75. urteurrenean oroimena eta aldarrikapena Etxebarriko Kultur aretoan

Posted on Actualizado enn

Atzo iluntzean, 75 urte igaro ondoren, altxamendu faxistaren ondoren gertatutakoez jardun ginen. Oraindik orain, bistan geratzen da, oroimen historikoa berreskuratzeko lan handia dagoela egiteko, eta nola ez, zuzenean altxamendu faxistaren eta frankismoaren ondorioak pairatu zituztenekiko benetako justizia egitede dagoela bistan geratzen da.

Santi Uribek, Otxandioko alkateak, ANDIKONAKO ADIERAZPENAz jardun zuen. Bertan Euskal Herrian historian zehar gatazka politikoaren momentu ezberdinetaz hausnartu eta herri gisa, Euskal Herriak duen bakerako eskubidea defendatu zuen. Gainera, adierazpen honekin, baderako eskubidearen aldeko udal sarearen garrantzia aipatu zuen.

Joseba Felix Tobar Arbulu, Zierdamendin hil ziren gudarietako baten senidea da. Bere osaba Felix Arbulu 1936ko irailaren 25ean hil zuten ZIERDAMENDIN. Emandako hitzaldian, bere osabaren sorlekuaz, pentsaerez jardun zuen baina baita egin behar garrantzitsuetaz ere. Beharrezko baliabide guztiak lortzeko beharra azpimarratu zuen (instituzionalak, oroimen historikoa lantzen dugun taldeak, Zientzialariak, …) bere osaba eta Zierdamendin lurperatuta dauden guztiak hobietatik atera eta senideek hileta eta agur duin bat egiteko aukera izan dezaten.

Urteurren honek, jarraipena izango du bihar, Zierdamendin egingo dugun lore eskaintzan. Goizeko 11:30etan San Migeleko frontoian alkartuko gara gero gora igoteko.

Jose Mari Otsoa de Txintxetru OƱate

Posted on Actualizado enn

Jose Mari Otsoa de Txintxetru (BegoƱa, 1918- Bilbo 2012).

Euzkadin lanean zegoela teletipoetan jasota izan zuen 1936ko altxamenduaren berri.

16 urterekin EAJ-PNVn afiliatu zen eta 18 urterekin 1936ko irailean BegoƱako batzokian eman zuen izena boluntario gisa beste hamarnaka BegoƱarrekin batera.

Markinaldeko Frentean egon zen 1936ko irailaren bukaeran Zubiaur konpainiako Sabino Arana izeneko lehenengo batailoian.

Bizkaiko Buru Batzarreko idazkaria izan zen eta geroago Euzko Gudaroztea sortu zuen bertako lehendakari delarik. Sabino Arana Fundazioaren sortzailea ere bada.

Testigantzaren pasarte garrantzitsuenak ondorengo hiru bideok osoatzen dute:

Ramon Zuazo Otalora (1909[?]-1937/09/06)

Posted on Actualizado enn

Bolibarko Gorosta baserrian jasio zen, eta agiri zenbait lekutan Barinagakoa zela ageri bada ere Bolibartarra zen Ramon. Oso gazte, hasi zen lanean, morro bezala ibili zen, Iturretako Jandoniz eta Eitza baserrian (errentero), Barinagako Mendiben, baita Eibarko Albizurin (errentero), eta Barinagako Oregi-zaharren eta azkenik Illaispen. Garai hauetan zenbait nahaste izan zituen, zuzenki, Albizurin zegoela, Bolibarko ardi batzuen lapurketa zala eta Bergarako epaitegietan epaiketa izan zuen gerra aurretik.

