Jose Mari Muguruza Ibarzabal, testigantza

Posted on

p1120908
Jose Mari Muguruza Ibarzabal (1929-2015)

1929an jaio zen Barinaga auzoko Azkonabieta baserrian. Max barrenean, 7 urte zituen etxe inguruak gudari eta milizianoz beteta ezagutu zituenean.

Etxe inguru guztian posizioak izan arren, ez zuten etxetik alde egin, baina egoeraren larritasunaz jabetuta, inguruko baserrietan (Ertzil, Baskaran Errota..) babes hartu zuten behin baino gehiagotan. Fronteko bi lerroetatik bertan, arriskua egunerokoa izan arren, eguneroko bizimoduarekin jarraitu behar izan zuten; inguruko baserrietako lagunekin haiek, baserriko lanetan nagusiagoek. Esaterako, aita, txabolan zen ganaduekin, izeba Benantzia janaria eramatera joan zenean. Etxetik txabolarako bidean, bala batek zauritu eta 1936ko abenduaren 22an hil zen Bilboko Basurtuko ospitalean.

benantziamuguruzuagudariekinmaxen
Benantzia Muguruza, gudariekin Azkonabietan.

Ertzilen zuten aginte postua fronteko sektore honetan, eta bertan ezagutu zituen Kepa Ordoki eta beste hainbat. Aipatzekoa da, Ertzilen egun, Jaime Urkijo, Rosa Luxenburgoko agintariak oparitutako gramofonoa gordetzen dutela.

Gero, Eibarko Txabola-Pagolara ezkondu zen. Arrikurutz (Akondia) eta Garagoiti barrenera. Gain haietatik egiten zuten tiro Max, Azkonabieta eta inguruko posizioetara. Jaiotetxe inguruan bezala, geroko bizileku inguruan ere lubaki eta gerra aztarna ugari ezagutu zituen. Urte asko igaro arren, etxe inguruan, baso eta lur sailetan gerraren ondorioz «galdutako» bonba eta abarren arriskua luze ezagutuz.

 

1936ko gerra garaian udal gestioan aritzeagatik jasandako errepresioaren ondorioz hildakoei aitortza, omenaldia eta errekonozimendu instituzionala egiteko lan taldea abian Markina-Xemeinen

Posted on

p1310302Ahaztuen Oroimena elkartearen proposamenez, 1936ko gerra garaian Xemein eta Markina herrietan agintaritza zibila eta udal gestioetan ardurak izan eta ondorioz errepresaliatutakoei, hildakoei, fusilatutakoei eta haien senideei frankismoaren biktima bezala dagokien aitortza omenaldia eta errekonozimendu instituzionala bideratzeko herritarren lan talde bat abian jarri da Markina-Xemeinen.

Talde hau Ahaztuen Oroimena elkarteak eta udal ordezkariek osatzeaz gain, memoria historikoan aditu edo interesa dutenei irekia dago.

Otsailaren 15ean aurre-bilera bat egin dugu, bertan egitasmoaren egokiera aztertu eta hasierako pausoak bideratzeko.

Lan taldearen izaera irekia indartzeko, ekimen honen berri emateaz gain, artikulu honen bitartez taldeko partaide izan nahi duzuenontzako gonbitea luzatzen dizuegu.

Norbaitek egitasmo honetan murgildu eta Lan Taldean integratuz ekarpenak egin nahi baditu http://www.ahaztuenoroimena.com webguneko ā€œ@_HarremanakĀ»atalaren bitartez (etxebarria1936@gmail.com) egitea proposatzen dizuegu, zuen mezua jaso bezain laster erantzuten saiatuko gara.

1937-2017 Memoria duen herria

«Demokrazia eta askatasuna»

Posted on Actualizado enn

LARREPETIT. 2017-02-04/ berria / Hedoi Etxarte

Astelehen honetan, senideen, memoriaren elkarteetako militanteen eta EAEko erakundeetako kideekin batera EAJko eta EHBilduko ordezkaritza zabal bat izan zen Elgoibarko hilerrian —harrigarria izan zen Ahal Dugu-ko bi kide soilik eta PSOEko bakarra—. IƱigo Urkullu EAEko lehendakariak eta Paco Etxeberria medikuak izan zuten ekitaldiaren zentraltasuna.

