Jose Sagarna Uriarte (Zeanuri, 1911/11/14 – Amulategi, 1936/10/20)
- Jose Sagarna Uriarteri omenaldia (1989_10_22)
- Florencia Ansola eta Jesus Sololuzerri Juan Sagarnak elkarrizketa
- Milagros eta Maria Felisa Madariaga Gisasola ahizpak (Jose Sagarna Uriarteren erailketaz)
- Bitxori Txurruka Etxaniz (Jose Sagarna Uriarteren erailketaz)
- Maria Txurruka Etxaniz (Jose Sagarnari Uriarteren erailketaz)
- Joxpa Inazi Idoeta Argoitia (Jose Sagarnari Uriarteren erailketaz)
- Itziar Sololuze Ansola (Jose Sagarnari Uriarteren erailketaz)
Zapolako defentsa lekuak: irteera irailak 15
Auzolanean, 2018ko ekainean, Zapolako bunker eta lubakiak garbitu eta txukuntzen ari ginela, Felipe Urkidin bisita jaso genuen Zapolako beste aldean, āMarkina bistanā beste bunker bat zegoela esaten. Txara erdian sasiz eta zikinez inguratua, biderik gabe, ⦠ezinezkoa zela bertaratzea.
Hurrengo asteetan buru-belarri aritu eta irailean aurkitu genuen Felipe āBeƱeāk esandako bunkerra, egoera ezin hobean aurkitu ere. Aurkitu ondoren bertaratzeko bide bat ireki eta Feliperekin bertaratu ginen, hona hemen āZapolazpiaā bunkerrean Felipek kontatutakoaren bideo laburra:
Baina Memoria lekuen berreskuraketan beste urrats batzuk eman baditugu ere, beste testigantza batzuen haritik Zapolazpia bunkerra eraikitzeko bere egunean Meabetik egindako bidea aurkitu eta garbitu dugu, tokia erakusteko bisitak antolatu ditugu ( Etxebarriako Guraso Elakartearekin, Elgoibarko Morkaiko Mendi Taldearekin, herritarrekin, ā¦)
Orain zabaldutako bideak erabiltzea eta mantentzea nahi dugu, herritarrek Zapola inguruko defentsarako instalazioak ezagutzea nahi dugu, bere egunean egindako lan eta ahaleginen zergatiaz transmititzearen garrantzia mahai gainean jarriz.
Horregatik herriko beste eragile batzuekin batera irailaren 15erako bisita gidatu bat antolatu dogu, goizeko bederatzietan Atxondo Polikiroldegi aurretik aterako dena.
Lehenengoz Meabetik gorako bidea egingo dugu, Zapolazpia bunkerra ezagutu, Zapolako bunker eta trintxerak ikusi, Igotzeko bunkerra eta bukaeran Olabeko bunkerra bisitatuko ditugu. Ibilbidean zehar eraikinen zergatia azaltzeko kokapen historikoaren inguruko argibideak emango ditugu.
Txangoa interesgarria izango duzuelakoan, gurekin etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
Jesus Erkiaga Gabiola (Lekeitio, 1917-2019)

Denboratxo bat pasatu da Jesus ezagutu genuenetik, harrezkero berarekin egon garen aldi oro, argibide berriak, pasarte interesgarriak eta bere indarra jaso ditugu, beti lagun bezala hartu gaitu.
Eta gezurra badirudi ere 102 urte betetzear izan denean, zur eta lur utzi gaitu bere heriotzaren bapateko albisteak. Azkenaldian ibilpidea ez bezala, jarioz, memoriaz, argitasunez, lehen bestean aurkitu izan dugu; berriro elkartzeko zita ere egina genuen.
Agur eta Ohore Jesus.