Oregi-zaharren zegoela, Illaispeko Francisco Baskaranek (zinegotzi tradizionalista berau) morro gisa hartu zuen Illo-Beitin; garai hartan 1936.urtea zen, gerra eta mugimendua, frentea egonkortu egin zen garaietan. Frenteko lehen lerrotik oso urbil geratu zen Illaldapa, hain zuzen, Maxera eta Baskaran Goiko ingurura arte defendatzen zuten gudari eta milizianoek faxistek Kalamua eta Akondia gainetatik egiten zituzten erasoak.

Horrela, 1936ko abenduan, Francisco Baskaranek eta beste batzuek gazte tradizionalistak faxisten frenteko posizioetara ezkutuan pasatzeko sarea osatu zuten; Ramon Zuazo ere lan hauetarako hartu zuen etxeko nagusiak, diruaren truke. 1936ko abenduaren 12an, 4 gazte Berriztar eta beste 4 Mallabiar pasatzeko prestatu ziren, eta herri hauetatik, Asuntzetik zehar pasatu ziren Kalamuako Gipuzkoako partera. Baina 1936ko abenduaren 20an, gazte horietako baten anaia atxilotu zuten, Mugerza abizenekoa eta atxilo aldian ā€œAlbizuriā€ ezizenez ezagutzen zen Ramon Zuazo Otaloraren izena eman zuen.

Atxilotu ondoren, Euskadiko epaileek lehen deklarazioa hartu zion 1936ko abenduaren 21ean, eta ondoren Francisco Baskaran, eta Matias Amillategiren bilaketa aginduaren ondorioz atxilotu egin zituzten.

Laurak Bilbon, Angeles Custodiososeko kartzelan zirela, epaiketa prestatze aldera, Ramon Zuazo, Matias Amillategi eta Mugerza Larrinagako kartzelara trasladatu zituzten 1937ko urtarrilaren 3an, Francisco Baskaran hasierako kartzela horretan mantendu zutelarik. Hurrengo egunean, 1937ko urtarrilaren 4ean faxisten hegazkinek Bilbo bonbardatu zuten eta gerora, hainbat pertsona haserrealdian kartzeletan sartu eta presoak hil zituzten, tartean Francisco Baskaran.

1937ko maiatzaren 3an hasi zen Zuazo, Amillategi eta Mugerzaren aurkako epaiketa, Euskadiko Epaitegienpean eta kartzelatze sententzia ebatzi zuten hirurentzat. Kartzelan ziren bitartean, faxistek Bilbo okupatu zuten urte horretako ekainean eta 1937ko uztailaren 3an Mugerza SantoƱa (edo Laredo) aldean askatu zuten, pentsa daitekeelarik Ramon eta Matias ere batera askatu zituztela.

Baina gerora, Ramon Zuazo berriro atxilotu zuten, oraingoan faxistek. Procedimiento Sumarisimo de Urgencia nº223/37ean, 1937ko abuztuaren 6ko datan bukatuan aztertu zuten beregain zegoen salaketa. Orduan, Gerra kontseilu iraunkorra bildurik, heriotzara kondenatu zuten. Delitua: Matxinadarekin bat egitea (Adhesión a la rebelión).

Sententziaren oinarria, Francisco Baskaranenegan (Ilaizpe) salaketa faltsua egin izanaren ondorioz bere heriotzaren arduraduntzat jo zuten Ramon Zuazo eta aurreko atxiloaldian (1936/12/21) Matias Amillategiri egindako salaketa eta mehatxuak aipatzen ditu epaitegi militar faxistaren ebazpena sendotzeko.Epaia bete egin zen , kartzelatik eraman eta Ramon Zuazo Otalora fusilatu egin zuten, Derioko hilerrian hobiratuz 1937ko irailaren 6an.

Bonifazio Egurrola Kaltzakorta (Ondarroa 1898/11/13- Derio 1937/09/16)

Posted on Actualizado enn

Donato Egurrola eta Martina Kaltzarkota Berriaturarren semea, Ondarroan jaio zen, baina 12 urterekin umezurtz geratu ondoren Berriatuko Altxu baserriko senideengana joan zen bizitzera.. Boni ameriketara joan zen 17 urtekin lanera, bueltatu zenean Bolibarko Agarre baserriko Maria Onaindiarekin ezkondu zen.