Urkulluk esan zuen 36ko gerran hil zituztenek Ā«demokraziaren eta askatasunaren defentsan eman zutela bizitza. Euskadi instituzio gisa eratzeko eta herrialde justuago eta irekiago bat eraikitzekoĀ» hil zirela. Bai. Hegoaldean 36ko gerran hildakoak 78ko ziklo konstituzionaleko formulazio antiterroristara ekarri zituen. Akaso, biolontxeloak Bruch eder bat jotzen zuen bitartean, haizeak kolunbarioa eta inguruko errepideak eta industrialdea mugitzen zituela, oharkabean pasako ziren hitzok. Baina ez. 36an hil zituztenak ez ziren Ā«demokrazia eta askatasunaĀ»-rengatik hil. Batzuk hil ziren faxismoari aurre egiteko —anarkistek estatu suntsitu nahi zuten eta komunistek beste estatu bat egin, adibidez—, beste batzuk utopia sozialistaren alde borrokatu ziren, mordoa sindikalistak ziren, beste batzuk aberriaren alde mobilizatu ziren, izan zen, inkluso, Jainkoarengatik Eusko Gudarosteko lubakietan aritu zenik. Garaia da. Halako manipulazio historikoetan ez jausteko. Memoria utzi eta historia egiten hasteko. Hannah Arendt-ek idatzi zuen bezala: Ā«Onartzen badugu ere belaunaldi bakoitzak bere historia idazteko eskubidea duela, soilik ari gara onartzen gertakizunak belaunaldi horren arabera ordenatu daitezkeela, eta ez gertakizun objektiboa alda daitezkeelaĀ».

Arendten kezka —eta Elgoibarren izan ziren askorena— da, badirudiela politika egiaren molde guztien kontrako gerra batean dagoela. Alegia: Ā«Egiarenganako konpromisoa jarrera antipolitiko gisa kontsideratzen delaĀ». Nork ez daki zenbat lagun hiltzea egozten zaion ETAri, baina nork daki zenbat lagun hil zituzten 36ko gerran EAEn, zenbat hil dituzten AEBek Obamaren legealdian, zenbat hil diren Mediterraneoan 2017ko urtarrilean.

1936ko gerran desagertutakoen gorpuak jasoko dituen lehen kolunbarioa

Posted on

img-20170130-wa0000Dimg_20170130_105438uintasuna. Hitz bakar batek hartzen ditu bere baitan, 1936ko gerran dena eman eta ondorioz hil zirenak. Gertaera haietatik 80 urtera, Duintasunaren Kolunbarioan hobiratu dira faxismoari aurre egiten hil ziren 27 pertsonen gorpuzkinak. Dana emon biar yako maite den azkatasunari, hala zioen Lauaxetaren Mendigoizaliarenak. Dena eman zuten; haien amets, asmo eta bizitza proiektua, mendi goietan askatasuna eta demokrazia defendatuz bukatu zen.

img_9474Duintasunaren Kolunbarioa, Aranzadi, Gogora eta Elgoibarko udalaren ardurapean gauzatu da, eta bertan hobiratutako 27 gorpuzkinetatik gehienak, 25, ezin izan ziren identifikatu hobitik atera ondoren. Hamarnaka hobitan, mendi zein edozein bazterretan gerra latz hark utzitako 25 familietako kide desagertuak.

Beste batzuk, hobitik ateratzeko lanen ondoren identifikatu ahal izan ziren. Identifikatzea lortu zen gorpuetako bat, Ziardamendin 2012an lokalizatu eta hobitik ateratako Sabin Atutxa Olabarri da; gaur Duintasunaren kolunbarioan hobiratu du familiak.

img_20170130_122326img_9640Desagertuak, hildakoak, izan dira 80 urtetan, gaur kolunbarioan hobiratu direnak. Izen eta abizendun pertsonak, 27 familiaetako kideak. Haien eskubideak urratu zitzaizkien pertsonak.

