak garraiatzea zen bere zeregina eta arrazoi hau izan zen Irineo Olabe zigortzeko zergatia.
Istripu honek bizitza osoan eragingo zion. Ezkerreko hanka elbarri, erren geratu zen harrezkero.
Gertaera honen 80.urtemuga beteko den egun berean, 2017ko azaroaren 19an, Uhagon Kultur Gunean āEl Largo Viajeā dokumentala aurkeztuko dugu.
Istripuaren nondik norakoetan dokumentatutzeaz gain, bere zergatiak eta ondorioak argitu eta zehazteko egindako ikerketa lanak azaltzen ditu.

Dokumentala berez interesgarria izanik, Sabin Egileor zuzendaria eta ikerketen ardura izan duen Jimi Jimenez Aranzadiko historialaria azalpenak emateko prest izango dira bertan.
Memoriaren (tren)bidean galdu ezin dugun beste geltoki bat da dokumental hau, gure historia ezagutzearen helmugara iristeko aukera eder bat.
Zorionak Luis! 101!!
Atzo, Luisek, bere urtetetzea ospatzera gonbidatu gintuen. Han izan ginen, bere 101.urteurrenean. Bere gerra ibilerek, memoria historikoaren bideak, hainbat lagun berri egitera eraman dute miliziano zaharra. Bizitzaren uneez gozatu eta lagun artean, (Memoriaren Bideak, Kattin Txiki, Mauro Saravia, Jimi Jimenez…) beste urte bat ospatu nahi izan zuen atzokoan,
Eskerrik asko gonbidapenagatik, eta zorionak Luis!
Jesus Erkiaga, gudari ohiarekin bere testigantza jasotzen gaur

Jesus Erkiaga Gabiola, 1917ko abuztuan Lekeition jaioa. Kontabilitate ikasketak burutu zituen eta Lekeitioko udaletxean interino bezala aritu zan 1937ko apirilaren bukaera arte, guztira 5 urtez egin zuen lan bertan.
Errepublikaren aldeko Komiteko partaide EAE-ANV alderdia ordezkatuz, herritarren premiak hornitzeko ardura izan zuen.
Faxistak Lekeitio okupatu zutenean itsasoz Plentziara egin zuen ihes, handik Bilbora; bere alderdiaren gomendioak jarraituz, zapadoreen ANV Azkatasuna batailoian lerrokatuz defentsa eta fortifikazioak eraikitzen jardun zuen gerra bete betean.
Borroka gune desberdinetan aritu ondoren, (Lemoatx, Gaztelumendi, Santo Domingo, Bilbo, Karrantza, SantoƱa…) Laredora iritsi eta Ajuriagerrak negoziatutako paktuaren eraginez italiarren esku geratu zen.
Hala ta guzti, inguruan arrantzan zebilen lekeitiar ontzi baten sartu eta Frantziarako bidea egingo zuelakoan Lekeitioko portuan hartu zuen lur. Kaian bere ikaslagun izandako Larrazabal eskuindarrarekin topo egin eta kartzelaratu egin zuten.
Santutxuko Karmelo komentuko kartzelan urtebete eta egun bateko kondena bete ondoren Lekeitiora itzuli eta faxistekin borrokatzera joateko agindua jaso zuen, IruƱako America batailoian hain zuzen.
Kuartelera joan beharrean, atzerrira joateko erabakia hartu zuen, eta hainbat gorabehera izan bazituen ere, Hendaiako hondartzara igerian, biluzik, iristea lortu zuen. Gero Bigarren Mundu Gerraren atarian Frantziako ejerzituaren parte, Lannemezaneko biltegian zerbitu zuen.
Kide eta lagun izan zuen han Kepa Ordoki, Kalamuan aritutako San Andres batailoiko kapitain ospetsua, geroago nazi alemanei aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gernika batailoiko komandantea izango zena.
Naziak Frantzia osoa hartu zutenean Okzitaniako Sete herriko kai militar baten, nazioarteko tratatuak kontutan hartu gabe frantziarrak Lannemezanen bildutako Lehen Mundu Gudako arma kimikoak garraiatu eta desegiteko agindua bete zuen, itsasora jaurti zituzten debekatutako arma arriskutsuak.
Naziak Frantziako jaun eta jabe zirelarik, erresistentzia lanetan aritzeagatik Gestapok bere auzokide bat atxilotzean, Jesusek ere, ardurak izan zituelako, muga gainditu eta Bilbora etorriaz, soldaduzkarako deialdiak kudeatzen ziren bulegoan aurkeztu zen. Marrokora bidali zuten eta 22 hilabeteko soldaduzka egin behar izan zuen.
Gerora, bizimodua aurrera ateratzeko beharrak, Venezuelara eraman zuen. Izotz fabrika baten egin zuen lan bertan. 100 urte bete dituen arren kementsu dago eta bizitzan zortea izan duelakoan da.
Markina-Xemeingo udal arduradunei omenaldia
1936.urteko uztailean eman zen altxamendu militarraren porrotak gerra zibil baten sorrera ekarri zuen. Gerra egoerari aurre egiteko, antolaketa eta prestaketa militarraz gain beste gestio eta ardura batzuk bete beharra zegoen. Abagunea hark, gestio administratiboak, udal kudeaketa, herritarren hornidura eta baliabideak, errefuxiatuen etorrerak sortzen zituen harrera, jabegoen zaintzak, eta abar luze bat. Demokratikoki erabaki eta aukeratutako errepublika eta hau ordezkatzen zuten agintearen alde, altxamenduari aurre egiteko hainbat herritarrek egitura zibiletako ardura, konpromiso eta lanak hartu zituzten.
