Sevillan 1937ko presoen tren istripua: 80 urte Irineo «Katenero» zauritu zela

Posted on Actualizado enn

1936 gerrak izan zuen bilakaerak preso kopuru andana sortu zuen Bizkaiko frontearen erorketaren ostean. Faxistentzako arazo bihur zitekeena, aukera bezala bihurtu zuten kartzela sistemaren arduradunek.

Presoen sailkapenari ekin zioten:

  • Epaiketa zorrotzen bidez kartzelaratuak, non, horietako batzuk fusilatu egin zituzten.

  • Beste batzuk nazionalen tropekin borrokatzera behartu zituzten.
  • Milaka preso, derrigorrezko lanak egitera behartuak izan ziren, frankismoak gerrarako behar zituen eraikin, fortifikazio, bide eta konponketak esklabu gisa egitera behartuz.

1937ko azaroaren erdialdean Bilboko kartzeletan espetxeratuta zeuden automobilgintzarekin zer ikusia zuten hainbat preso aukeratu eta merkataritza tren batetan sartu zituzten. Sevilla izango zen helmuga.

Gerraren eraginez kaltetutako ibilgailuak konpontzeko, frankistek, Sevillan antolatu zuten tailerretan derrigorrezko lanak egitera bideratzeko eginarazi nahi zieten bidai luze hura. 75 izan ziren frankistek preso egin eta bidai luze honenako trenaren bagoiak beteko zituzten Mekanikari, elektrikari, txapista, gidari… euskaldunak.

Sevillarako bidean jarri zituzten presoak. Espainiako bazter ezberdinetan zehar eta lekuan lekuko gerra fronte ezberdinak saihestuz, baldintza oso txarretan egin behar izan zuten bidai luze hura.

Tren hori baina, ez zen bere helmugara iritsi. 1937ko azaroaren 19an, 22:57etan Sevilla probintziako Alanis herriko tren geltokian gertatu zen ezbeharra.

Une horretan, herritxo hartako tren geltokian, hegaleko trenbidean, tresna militarrez beteta, konboi bat zegoen geldirik.

Presoak zeramatzan trenak, azken honen aurka egin zuen bete betean; istripuak, sekulako anabasa sortu zuen.

Gutxienez 57 preso hil ziren unean bertan eta 18 preso izan ziren bizirik atera ziren bakarrak; guztiak zaurituta. Zauritutako presoak, Sevillako ospitaletara eraman zituzten, hala ere, horietako batzuk zaurien eraginez, hil egin ziren.

Agintari frankistek izkutatu eta isildu egin zuten gertaera hau. Istripua ez zen erregistratua izan eta ezin izan da aurkitu orain arte, bere egunean egindako ikerketen dokumentaziorik.

Irineo Olabe «Katenero» zutik, makila eskuan. Sevilla bere kideekin batera, tren istripua izan eta gerora.

Istripu honetan zauritutako horietako bat Iruzubietako “Katenero” etxeko Irineo Olabe Alkaiturri izan zen. Irineo, okina izateaz gain auto gidaria zen.

Gerra garaian ere gidari lanetan aritu zen Irineo; hain zuzen, gudarien arduradunak, ofizialak garraiatzea zen bere zeregina eta arrazoi hau izan zen Irineo Olabe zigortzeko zergatia.

Istripu honek bizitza osoan eragingo zion. Ezkerreko hanka elbarri, erren geratu zen harrezkero.

Gertaera honen 80.urtemuga beteko den egun berean, 2017ko azaroaren 19an, Uhagon Kultur Gunean “El Largo Viaje” dokumentala aurkeztuko dugu.

Istripuaren nondik norakoetan dokumentatutzeaz gain, bere zergatiak eta ondorioak argitu eta zehazteko egindako ikerketa lanak azaltzen ditu.

Irineo Olabe «Katenero» Sevillan

Dokumentala berez interesgarria izanik, Sabin Egileor zuzendaria eta ikerketen ardura izan duen Jimi Jimenez Aranzadiko historialaria azalpenak emateko prest izango dira bertan.

Memoriaren (tren)bidean galdu ezin dugun beste geltoki bat da dokumental hau, gure historia ezagutzearen helmugara iristeko aukera eder bat.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.