Xemein

Testigantza: Juan Kaltzakorta Sololuze

Posted on Actualizado enn

Juan Kaltzakorta Sololuze, testigantzaren unean, 2017an.

Juan Kaltzakorta Sololuze, Xemeingo Larruskain auzoan, Egurrola baserrian jaio zen. 7 urte zituen gerra iritsi zenean; Egurrolan bertan harrapatu zuen bere familiarekin batera. Miliziano eta gudarien lehen mugimenduak etxe inguruan bizi izan zituen. Bere testigantzan kontatzen duen moduan, Etxebarriko Gandixa Errota baserriko Felix Urkidi, miliziano jantzita Egurrolara etortzen gogoratzen da. Garai hartatik aurrera, tiro hotsa eta kainoikadak ugaritu egin ziren; frankistek inguruko posizioak finkatu eta frontea egonkortu zenean.

Kamioi blindatuetan etortzen ziren milizianoak Egurrolara. Janaria hartu eta joaten ziren. Ezin giro horretan bizi eta ebakuatu egin behar izan zuten. Markinara joan ziren eta han igaro zituzten fronteak iraun zituen hilabeteak, 1937ko apirilaren 26 arteko egunak. Olabarriren etxean, pisuan hartu zuten babes. Markinako alde zaharreko kanpai torrearen azpian zegoen babeslekuan gordetzen ziren, arriskuaren kanpaiak entzuten zituztenean; behin, gu bizi ginen etxea eta Joxe Alderen taberna, bizardegiaren tartean sartu zen obus bat, baina ez zuen eztandarik egin,  “orduko bonbek baina, ez zuten beti eztanda egiten, bestela, Markina apurtuta utziko zuten”.

1937ko apirilaren 26an, miliziano eta gudariak erretaguardiara atzeratu zirenean, Bilborantz zihoazela, faxistak aurrez aurre aurkituko zituztenaren berria jaso zuten, horregatik, desbideratu egin behar izan ziren.
Egurrolara bueltan, apurtuta, erreta aurkitu zuten etxea, ez zen izan bakarra ordea. Olazar ere erre egin zuten, hura mendekuz erre zuten faxistek. Olazarko Julian Etxaniz, Itxas-Alde batailoian kapitaina izan zen, eta lehen mugimenduetan, Larruskaingo “Manuel Larruskain” atxilotzen ahalegindu zen. Gertaera honengatik eta bere pentsakera politikoagatik, mendekua izan zen Olazar erretzea.
80 urtetik gora igaro arren, Juanek testigantzan kontatu duen moduan, gogoan du oraindik orain, bere anaia frontera nola joan zen. Memoria, bizipenen kabi bizia den erakusle.

Anuncios

Testigantza: Luis Zelaia Balenziaga, Askurrina goikoa

Posted on Actualizado enn

P1250327-2 P1250330-2Urberuagako bainuetxearen goialdean bizi izan da beti, kokapen horrek pasarte eta bizipen berezi asko eskaini dizkio. Eta bizitakoak kontatu dizkigu, hain garrantzitsua izan zen Urberuagako ingurura gerraren etorreratik hasi eta frentea gainditze-arteko ibilbidean, zazpi hilabete luzez, gertatutakoen kontakizun aberatsa.

Miliziano eta gudarien etorrera eta defentsa posizioen finkatzea, euren baserrian artatutako errefuxiatuak, CNTko milizianoak Azpiltza inguruan kamioi blindatuekin ibiltzen zirenekoak, kuartel bihurtutako Urberuagako bainuetxearen eraikina babesteko egindako lanak, arkupeak burdinez eta harea-zakuz indartu eta mendian zulatutako babeslekuak, inguruan pairatutako bonbardaketak, hildako militar eta baserritarrak, apurtutako etxeak,

goazen_gudari009-2
Luis Zelaia belauniko abadearen eskuinaldean Agarre baserrian emandako mezan. Gudarien artean lehendakaria (1936.10.11)

Larruskaingoikora bertako Manuel atxilotzeko egindako ahalegina, faxistak Jose Sagarna abadearen fusilaketaren ingurukoak, 1937ko otsailaren hasieran beste aldetik auzoko familia birek frentearen lerroa gainditu eta Urberuagan agertu zirenekoak, Ortulaunen Ordena Publikoko zaintzaile bat hil zutenekoa, Jose Antonio Agirre ingurura etorri eta Agarren meza eskaini zioteneko argazkian bera akolito lanetan agertzen dela, soloan lanean zela aita metrailatu zutenekoa, Jose Luis Gaytan baserri-baserri ezkutatzen ibili izana, frentea apurtu aurretik bigarren lerrora pasatzeko hartutako aginduaren aurrean etxekoak emandako ezezko erantzuna, frankisten sarrera eta beste hainbat kontu patxadaz eta txukun azaltzeaz gain, gerra ondoren gertatutako beste kontu batzuen berri ere eman digu.

Ondorengo bideoan jaso ditzakezue amallotar honekin izan dugun solasaldiko pasarterik interesgarrienak. Garai hartako gaztetxo baten

S
Agarre baserria 2010ean

ikuspegitik landutako oroimena, berak eta bera bezalakoek bizi izandakoaren garrantziaz jabetzeko baliogarri izango zaizuena.