Militar faxistek, kolpea habiatu zutenean, Bonifaziok 38 urte betetzeko zituen eta momentuko eztabaidetan, eta tertulietan ongi defendatzen zen, gizon argia eta eztabaidan azkarra zen auzoan taberna moduan zegoen alboko baserriko eztabaidetan. Bere ideiak aurrerakoiak ziren, hau ez zen oso gustuko hain nahasi ziren garai haietan, beste batzuentzat. Edozein aitzakia eta nahaste nahiko zen aurrerago egoera zailetan murgiltzeko.

Ez zen egoera gozoa, Ziortza-Bolibar eta Agarre baserria kokatzen den Ziarregi auzoa Euskadiko Gobernuaren aldeko erretagoardian kokatzen baziren ere, hainbat Ziortza-Bolibartar Frentean ziren faxisten aurka borrokan, edo-eta soldaduskan zeudela, faxistek lerroetara jaso zituztenak ere baziren.

Nahasteak eta garaiko eztabaida ideologikoak aparte, Boni Agarreren ardura nagusiena familia eta eguneroko bizitza aurrera ateratze ziren, beste herritar gehienena bezala. Baina frentea 7 hilabetez egonkortuta egon ondoren, 1937ko apirilaren 25ean sartu ziren lehen tropa faxistak Trabakuan behera, behera eta hurrengo egunetan Iruzubietatik gainontzekoak.

Hilabete batzuk geroago, Ziortza-Bolibar faxistek okupatu eta gero, Ikaztegiko, Arlabango eta Luzarkoak jarri ziren (besteak beste) udaletan Arlabangoak senide ziren baina hala eta guzti, badirudi beraien artean aurretik izandako nahaste pertsonalek eta auzokoen ezin ikusiak nahastu zutela egoera. Guardia Zibilak bere bila joan ziren etxera, Udaletxean agiri bat sinatu behar zuela esanaz, bertaratu zen baina gehiago ez zen itzuli. Auzoko eskumatarren ezin ikusietatik letorke Bonifazio Egurrola atxilotzeko zita.

1937an, uztailaren 30ean, Consejo de Guerra iraunkorrak, Procedimiento Sumarisimo de urgencia nº 223an, eta behin behineko kartzelaldian zela, sententziaren arabera, «komunista sutsua» izatea, herriko defentsa batzordeko kide izatea eta zinegotzia izateagatik akusatu eta epaitu zuten; adhesion a la rebelion zelarik bere delitua.

Epaitegi militar faxistak, heriotza sententzia deliberatu zuelarik, (1937ko abuztuaren 3an) aipatzekoa da, salaketa informeak, Markinako eta Bolibarko Guardia Zibilek, Bolibarko Udala eta Bolibarko Falange Tradizionalista y de las JONS-ek egindakoak zirela.

Bonifazioren emazteak, Mariak bi edo hiru aldiz, bere senarra bisitatzeko aukera izan zuen Bilbon kartzelan egon zen denboran, eta baita kartzelatik idatzitako hiru gutun jaso ere. Aurretik bezala, orduan ere, bere hiru semeak ziren Bonifazioren ardura, eta baita emazteak sabelean zuen laugarrena. Azken hau, galdu egin zuten, hileta 1937ko irailaren 14an izan zelarik.

Bere arrebak eta Don Domingo Bolibarko abadeak, sententziaren errebisioa eskatu zuten eta errebisio hau burutzeko, koinatak sinadurak bildu zituen; badirudi Ziortza-Bolibarko etxe guztietako sinadurak jaso zituztela, baita salatzaileen etxekoena ere. Hala ere, Bonifazio Egurrolari heriotza sententzia errebisatzeko eskaera egin zuten egunean, bigarren salaketa txosten bat iritsi zen epaitegira, eta errebisioa egin ondoren (1937ko abuztuaren 18an), lehenengo sententzia bera ezarri zioten.

