Non erori zaren, hil zaituztenean: Erorien Haranera eramandako herritarrak (Amoroto, Berritatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio eta Markina-Xemein)
1940an agindu zuen Francok, «Valle de los Caidos» bezala ezaguna dena eraikitzeko; dekretu beldurgarri bat izango zen, gune hau eraikitzeko agindua: «Eraiki daitezela Basilika, Monasterioa eta Gazteriaren Kuartela, Guadarrama mendilerroaren mazeletan (El Escorialen), Cuelgamuros deitzen den tokian, gure Gurutzada loriatsuan erori zirenen memoria betikotzeko». Inork gutxik ez du jakingo zertaz ari garen, baina asko eta asko dira, zer den, eta zer bilakaera izan zuen argi ez duten herritarrak.
Ukiezinezko mamua izan da orain arte, baina poliki poliki, eta urteetan familiek erakutsi duten grina eta indarrarekin, haien senideen memoria bizirik eta indartsu mantenduz, poliki poliki, hautsiezina, iragaitza zirudiena, zartatu eta ezbaian jartzea lortu da, ebatsitako askoren historia mahaigaineratuz. (ikus ETB2ko dokumenala 2019/05/19). Kontuak horrela, esanguratsua izan da, Franco bertatik ateratzeko Espainiako gobernuak aurten egindako saiakeraren ondorengo harrabotsa. Horrela, gaur jakin denez, Espainako Auzitegi Gorenak babestu egin du Espainiako gobernuak egindako eskaera. Franko, diktadorea, mausoleo faxistatik at egongo da laister. Testuinguru honetan, Frankoren deshobiraketarakin batera, Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren Legearen aurreneko zirriborroaren berri eman dute albistegiek.
Hari honi tiraka, Gogorak Eusko Legebiltzarrari igorritako txostena ezagutu genuen uda aurretxoan. Bertan, Erorien Haranean hobiratutako herritarren inguruko informazioa bildu da, (33.000 gorpu baino gehiago hobiratuta daudela uste da hoietatik 10.000tik gora ezezagunak) jakin nahi baitzuen Eusko Legebiltzarrak, zenbat herritar diren bai euskal autonomia erkidegoko hilerrietatik, zein, Espainiako erkidego ezberdinetatik Erorien Haranera eramandakoak eta era bereran nortzuk ziren eta leku aldatze hauek egiterakoan, baimenak nola gauzatu ziren.
Gorpuen mugimenduak, 1960.hamarkadara arte iraun zuen, 1076 pertsona euskal autonomia erkidegoko hilerrietatik eraman zituzten eta 155 ziren, bizilekua euskadin izan arren, espainiako beste herri batzuetan hobiratuta zeudenak; non guztiak ez ziren identifikatuak. Mugimendu hauek, agindu ezberdinekin egin ziren: Gobernu Zibilak, herrietako udalei zerrendak eskatu eta hark aginduta edo udalaren bidez, familiek baimendua. Azken puntu hau delarik gai honetan besteak beste sentiberarena eta ilunena.
Esandako moduan, asko dira zalantzak oraindik, berez, zerrenda argirik ez baitago. Isiltasuna, ezbaia eta zurrumurruak izan dira urteetan, memoriak eta etxekoekiko maitasunak, zein ardura kolektiboak eraginda egiaren argi bila, ateratako ondorioak. Esaterako, Hernaniko hilerritik, fusilatu eta han hobiratu zituzten 8 euskal abadeen gorpuak (haietako batzuk, Jose Peñagarikano Solozabal, Etxebarrikoa eta Celestino Onaindia Markinarra lirateke, Jose Ariztimuño abade abertzalearekin batera) desagertuta daudela esan ohi da (bertan egindako deshobiraketa lanek ezbaituzten uste zen emaitzik eman) eta Erorien Haranera eramanak izan zirela esaten da.
Arazoa baina, hilerrietatik deshobiratutakoen zerrenda zehatzik, argirik eta garbirik ez egotean datza, edo baldin badago, Erorien Haranean, hobiratuen zerrenda legoke. Ba ote? zalantzarik gabe, asperen askorentzat bide emango lukeen dokumentazioa litzateke hau. Frankismoak izkutatu eta ondorengo urteetan sostengatuz, isilarazi nahi izan dena.