Duintasuna da ikurra; eta Duintasunaren kolunbarioan, 27 pertsona hauek hobitik atera ziren herrietako ordezkariak (Arrasate, Andoain, Azkoitia, Elgeta, Elgoibar, Legutio, Lemoa, MaƱaria, Mutriku, Gaubea, Zaldibia eta Zigoitia), senide batzuk eta elkarte ezberdinetako (Intxorta, Martxoak3, CNT, Elgoibar19336…) ordezkariak izan dira. Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteko kideak ere bertan izan gara.

Bakardadean lurperatu zituzten, hil ondoren ahanzturara kondenatu. Baina gaurko ekitaldian, senide, elkarte instituzio eta alderdi politiko ezberdinen presentziaz erakutsi den aniztasunak, 27 pertsona hauek ordezkatzen dituzten 1936ko hildako guztiei dagozkien egiarako, justiziarako eta errekonozimendurako eskubidea babestu du. Merezitako agur duina eskainiz.

1936ko abenduaren 26an Kalamuako borrokaldia, 80 urtera

Posted on Actualizado enn

1936ko udan, kolpea eman ondoren, lehen mugimenduak irailaren bukaeran iritsi ziren markinaldeko sektorea deiturikora. Lehen egunetako borrokaldiei, ondoren eman ziren borrokaldi gogorragoak gehitu zitzaizkien; Akarregi-Egixarrekoa urriaren 21ean eta Kalamuakoa abenduaren 26an adibidez.

Frontea egonkortu zenean, frankistek, mendi gain altuenak okupatu zituzten. Aurretik zuten gaitasun militarrari abantailazko kokapenak izatea gehitu behar zaio. Hala ere, gudari eta milizianoek tinko eusteko ausardia eta gaitasuna erakutsi zuten, fronteak egonkor iraun zuen zazpi hilabeteetan gogor borrokatuz.

p1300384_6001936ko gabon inguruan, fronteak izandako lasaitasun uneak jasotzen dituzte garaiko artikuluek; alde bien arteko elkarrizketak eta Akondia inguruan egunkariak aldatzeko aukera izan zutela ere aipatzen dute.

Herritarrek, haiei jasotako testigantzetan, 1936/12/26ko borrokaldiko pasarteak eskaini zizkizguten: kainoikaden oihartzunek etxeko leihoetan eragiten zuten dardara, etxeko ganbaran zauritu eta hildakoak hartatzen jardun zutenak, Munitibar ingurutik borrokaldi hau nola entzuten zen etab… Gaurko aurkezpenean, Markina-Xemeinen izan dira, borrokaldi honen lekuko izandako Josefa Egidazu eta Tomas Gerrikagoitiaren semea. Josefak, bertaratutakoei kontatu die gaurko egunez, duela 80 urte ikusi eta bizi izan zuena.

Borrokaldiaren protagonistak izan zirenek ere tartea izan dute hitzaldian. Kepa Ordoki, gudarien kapitaina zen Kalamuan egon zenean. 1936ko abenduaren 26ko borrokaldiaren nondik norakoak jasota utzi zituen, San Andresekoek, Sasetakoek eta Celtako anarkistek egun horretan bizi izandakoa.

Hain zuzen, Celtakoekin hildako bi gazte galiziarren senideek eskainitako testigantzak itxi du hitzaldia. Familia hau, Markinaraino gerturatu zen, zerbait argitu nahian, haien osabak nola hil ziren jakin nahian. Abenduaren 26ko borrokaldi honetan hil baziren ere, oraindik orain, Aguetetarrek ez dakite non dauden beraien osaba biak.