Udaletxean lanpostu ālasaiā bat izatetik, faxisten matxinadari aurre egiteko asmoarekin Lekeitioko herri erakundeen eta Errepublikaren babesteko konpromisoak hartu zenituen 1936 hartan. Matxinoak frontea gainditu eta Lekeitiora sartzear zirenean, itsasoz Plentzia eta Bilborako bidea hartu zenuen eta alderdiaren esanetara jarri. Ondorioz EAE-ANVko Azkatasuna batailoian lerrokatu eta defentsa lantean parte hartu zuen, Lemoatxeko esaterako, non zeregin horietan Colindresera arte jarraituaz.
Itsasontzi batean Lekeitiora itzuli eta lur hartu bezain pronto salatu zuten, kartzelaratuaz. Kartzelatik atera eta Frankistekin Ebroko frontera borrokatzera joateko aginduari muzin eginez, ihes egitea erabaki zuen. Luzaro gordeta egon ondoren Hondarribian, Bidasoa biluzik zeharkatu eta Hendaian finkatu ondoren, bertan harrapatu zuen Bigarren Mundu Gerrak.
Eusko Jaurlaritzako deiari kasu eginaz, Frantziako ejerzituan lerrokatu eta Kepa Ordokin agindupean Lannemezango armategian lanean aritu jardun zuen. Alemanek Frantzia osoa bereganatu zutenean eta partisanoekin izandako harremanagatik, ingurukoen atxiloketen ondoren, Bidasoa beste norabidean gurutzatzea beste irtenbiderik ezean, zigorrezko soldaduska egin eta Venezuelako bidea hartzea hobetsi zuen, bertan enpresa txiki baten jabe izanda Lekeitiora baldintza onean itzultzeko aukera izatea lortu arte.
Garai desberdinetan eta muturreko egoeretan bizi izandako hori irudika ezina egiten zaigu erosotasun hutseko bizimoduan murgildu garen ondorengo belaunaldikoentzat. Eskuzabaltasun osoz zuk kontatutakoak, gerra garaiko gogortasunak ezagutzeko balio izateaz gain, historia gordin haietako aktore izandakoak hartutako erabaki eta norabideak ulertzeko eta hizki larriz idatzitako historia ondorengoei helarazi ahal izateko eredu izan zara.
Zure memoria gure historiaren zutabe da.
Bejon deizula Jesus Erkiaga.
Hemen duzue bere testigantza (pasarte laburra eta testigantza osoa jasotzen dituen bideoak):
Testigantza: Segunda Etxebarria Etxebarria

Ispasterko Iruta baserrian jaio zen, herrigunetik ordu erdi batera oinez, non Ea gertuago zuten etxetik, Ispaster baino. Gerra garaian bizitakoaz gutxi jaso zuen, baina haren ondorioak bai bizi izan zituen. Aita, ezagutu bazuen ere, ez zuen ezagutzeko abagune gehiegi izan. HIlario Etxebarria, kartzelaratu egin zuten gerran edo gerra ostean. Bertan, bizitako balditza txarrek, zein bizi behar izan zuenaren ondorioz, hezurretako gaisotasunak jota kartzelatik atera ondoren ospitala eta etxearen artean bizi izan zen. Gaiso, aurre egin ezin eta hil egin zen, Segundak 8 urte zituela.
Eskola eta errazionamendua gertuagotik bizi izan zituen. Gogoan du nola joan behar izaten zuen Ispasterko udala dagoen eraikinera, bertan, zegokion partea hartzera; txusko batzuk eta zerbait gehiago, harekin bizi behar. Eskolan berriz, Ean ibili zen. Mutilak alde batetik eta neskak bestetik. Irakasleak erdaldunak izanik, orduan ikasi zuen gaztelera. Nola ez, garaiko errezu eta «cara al sol» abestiekin batera.
Eskolak bukatuta, zerbitzari joan zen Olatzera (Mutriku), han, gari hirina eta arto hirina lortzeko egin beharrak transmititu dizkigu testigantzen, 1952 inguru hartan, debekatua baitzegoen nahi adina hirin egitea. Mendarora zein ahal zen errotetara joateko zer nolakoak egiten zituzten gogoan du. Gerora, Imintxola nagusira (Etxebarria) ezkondu eta han bizi da. Bertako kontuen artean, entzuna du nola Julian Iriondo LarraƱaga, Imintxola txiki baserrikoa gerran hil zen.
