Anbrosio Mallukiza Albaolea (Munitibar, Goiti baserria 1888- Derio 1937/09/16)
Munitibarren jaio zen, Berreño auzoko Goiti baserrian 1888an; Markinan bizi zen hara ezkondua baitzen. Taberna bat zuen Markina-Xemeingo Karmengo kalean eta bertan elkartzen ziren errepublikarrak, horrez gain bizargin lanak egiten zituen, hala, 1919 eta 1920. urtean Markinako kartzelako bizargin izendatu zuten. 1934. urtetik zegoen Izquierda Republicana alderdian afiliatua, ezkertiarra eta errepublikazalea, zinegotzia izan zen Markinan; herriko defentsarako batzordeko kidea. 1937an, uztailaren 30ean, Consejo de Guerra iraunkorrak, Procedimiento Sumarisimo de urgencia nº 223an heriotz zigorrera kondenatu zuen, egotzitakoa:
“al estallar en movimiento nacional, formó parte del Comite Rojo que ejercia toda autoridad en el pueblo de su residencia y cuya misión era poner multas arbitrariamente a los vecinos de la localidad., con posterioridad formó parte del ayuntamiento nombrado por el Gobierno de Euzkadi, habiendo sido entre los elementos del Comité uno de los más destacados”. 1937ko uztailaren 16an fusilatu zuten Derion, 51 urte zituen.
Faxistek, bere taberna aurrean, ogi beltz bat eta ogi zuri bat zintzilikatu zituzten. Ogi beltza tirokatu egiten zuten, gose eta gabezia irudikatu, umiliatu eta heurek ekarritako ogi zuria, haien erregimena goraipatzeko.