Gaurko egunean hitzaldi hau eskaintzea garrantzitsua iruditu zaigu. Efemerideaz gain, gabon giro honetan, duela 80 urte gure herrietan, herritarrek bizi behar izan zutena oso gogorra izan zelakoan gaude; baita, faxistei aurre egiten ziarduten gudari eta milizianoen senideak ere. Hainbat etxetan ez zen gabonik izan. Beste hainbatetan, ez dira gabonak ospakizun izan harrezkero; senide baten heriotza datak ospakizunetako aukerak zapuztu baitzituen.

Aitor Elexpuru Markina-Xemeindarra, Beran, Nafarroan Oroit(H)arri proiektuan eragile

Posted on Actualizado enn

Aitor Elexpuru EgaƱa, jatorriz Markina-Xemeingoa bada ere, egun, Nafarroako Bera herrian erabat txertatuta bizi da; ogibidez Arantzako Eskolako irakaslea da.

Bere egunean gurean erakutsi bezala, Beran ere euskara, bertsolaritza eta herriarekiko konpromisoa lantzen ditu. Jarrera horrek Berako Udaletxean ardurak hartzera eraman du, bertako Euskara Batzordeko burua eta Kultura batzordekidea da Aitor.
Kultura eta Euskara batzordeak bateratutako egitasmo bezala, Beran, gerra garaiko gertaerak ikertu, aitortu eta gizarteratzeko herritarren lan taldean buru belarri murgildu da Aitor Elexpuru. Elkarrizketa honetan beraiek dituzten asmo interesgarrien berri ematen digu.

Etxebarria: 80 urte frontoia eta plaza eraiki zirenetik

Posted on Actualizado enn

Duela 80 urte, gaur egun mantentzen den eraikina eraiki zuten. 1936an bukatu zuten, gerra hastearekin batera. Herri txiki baterako erabaki handia horrelako azpiegitura bat eraikitzea. Herritarrentzako aisi, partidu eta jokurako lekua eraikitzea erabaki zuen 1933ko haueskundeetatik eratuta zegoen udalbatzak. 1935ean hasitako gestioek hurrengo urtean eman zuten fruitua. Lan eta erabaki honek sortutako ilusioa, gerra beltzak zapuztu bazuen ere, jatorrizko egitura mantentzen da gaur egun ere. Txosten honetan laburbildu dugu obra hauen inguruko informazioa.

Herritarrak eta bi gudarien senideak gaur Barinagan, gazte haien omenez

Posted on Actualizado enn

imgp0786_1000
Angel Celis Arrastoa eta Asun Uriarte Urretabizkaia bi gudarien senideak lore eskaintzan

imgp0807_1000Gaur eguerdian, elizpean. 1936ko azaroaren 22an bezala. Timoteo Arrastoa Arozena (1920-Altza, Gipuzkoa) eta Bitor Urretabizkaia Urruzolaren (1918-Tolosa, Gipuzkoa) hil ondorengo agurrean ez ziren bakarrik egon. Haien kideek eraman zituzten andan. Gaur eguerdian, orduan ez bezala, bi gudari gazteen senideek, gudari haien kideek hildako gazteekin egin bezala, herritarren berotasuna jaso ahal izan dute.

imgp0762_1000Lenago Il batailoko gudariak ziren hil zirenean. Oso gazteak biak; 1936ko azaroaren 21ean, Maxean zehar, errekonozimenduan ziardutela, zauritu eta hil ziren. Biharamunean hobiratu ziutzten barinagako hilerrian.

imgp0752_1000250 gudari ingururekin joan zen frontera, Lenago Il batoilia; 1936 urrian Max inguruko posizioetan zegoen. Hasieran, batailoi honek bi konpainia zituen, gerora, sendotuz joan zen lau konpainia izateraino. 500etik gora gudari izango zituen hurengo hilabeteetan. Aipatu behar da, 4. konpainia sortu zutenean, Urretabizkaia izena jarri ziotela konpainiari, Maxen hildako Bitor Urretabizkaiaren omenez.