Testigantza: Lorenza Urrutibeaskoa Lauzirika

Sufrimendua gogor pairatu zuen Amoroto herriak gerra garaian. Kartzelaldi, errepresio, zigor eta isunen gainetik, deigarria da herriko 16 gazte frontean hil izana, eta gogorra benetan lau hilabetez alkate izateagatik Pedro Mari Gabiola Bermeosolo fusilatua izatea. Gainera 1937ko martxoaren 4an hegazkin batek botatako bonbak Amoroton hil zuen Juan Domingo Arriola Eguren, Berriatuako alkatea.
Gertaera guzti hauen berri kontatu digu Bolunburuko Lorenza Urrutibeaskoa Lauzirikak, hainbat pasarte eta detaile aipatuaz. Argibide aberatsak eskaini dizkigu, baita zerrenda desberdinetan kontutan hartuta egon ez diren hildako batzuen inguruko argibideak eta zerrenda horietan okerretara hildakotzat hartuta dauden kasuak, tartean bere lehengusu Bittor Urrutibeaskoa Leniz.
Baina bereziak izan dira hurbiletik bizi izandako galerak, Franzisko neba eta lagun-mina zuen Abitxa baserriko Antonio Ikaran Foruria gerran hildakoenak.
āIzquierda Republicanaāko Zabalbide batailoiko gudaria zen Franzisko. Amoroto, frontearen atzealdean geratu zenetik ez zuten bere berririk izan eta halako batean Burgosko ospitale batetan oso larri zegoela jakin zuten. Aita eta ahizpa bi Burgosera abiatu ziren baina iritsi orduko zendu zen, Burgosko hilerrian lurperatuz.
Gazteago izanik, Franziskon heriotza suertatu baino beranduago eraman zuten gerrara bere lagun-mina zen Antonio, etxetik atera eta 6 hilabetetara hil zen Segreko frentean.
Txalogarria Lorentzaren jarrera eta borondatea, oroimena lantzeko baliogarria izango dugun altxorra. Aipatzen ditugun gai hauetaz gain, bideo honetan Bolunburura Berriatuatik errefuxiatuta etorritakoen berri, Rufino nebaren gudaldiko kontuak, Franzisko eta Antonioren hezurrak āValle de los Caidosāera eramanak izan zirela eta beste pasarte batzuk aurkituko dituzue.
Eskerrik asko Lorenza.
Testigantza: Juan Kaltzakorta Sololuze

Juan Kaltzakorta Sololuze, Xemeingo Larruskain auzoan, Egurrola baserrian jaio zen. 7 urte zituen gerra iritsi zenean; Egurrolan bertan harrapatu zuen bere familiarekin batera. Miliziano eta gudarien lehen mugimenduak etxe inguruan bizi izan zituen. Bere testigantzan kontatzen duen moduan, Etxebarriko Gandixa Errota baserriko Felix Urkidi, miliziano jantzita Egurrolara etortzen gogoratzen da. Garai hartatik aurrera, tiro hotsa eta kainoikadak ugaritu egin ziren; frankistek inguruko posizioak finkatu eta frontea egonkortu zenean.
Kamioi blindatuetan etortzen ziren milizianoak Egurrolara. Janaria hartu eta joaten ziren. Ezin giro horretan bizi eta ebakuatu egin behar izan zuten. Markinara joan ziren eta han igaro zituzten fronteak iraun zituen hilabeteak, 1937ko apirilaren 26 arteko egunak. Olabarriren etxean, pisuan hartu zuten babes. Markinako alde zaharreko kanpai torrearen azpian zegoen babeslekuan gordetzen ziren, arriskuaren kanpaiak entzuten zituztenean; behin, gu bizi ginen etxea eta Joxe Alderen taberna, bizardegiaren tartean sartu zen obus bat, baina ez zuen eztandarik egin, «orduko bonbek baina, ez zuten beti eztanda egiten, bestela, Markina apurtuta utziko zuten».
