75. urteurrenean oroimena eta aldarrikapena Etxebarriko Kultur aretoan

Posted on Actualizado enn

Atzo iluntzean, 75 urte igaro ondoren, altxamendu faxistaren ondoren gertatutakoez jardun ginen. Oraindik orain, bistan geratzen da, oroimen historikoa berreskuratzeko lan handia dagoela egiteko, eta nola ez, zuzenean altxamendu faxistaren eta frankismoaren ondorioak pairatu zituztenekiko benetako justizia egitede dagoela bistan geratzen da.

Santi Uribek, Otxandioko alkateak, ANDIKONAKO ADIERAZPENAz jardun zuen. Bertan Euskal Herrian historian zehar gatazka politikoaren momentu ezberdinetaz hausnartu eta herri gisa, Euskal Herriak duen bakerako eskubidea defendatu zuen. Gainera, adierazpen honekin, baderako eskubidearen aldeko udal sarearen garrantzia aipatu zuen.

Joseba Felix Tobar Arbulu, Zierdamendin hil ziren gudarietako baten senidea da. Bere osaba Felix Arbulu 1936ko irailaren 25ean hil zuten ZIERDAMENDIN. Emandako hitzaldian, bere osabaren sorlekuaz, pentsaerez jardun zuen baina baita egin behar garrantzitsuetaz ere. Beharrezko baliabide guztiak lortzeko beharra azpimarratu zuen (instituzionalak, oroimen historikoa lantzen dugun taldeak, Zientzialariak, …) bere osaba eta Zierdamendin lurperatuta dauden guztiak hobietatik atera eta senideek hileta eta agur duin bat egiteko aukera izan dezaten.

Urteurren honek, jarraipena izango du bihar, Zierdamendin egingo dugun lore eskaintzan. Goizeko 11:30etan San Migeleko frontoian alkartuko gara gero gora igoteko.

Un comentario sobre “75. urteurrenean oroimena eta aldarrikapena Etxebarriko Kultur aretoan

    joseba felix tobar-arbulu escribió:
    30 septiembre, 2011 en 13:51

    Bideo honetan http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=YFQvR02MgeA, Jose Maria Otsoa de Txintxetru-k argi eta garbi dio Ziardamendin, haien kontra, metrailadoreak aritu zirela, hitzaldian esan nuen moduan.
    joseba
    PS: Zorionak egin duzuen lanagatik

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.