Hau guztia kontuan hartuz, eta zuhurtziarekin, artikulua osatze aldera, esku artean ditugun datuekin, ondorengo zerrenda osatu dugu (Erorien Haranean dauden herritarren zerrenda). Dugun informazioa kontrastatu eta osatu dugu, familia zein herritarrei, ikerketarako eta egia argitzeko bidea egiten lagundu asmoz, pentsatuz, zorigaiztoko leku horretan gertatutakoa eta hobiratuek zein haien etxekoek erreparazioa eta justizia izango dutela. Hemen gaur gaurkoz osatu ahal izan dugun zerrenda:
AMOROTO | |||||
Combatientes: 6 | |||||
Izen abizenak | Jaiotetxea-
Bizilekua |
Deshobiratutako lekua | Data | Baimen mota |
|
Arriola Bollar, Adrian | Berriatua/
Aransolo (Amoroto) |
Teruelgo frontea: Horta de San Joan (Tarragona) | 1959/02/28 | Gobernu zibila
Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) |
|
Eizagirre Azumendi, Miguel | Enparan | Benicasim (Castello) | Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | ||
Gabiola Gojenola, Mariano | Atxurra | Barragas (Teruel) | Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | ||
Ikaran Foruria, Antonio | Abitara (Abitxa) | Zagra (Lleida) | Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | ||
Urrutibeaskoa Lauzirika, Francisco | Bolunburu | Burgos (Burgos) | Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | ||
Zilloniz Murelaga, Juan Jose | Artiñerrota | Ezezaguna | Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | ||
AULESTIA | |||||
Izen abizenak | Jaiotetxea-Bizilekua | Deshobiratutako lekua | Data | Baimen mota | |
Domingo Espilla Gabiola | Navas del Rey (Madrid) | ||||
BERRIATUA | |||||
“Martires y Caidos”: 1 Combatientes: 4 | |||||
· Familiek ez zuten baimenik eman eta beraz ez ziren Erorien Haranera eraman. | |||||
ETXEBARRIA | |||||
“Martires y Caidos”: 0 Combatientes: 10 | |||||
Izen abizenak | Jaiotetxea-Bizilekua | Deshobiratutako lekua | Data | Baimen mota |
|
Arrieta Churruca, Julian | Atote | Zaragoza | 1961/02/28 | Gobernu zibilak baimendua
Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) |
|
Guenaga Iriondo, Jose Maria | Adrin | Royuela edo Abejuela?
(Teruel) |
Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | ||
Ibarzabal Urkiola, Jose Manuel | Etxebarrikua (“Perune”) | Cañamero (Caceres) | Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | ||
Urbieta Alberdi, Gregorio | Arkotxa | Zaragoza | |||
ISPASTER | |||||
“Martires y Caidos”: 0 Combatientes: 11 | |||||
Izen abizenak | Jaiotetxea-Bizilekua | Deshobiratutako lekua | Data | Baimen mota | |
Arriaga Erkiaga, Domingo | Zaragoza hilerria | ||||
Arriaga Erkiaga, Juan | Logroñoko hilerria | Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | |||
Arrizubieta Uskola, Ramon | Bilboko hilerria | Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | |||
Bilbao Arrizubieta, Jose | Brunete
(Madrid) |
Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | |||
Bilbao Barainka, Justo | Cogolludoko hilerria | Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | |||
Galletebeitia Arrizubieta, Casiano | Zaragoza hilerria | Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | |||
Gorostola Bengoetxea, Alberto | Ebroko frontea | Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | |||
Ibarra Eizagirre, Simon | Teruelgo frontea | Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | |||
Naberan Mendazona, Pedro | Frente de Segre | Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | |||
Zabala Atxabal, Luis | Peñas de Lemona | Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | |||
LEKEITIO | |||||
“Martires y Caidos”: 0 Combatientes: 5 | |||||
Izen abizenak | Jaiotetxea-Bizilekua | Deshobiratutako hilerria | Data | Baimen mota | |
Eskurza Bengoetxea, Jose | San Manes (Teruel) | Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | |||
Urresolo Uriguen, Santiago | Bot (Tarragona) | Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | |||
Guridi Ibarguen, Genaro | Ereño | Ereño | Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | ||
Iturraran Uskola, Basilio | Lekeitio | Castuera (Badajoz) | Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | ||
Juan Pablo Cortes Prieto | Don Alvaro (Badajoz) | Lekeitio | 1959/03/25 | Gobernu zibila | |
MARKINA-XEMEIN | |||||
“Martires y Caidos”: 1 Combatientes: 14 | |||||
Izen abizenak | Jaiotetxea-Bizilekua | Deshobiratutako lekua | Data | Baimen mota | |
Aguinaga Ugalde, Benito Hilario | Okerra 2, Markina | Vitoria-Gasteiz | 1961/07/24 | ||
Arrieta Lejardi Jose | Barenda | Horta de San Joan (Tarragona) | 1959/02/28 | ||
Arechavaleta Goicoechea, Alejandro | Abesua 5
Markina |
Tremp
(Lleida) |
1963/04/19 | ||
Chopitea Apoita, Doroteo Antonio | Txepetxabixe | Briviesca (Burgos) | Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | ||
Del Pino Sainz, Raimundo | Gandia (Balentzia) | 1959/03/24 | |||
Ibaibarriaga Madariaga, Jose Maria | Altzategi Behekoa | Cementerio
Laguarta (Huesca) |
Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | ||
Identifikatu gabe (kaboa) | Markina-Xemein | 1959/03/25 | |||
Identifikatu gabe (Kaboa) | Markina-Xemein | 1959/03/25 | |||
Identifikatu gabe (Soldadua) | Markina-Xemein | 1959/03/25 | |||
Identifikatu gabe (Soldadua) | Markina-Xemein | 1959/03/25 | |||
Identifikatu gabe (Guardia Zibileko sarjentoa) | Markina-Xemein | 1959/03/25 | |||
Identifikatu gabe (Ejerzitoko Kaboa) | Markina-Xemein | 1959/03/25 | · | ||
Larruskain Garitagoitia, Eusebio | Altzategi Goikoa | Cementerio Posadas (Cordoba) | Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | ||
Lejardi Goyogana, Miguel | Laparra | Alcariza (Teruel) | Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos) | ||
López Moran, Andres Avelino | Zamora (Espainia) | Markina-Xemein
|
1959/03/25 | Gobernu zibilak baimendua. | |
MUNITIBAR | |||||
Izen abizenak | Jaiotetxea-Bizilekua | Deshobiratutako lekua | Data | Baimen mota | |
Urionabarrenetxea Arakistain, Luis | Aldaola azpikoa | Tremp
(Lleida ) |
1963-04-19 | ||
ZIORTZA-BOLIBAR | |||||
Izen abizenak | Jaiotetxea-Bizilekua | Deshobiratutako lekua | Data | Baimen mota | |
Esteban Etxebarria Arrate | Altza | Horta de San Joan (Tarragona) |
Bukaeran, Gogorak aurkeztutako txostenaren ondorioak erantsi ditugu.