1937ko apirilaren 26an, miliziano eta gudariak erretaguardiara atzeratu zirenean, Bilborantz zihoazela, faxistak aurrez aurre aurkituko zituztenaren berria jaso zuten, horregatik, desbideratu egin behar izan ziren.
Egurrolara bueltan, apurtuta, erreta aurkitu zuten etxea, ez zen izan bakarra ordea. Olazar ere erre egin zuten, hura mendekuz erre zuten faxistek. Olazarko Julian Etxaniz, Itxas-Alde batailoian kapitaina izan zen, eta lehen mugimenduetan, Larruskaingo «Manuel Larruskain» atxilotzen ahalegindu zen. Gertaera honengatik eta bere pentsakera politikoagatik, mendekua izan zen Olazar erretzea.
80 urtetik gora igaro arren, Juanek testigantzan kontatu duen moduan, gogoan du oraindik orain, bere anaia frontera nola joan zen. Memoria, bizipenen kabi bizia den erakusle.
1936ko gerra, eskola curriculumean

Bekobentako (Markina BHI) DBH 4.mailakoek, martxoa eta maiatza artean, 1936ko gerraren inguruan jardungo dute. Gerra haren nondik norakoak ezagutzeaz gain, gerrarekin lotura duten eremu ezberdinekin osatzen ari dira proiektua. Diziplina ezberdinak uztartuz, aprendizaia prosezua aberastu nahi dute. Esaterako, Joseba Sarrionaindiaren «Kolosala izango da» eleberria irakurri dute, edo «Los niños de la guerra» dokumentala ikusi, «Gernika» artelanaren inguruko hausnarketa eta lanketan ere jardun dute. Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak, Zelaietaburuko deshobiraketaren aritik sortutako erakusketa eta Markinako dendari elkartearekin batera sortutakoa ere, baliatu dituzte aipatutako proiektuan, eskolako pasabideetan ikusgai jarriz. Orain, opor aldiaren ostean, Patxi Juaristiren hitzaldia, edo fronteko lubaki eta kokapenetara bisitaldiak izango dituzte besteak beste.
Argazki batzuk lotura honetan: https://www.flickr.com/photos/148091062@N05/albums/72157690948505573
1967ko Markina-Xemeingo zelaiko tiroketa: frankismoaren atzaparkadak (I)
1967an gertatu zen, Markina-Xemeinen; hain ezaguna den Zelaiaren inguruan. Lehen Frankismoa igarota, diktadurak bere ibilean, erakutsitako ankerkeriak, hurrengo urteetan hatzarpakada ilunak izango ziren orbain sakonen sortzaile.
1967ko abenduaren 19ko iluntzean Guardia Zibilak auto bat tirokatu zuen Markina-Xemeingo zelaian. Lau gazte ziren āSeat 600ā batean eta autoak 60 bala inpaktu izan bazituen ere aurrera jarraitzea lortu zuten. Geroago horietako hiru Aulestin atxilotu zituzten Guardia Zibilek.
Gertaera hau lehen pertsonan bizi izan zuten Jose Luis Etxegarai Gaztiarena «Mark» eta Kepa Akixo Leixarreta «Txao»/»Zigor» elkarrizketatu eta haien testigantza eskaini digute, non joan den abenduan, jendartean aurkezu genuen Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean.