Azken errebisio egitean, aurreko delituei, ā€œpertsona arriskutsuā€, ā€œkomite iraultzaileko kideā€, ā€œarmatua ibiltzeaā€, ā€œmovimiento gloriosoko kideei tratu txarrak ematea eta isunak jartzeaā€ bezalako akusazioak gehitu zizkieten.

1937ko irailaren 16an fusilatu zuten Derioko hilerrian, Munitibarko jatorria zuen Anbrosio Mallukiza Markinarrarekin batera.

75.urteurrena: Oroimena eta aldarrikapena

Posted on Actualizado enn

Irailailaren 23an Francok gidatu eta Molak bultzatutako kolpe faxistari aurre egiteko lehen mugimenduak hasi ziren Etxebarria, Markina, Urkaregi, San Migel eta Elgoibarren. Hori dela eta gerraren lehen egunetako gorabeheren inguruan hausnartu eta oroimen historikoa bizirik mantendu nahian zita luzatzen dizuegu.

Hilaren 23an hizlariekin eta irudien bidez osatuko dugu saioa, batetik Otxandioko alkateak (Santi Uribek) ANDIKONAKO ADIERAZPENAREN inguruan jardungo du. Bestetik, faxisten sarrera eta miliziano eta gudariak hauei aurre egiteko ahaleginen nondik norakoak azaltzen saiatuko gara eta bukatzeko 1936ko irailaren 25ean Zierdamenin (San Migel) izandako borrokaren inguruan arituko gara. Bertan hildako Felix Arbulu Bilbaoren senide Joseba Felix Tobar Arbulu izango dugu hizlari eta Zierda Mendin zauritutako Jose Maria Otsoa de Txintxetruren testigantza ikusi ahal izango dugu.

Anbrosio Mallukiza Albaolea (Munitibar, Goiti baserria 1888- Derio 1937/09/16)

Posted on Actualizado enn

1Munitibarren jaio zen, Berreño auzoko Goiti baserrian 1888an; Markinan bizi zen hara ezkondua baitzen. Taberna bat zuen Markina-Xemeingo Karmengo kalean eta bertan elkartzen ziren errepublikarrak, horrez gain bizargin lanak egiten zituen, hala, 1919 eta 1920. urtean Markinako kartzelako bizargin izendatu zuten. 1934. urtetik zegoen Izquierda Republicana alderdian afiliatua, ezkertiarra eta errepublikazalea, zinegotzia izan zen Markinan; herriko defentsarako batzordeko kidea. 1937an, uztailaren 30ean, Consejo de Guerra iraunkorrak, Procedimiento Sumarisimo de urgencia nº 223an heriotz zigorrera kondenatu zuen, egotzitakoa:
ā€œal estallar en movimiento nacional, formó parte del Comite Rojo que ejercia toda autoridad en el pueblo de su residencia y cuya misión era poner multas arbitrariamente a los vecinos de la localidad., con posterioridad formó parte del ayuntamiento nombrado por el Gobierno de Euzkadi, habiendo sido entre los elementos del ComitĆ© uno de los mĆ”s destacadosā€. 1937ko uztailaren 16an fusilatu zuten Derion, 51 urte zituen.
Faxistek, bere taberna aurrean, ogi beltz bat eta ogi zuri bat zintzilikatu zituzten. Ogi beltza tirokatu egiten zuten, gose eta gabezia irudikatu, umiliatu eta heurek ekarritako ogi zuria, haien erregimena goraipatzeko.

Kamisetak!

Posted on Actualizado enn

Bi kamiseta modelo ditugu, 12 euro balio dute. Hauetako bat eskuratu nahi badozu beherago erantzun bat utzi deazakezu dezakezu edo facebook bidez enkargua egin. Ondoren gu jarriko gara harremanetan zurekin ordainketa egin eta kamiseta emateko.