Ondorioak [Gogora txostena]
1. Erorien Haranera egindako lekualdaketak eta horretarako prozedurak aldatu egin ziren denboran zehar, eta ez ziren beti berdin gauzatu. Aldaketarik funtsezkoenetako bat 1957ko abuztuaren 23ko Lege Dekretuak ezarri zuen, zeinaren bidez, nazionalen bandokoez gain, errepublikanoen bandokoak ere bilduko ziren.
Funtsezko aldaketa horrek eragina izan zuen lekualdaketa-baimenetan. 1960ko martxoaren 31tik aurrera, 1963ko otsailaren 22ra arte, erregimenak beretzat hartu zuen Udalek dohainik utzitako lurzatietan ehortzita zeuden gorpuzkiak lekuz aldatzeko eskubidea, baldin eta familiartekoek ez bazituzten ordainpeko hilobi partikularretara aldatzen.
2. Ministerioak gorpuzkiak lekualdatzeko ezarri zituen jarraibideak ez ziren beti zorroztasun berarekin bete. Garrantzitsua da hori, batez ere, erori asko zuten udalerrietan; esate baterako, Zaragozan eta Lleidan. Zenduei eta haien familiartekoei buruzko informazioa lortzeko gestioek denbora eta ahalegin handiagoa eskatzen zuten, eta, horregatik, ohikoa zen lekualdatu behar zen zenduaren izen-abizenak soilik adieraztea, beste inolako daturik gabe.
3. Artxiboetan dokumentu-hutsuneak daudela ikusi ahal izan dugu, eta horrek zailtasun gehiago erakarri ditu ikerlan honetako helburuak erdietsi ahal izateko. Probintzia guztietako Gobernu Zibilek Gobernazio Ministeriora bidali zuten dokumentazioa Administrazio Artxibo Nagusian (AGA) jasota dago, baina funtsa ez dago osorik. Horren adibide argia da Arabako probintzia: 618 zendu eraman zituzten lau fasetan 1959 eta 1961 artean, eta haietako 498 identifikatuta zeuden, baina AGAn 13 dokumentu baino ez daude jasota.
Bizkaian izan ezik, arazo bera gertatzen da Araba eta Gipuzkoako artxibo historiko probintzialetan ere. Bizkaiko Artxibo Historiko Probintzialak jasota daukan funtsak erakusten du Gobernazio Ministerioaren eta Udalen arteko erdibidean zuten kokapenagatik, Gobernu Zibilek dokumentazio ugari sortu zutela lekualdatzeei eta haiek egin ahal izateko baimenei buruz, baina dokumentazio hori ez da kontserbatu beste bi euskal probintzietan.
Udal-artxiboen egoera heterogeneoa da. Haietako batzuek, lekualdatzeen espediente osoak dauzkate jasota, eta horrek datu berriak lortzeko bidea eman du. Beste kasu askotan, ordea, korrespondentzien funtsetara jo behar izan da daturen bat edo beste eskuratu ahal izateko, kontserbatu badira, betiere.
4. Orain arte lortu diren datuak aintzat hartuz, esan liteke 1.076 gorpuzki eraman zirela Euskaditik Erorien Haranera; haietatik, 762 identifikatuta zeuden, eta 314, identifikatu gabe. Arabatik 618 gorpuzki eraman ziren guztira (498, identifikatuta, eta 120, identifikatu gabe); Bizkaitik 219 gorpuzki eraman ziren (36, identifikatuta, eta 183, identifikatu gabe); Gipuzkoatik 239 eraman ziren (228, identifikatua, eta 11, identifikatu gabe). Ikerlan honi esker, EAEtik eramandakoen 10 izen gehitu dira, eta 15 identifikatu gabekoren lekualdaketa.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Frankismoa, Hildakoak-zaurituak, Markina, Orokorra, Xemein y etiquetada como deshobiraketa, Erorien Harana, Franco, Valle de los Caidos.