Gazte haiek, ETA erakundearekin lehen kontaktuak izan eta frankismoaren aurkako ekintzak burutzeko antolatu ziren. Hasiera batean, margoketak eta ikurrinak jartzea edo matxinoen alde soilik hildakoen aldeko oroigarriak deuseztatzea izango ziren burutu zituzten ekintzak. 1967ko abeduaren 19koa baina, langileen borrokari elkartasuna erakutsi eta Ā«Sindicato VerticalĀ»en aurkako ekintza izango zen. Ā«La persona que hacia de coordinador de nuestro grupo con la dirección de la organización, nos viene con la propuesta de que iva a hacer una pequeƱa campaƱa, de lucha que mantenĆan estos obreros en esta zona y se querĆa simultanear una acción en los sindicatos de Eibar y Elgoibar Ā» (Jose Luis Etxegarai Gaztiarena Ā«MarkĀ»). Ekintza aurrera eramaterakoan izandako zailtasunek, ihesera eraman zituzten lau gazteak. Auto txiki batean, garaiko Seat 600 batean Elgoibartik atera eta Urkaregin gora aurrera egin zuten, Markina-Xemeingo sarreran Guardia Zibilaren kontrola aurkitu arte. Kotxeak Guardia Zibilari kasurik egin gabe, aurrera jarraitu zuen, eta ondorioz, izurgarrizko bala zaparrada jasan zuen, gerora egindako atestatuaren arabera, 60 zulo izango zituen autoak. Markina-Xemeingo kaleetan zehar, ihes egin eta Lekeitiorako bide bazterrean utzi zuten autoa, Aulestira, oinez ihesari jarraituz. Bertan, nora jo bazutela eta, Emilio Kortabitarte (Lekeitiarra) Aulestiko parrokoaren etxean babes hartu zuten. Ā«Baino Murelagan, etxe horretan gertatu zena, edo behintzat nik hala sentitzen dut, denbora gutxi izan genuen pentsatzeko, zer egingo genuen eta ze erabakiak hartu behar ziren, (…) ni neuk leihotik salto egin nuen eta, momentu luze bat pasatu nuen balkoi azpi hortan, nik neuk horren pena bat badut hala ta ere, haiek atera ziren balkoira baino hala ere Guardia Zibila atera zen hura ere nin neuk azpitikan ikusten bainuen, nik oroimen hori dut, eta erraten zuen, betiko geratu zait, eta erraten zun Ā«Txao rindete, Txao rindeteĀ» eta ni mugitu gabe geratu nintzen eta gero haiek lotu zituztenean, nire kideak eta haien [Guardia Zibilaren] kotxeetan, kotxeen motorrak aitu nituenean, herritikan ateratzen ari zirela, ni joan nintzen, orduak pasata gero (…)Ā» (Kepa Akixo Leixarreta Ā«TxaoĀ»).
Garaiko prentsan agertzeaz gai, ETAk ere jasoa zuen gertaera hau, Bidarten, 1992an erakundearen zuzendaritza atxilotzean atzemandako agiri batek dioenez:
19 de diciembre de 1967.
En la localidad vizcaĆna de Markina, la Guardia Civil dispara contra un vehĆculo en el que viajaban cuatro personas que suponĆan militantes de ETA. El coche es alcanzado por cincuenta y nueve impactos, a pesar de lo cual los ocupantes del mismo resultan ilesos y logran huir. Horas despuĆ©s, tres de ellos JosĆ© Luis Etxegarai, Roberto Lotina y Francisco Javier Aya Zulaika son detenidos en Murelaga. En relación con este hecho, dos de los guardias civiles que participan en el mismo solicitarĆ”n mĆ”s tarde la baja en el Cuerpo.
19 de diciembre de 1967.
Explota una bomba en el edificio de la delegación del Frente de Juventudes y el Sindicato Vertical de Eibar.
Gertaerak badu bere esangura. Frankismoari aurre egiteko determinazioa, indar polizien erantzuna, ihesa, Aulestiko babesa eta ondorengo ihesean, mendi muino bateko etxean jasotako babesa, … hau guztia jaso nahi izan dugu, urte haietan gertatua hobeto ulertu nahian.
- ← Anterior
- 1
- …
- 5
- 6
- 7
- …
- 36
- Siguiente →