NEURRIAK: M, L eta XLĀ Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā  Ā  Ā  Ā  Ā  Ā  Ā  Ā  Ā Ā  NEURRIAK: M, L, XL eta XXL

Uztailaren 18a: kolpe faxistaren 75.urteurrena eta 40 urteko diktaduraren abiapuntua

Posted on Actualizado enn

GARA: Se cumplen 75 aƱos desde el alzamiento fascista que dio inicio a la Guerra del 36

GARA: 18 de Julio: 75 aƱos de impunidad: Gotzon Garmendia, Manuel Sainz(*) Miembros de Lau Haizetara Gogoan

GARA: A 75 años del alzamiento franquista, continúa pendiente la recuperación de la memoria histórica. César Arrondo | Universidad Nacional de La Plata, Argentina

BERRIA: Espainiako Gobernuari 1936ko estatu kolpea eta frankismoa gaitzesteko eskatzeko proposamena jaso du Aralarrek Eusko Legebiltzarrean

BERRIA: MEMORIA HISTORIKOA (1936ko gerra eta memoria historikoa) 2009/12/06

DIARIO VASCO: 75 años del 18 de julio

DIARIO NOTICIAS NAVARRA:  75 años del golpe militar

DEIA: 75 años del golpe franquista Golpe contra la Constitución de 1931

ETB: Crónica de un golpe anunciado dokumentalaren estreinaldia ETB-2

EUSKADI IRRATIA: FAKTORIA 36ko gerra piztu zuen kolpe militarrak gaur bete ditu 75 urte

EUSKADI IRRATIA: FAKTORIA Uztailak 18, 75 urte Guda Zibila hasi zela

INFO 7: LA MEMORIA Martxelo Alvarezek aurkeztutako saioa

AHAZTUAK 1936-1977: ANIVERSARIO DEL GOLPE DE ESTADO DEL 18 DE JULIO DE 1936. Moción de Ahaztuak 1936-1977

TASIO (GARA):

Bitorio Agote

Posted on Actualizado enn

Testigantza entzuteko:

Ni jaio nintzen el 12 de septiembre de 1938, hortxe, Zierdan. Hau ere, Zierdan terrenua da, oin beste batena da, saldu ein naban baina, Zierda Mendi du izena.

Gerra, batzuk atzeazka ta besteak aurreazka, gerra danak bezala etorri zan. Hamendikan militarrak zagozen, Garellanoko kuartelekuak, eta gero ba, ezin zuten eutsi izen be Erreketiak aurrera zioazen gainera Bitorixatik (Gasteiztik) zeozen soldauak, eta Nafarrua dana hartuta zuten.

Zierda Mendiko burrukak 1936Ko setiembrian 23,24,27,28, egun hauetan izan ziren.

Herri ezberdinetako boluntarioak etorri ziren hona, gerran: Bata Riojakua ta bestia auskalo nungua. Alde danetakuak ziren milizianoak. BegoƱatikan (Bilbo egun) PNVkoak etorri zian hona. Oin horrek, etorritxa hemen egongo zian Sestao, Portugalete… lana ere gutxi zauen da, todos al frente. Baina heurek gaizki pasatu zuten, ez zauken atzetik janaririk bialduta, en cambio PNVkoak bazaken… eta hori ala da, Eibarren astelehena pilotalekuan eitxen zan Elgetan hasi eta Kalamuarako janari guztia, baina hamen e…

Hona etorri zian, Zubiaur konpainiakuak, (Sabino Arana lehenengo batailoia) bestiak sartuta zagozen, bertan zagozen eta gainera, errekete nafarrak, epoka txarrien, heurek zazpi hildako euki zitxuen (Erreketiak) eta normala, hurrengo egunean gertatu zirenak…