Frontea gure inguruetara iritsi aurretik udal ardura izan zutenen zeregina ez zen txikia izan, baina 1936ko irailaren bukaeran frontea gure mendietan zazpi hilabetez finkatu zenean, gabeziak eta arriskuak nabariagoak zirenean, hauen lana ezinbestekotzat izateaz gain zuzena eta gizatasunez betekoa izan zen. Gerraren berezko arriskuez gain, pertsona hauen egunerokoa ez zen bat ere samurra izan, zailtasun eta oztopoak nonahi azaltzen zitzaizkien.
Baina matxinoak 1937ko apirilaren 27an frontearen lerroa gainditu eta gure herriak okupatu zituztenean egoera erabat larritu zen herri ardurak bete zituzten pertsonentzat. Beldurra, arriskua, bizitza ezbaian, gehienek, ihes egitea erabaki zuten.
Gerra makinaria maltzur hari, ihes egiten saiatu ziren. Batzuk erbesteratzea lortu eta atzerrian bizitzera kondenatuak betirako. Erantzukizun zibil, administratibo eta instituzionala hartutako Markina eta Xemeindarren aurkako errepresioaren adierazpen gogorrenak, zazpi pertsonek islatzen dute; izan ere, ardura ezberdinak izan zituzten zazpi pertsona hil baitzituen frankismoak.
Sortu ziren taldeak Errepublikaren Defentsarako Batzordea, Isunen Azpibatzordea, Emakumeen Zuzendaritza eta Langileen Kolokaziorako Ikuskaritza Batzordeak izan ziren.
Herritar guzti hauek, era batera edo bestera, errepresioa jasan zuten egindako beharragatik, batez ere, heriotzara bideratutako zazpiak. Horregatik, burutako ekitalidan, errepresio hori jasan zuten markinar eta xemeindar guztien ordezkari moduan, zazpi pertsona hauek eta euren familiak omendu ziren:
BENITO AGINAGA UGALDE (Markina, 1874/04/03 ā Gasteiz 1937/08/04)
HILARIO ARETXABALETA ARRIOLA (Markina, 1888/01/14 ā Derio, 1937/07/21)
JOAN LOIOLA EIZAGIRRE (Xemein, 1904/02/22 ā Derio, 1937/09/09)
AMBROSIO MALLUKIZA ALDAOLEA (Arbatzegi, 1886/12/07 ā Derio, 1937/09/16)
BENITO MUĆOZ AZPEITIA (Markina, 1894/03/21 ā IruƱako San Cristobal espetxea, 1938/02/01)
GNACIO UGARTEBURU ANITUA (Markina, 1890/07/31 ā IruƱako San Cristobal espetxea, 1938/10/10)
ANGEL ARETXABALETA AIZPURU (BegoƱa, 1890/12/17 ā Dos Camino, 1941/02/06)
Herri arduraren zigorra
1937an faxismoaren zama gainean hartu behar izan zuten, hartzerik badago, Markina eta Xemeinen, herriaren ardura eta herria kudeatzeko konpromisoa hartu zuten herritarrek.
Errepublikaren aurkako altxamenduak eta ondorengo gerrak, 1936an, nora ezean, ezbaian utzi zituen beste herrien moduan, Markina eta Xemein. Hala ere, uneak eskatzen duen ausardiaz eta unean hartutako konpromisuaz, Markina eta Xemeinek bizi zuten anabasa kudeatzen jardun zuten hainbat herritarrek.
Eratu berri zen Eusko Jauritzarekin koordinatuz eta euskal gobernuaren babespean, batzorde ezberdinak antolatu ahal izan ziren. Herritar ezberdinek osatu zituzten batzordeok. Bertan parte hartu zuten herritarrak jaso ditugu txosten honetan.
Ez zen doakoa izan konpromesua. Ardurak buruhausteak eta betebeharrak dakartza eta betebehar hauek faxismoaren aurkako baloreei lotuak badira, ondorioak.
Zazpi herritar izan ziren bereziki frankismoaren ondorio latzenak pairatu zituztenak. Markina eta Xemeindarrak ziren zazpi herritar hil egin baitzitzuen frankismoak. Haietako batzuen senideek, lekukotza utzi digute: Ambrosio Mallukiza eta Igancio Ugarteburu Anituaren senideak, esaterako.
Zapatuan, Markina-Xemeingo Udalak, Ahaztuen Oroimena 1936 elkartearekin eta hainbat herritarrekin osatutako lan taldeak koordinatutako omenaldi ekitaldia izango da. Herriko pertsona, elkarte eta talde ezberdinek haien ekarpena egingo dute ekitaldian parte hartuz. Era berean, Markina-Xemeingo udalak, adierazpen instituzionala onartuko du, garai hartan, udal kudeaketan jardundak herritarrek egindako lana aitortu eta esker ona adierazteaz gain, frankismoaren biktima gisa errekonozituz. Errekonozimendu hau, udaletxeko sarreran jarriko den Jose Pablo Arriagaren artelanak mantenduko du bizirik.
- ← Anterior
- 1
- …
- 7
- 8
- 9
- …
- 36
- Siguiente →