Lagunak zien…milizianoak ziren, ez zan ejerzitua bezala, ejerzito baten bata Malagakua egongo da ta bestia… baina danak hauek auzotarrak zian, boluntario etorritxakuak zian danak….eta hainbat hil ziren hemen…bai bai, gogorra…

Nire aitxai, (Ignazio Agote) udaletxetikan eman ziuen parte, enterrau ein biar ziala. Orduen danak zeken obligaziua: frentera etorri zienak, auzokuak, bestiak…

Heurek etorri zienian (Sabino Arana lehenengo batailoia, Zubiaur konpainiakoak) pentsaizu batailoi bat zan, gainera bakoitza bere galoiakin etorri zien, buzuakin etorriko zien baina, Jose Landa Teniente etorri zan, hura izan zen hemengo nagusietako bat.

Hemen hildakoen gomutan jarri zan Kurutzea; nik hamasei bat urte nituen, Jose Maria Otsoa de Txintxetru etorri zan (Zierdamendin gerran zauritua) eta nere aitxakin egon zan eta berak esplikatu zion nola jo zuten hor (bi tirok), pagoaren kontran. ā€œPasau hari honaā€– Zabalak. Zabala gero teniente alkate egon zan Bilboko udaletxian, aitxak, bera ikusi arratsaldian ta bixamon goizian hil.

Erreketiak, geixena zauen e, Lekunberri, Betelu… oin, beste leku baten zeuazen beste leku batekoak, hona inguru horretakoak etorri ziren. Zien horrek, euskaldun jatorrak, guk jun da etorri ta ez dezue esan behar jun da etorri! Harea ta honea!.

Hildako famatu bat izen zan bai; Morkaikon hil zan bai, Belarretara igo zuen, Elgoibar hartu zabenian eta handikan nahi zeben Kalamurajo baina Morkaiko bertan bilau zitxuen (frente bietakoak elkar). Usten dot, sekulo ez da hori garbi jakin, Eibarkuak ziala, han bertan zagozenak hamendikan horra pagora bezela eman zioen hai tirua, bertan gainian bertan zagozen da, harrixekin zera eginda. Don Carlos de Borbon y Orleans hil zuten; 1936ko irailaren 27an.

Gure etxekuak ez zuten faltan izan janaririk porque heurek (erreketeek) ekartzen zioten; han erropia zikatzen edo, dana bustitxa…Trintxeran baldin bazaude, zulua einda, ta eurixa baldin bada pentsaizu zelan egongo zean e…

Berdeskunden sei kainoi egon zien, Berdeskundeko etxetik kaminora bitartien, Belaustein berriz bost egongo zien; harek 15 terdikuek. Oruben, pipixek esaten ziuenak Oruben euki zitxuen, ez dia kaoinoiak: Kainoiak dia baina, Kainoiakin jaurti zeinkizu hamendik Markinara, baina bestiak ez, bestiak pipixak Loperreka nahi bozu Loperrekan ero Aisten nahi bozu Aisten, hurrerakoak zian, eta horrelako bategaz gertatu zen Arratekoa.

Izan zan dana, pentsaizu, hor e, Arraten zauen milizianuetako edo, bueno, militarretako neusixa, teniente koronela edo, eta paguan azpixan lo zeula, gaztiak zebizen bueltan, da granada bat erori zakuen eta bera hil zan. Botata hil zaben ala zer, ba… da beti izen zien gauza zerak! Arrateko abadie, Urkiola baserrikue zan, detenidu eta abadia eta Urkiola baserriko radixua Elgoibarrera erun zitxuen. Gero handikan bajatu zitxuen Elgoibarrera da orduen konde zauen e, Isasa Itxasmendi konde, orduen zauen ayuntamientuen zer, da esan ziuen militarrei: atzera lehengo lekure radixua ta… baina holako nobleziakin ez da beti entzuten e!