Gudari asko hil ziren fronteak iraun zuen 7 hilabetetan. Ez zituzten baina Barinagan hobiratu, aipatu bi gudariak soilik lurperatu zituzten barinagako hilerrian.

imgp0760_1000Hileta haretako bost argazki atera zituzten, Eskoletxe aurretik kanposantura bidean; ezagunak ziren argazkiok baina ezezagunak argazki horietako protagonistak. Bildutako informazioak (testigantzak, dokumentauak, albisteak…) argazki hauek, bi gudari gazteen historiarekin lotu eta haien pasartea borobiltzen lagundu digu ahanzturan gal ez daiten.

Gaurko argazki bilduma lotura honetan aurkituko duzue.

Gazte haien omenez

Posted on Actualizado enn

barinaga-omenaldia1000

1936ko udan, kolpe militarraren ondorioz altxamendua hartzen ari zen indarrari aurre egin nahian, herrietan miliziano ugari antolatu ziren aurre egiteko. Gipuzkoan, herriz herri, jende askok jardun zuen borrokan. Baina frankistak herri hoiek okupatu ahala, bertakoek alde egin beharra zuten.

Batzuk babestu egin ziren ahal zuten lekuetan, beste batzuk frontera joatea erabaki zuten. Timoteo Arrastoa Arozena (Altza, Gipuzkoa) eta Bittor Urretabizkaia Urruzola (Tolosa, Gipuzkoa) gazteek, haien herrietatik Bizkaira jo eta Euzko Mendigoizale Batzako (EMB) batailoi abertzaleko kide egin ziren.

Sabinismoaren idei jarraituz, 1921-1932an sortutako ā€œAberriā€ eta ā€œComunionā€ elkartu ziren 1930ean, EAJ-PNV berria sortuz. Handik lau urtera baina, banaketa bat eman eta ā€œJagi-jagiā€ sortu zuten kide batzuk. Banaketaren arrozoien artean, EAJ-PNVk zuen estatutuaren aldeko jarrea, kristautasunaren inguruko eztabaida… leudeke besteak beste. EAJ-PNV utzi eta elkarte independentista sortu zuten. Elias Gallastegi zen haien buru baina berekin ziren Angel Aguirretxe, Candido Arregi, Manuel de la Sota, Fidel Rotaetxe, Trifon EtxbarrĆ­a, Jordande Zarate, Adolfo LarraƱaga, Lezo Urreztieta, Agustin Zumalabe, etab.

Euzko Mendigoizale Batzako kideak independentismoa, antiinperialismoa, antikapitalismoa eta antifaxismoaren ideietan biltzen ziren gerra garaian. Elkarte honetan 1936ko gerra hastean, eztabaidak izan zituzten, Jagi-Jagikoekin batera. Gerra arrotz gisa ulertzen zuten, hau da, espainiako gerra bezala eta borrokatu edo ez zalantzak sortu ziren. Gero baina, Azpeitiko komandantzian sortutako gudarostean bat egin zuten, eta geroago «Lenago il» eta «Zergatik ez» batailoiak sortu zituzten. Aipagarria da, «Lenago Il» batailoia lau konpainiak osatzen zutela, laugarrena «Urretabizkaia» deiturikoa. Konpainiaren izena Maxen hildako Bitor Urretabizkaiaren omenez jarri zioten. Elkarte hauek antolatutako batailoian, aurrez aipatutako bi gazteek Max izan zuten jomuga, posizio hauetan borrokatzen egon ziren «Jagi-Jagi» (Lenago Il batailoiko 2.konpainia) edo «Gudari» (Lenago Il batailoiko 3.konpainia) konpainietan. Frontea egonkortuta, 1936ko azaroaren 21ean, Maxeko posizioetan jasotako zaurien ondorioz hil egin ziren. Biharamunean, Barinagako hilerrian hobiratu zituzten.

Bi gazteek, haien burkideen agurra jaso zuten. Andan batailoiko kideek eraman zituzten bi gorpuen kutxak eta hamarnaka gudariren babespean jeitsi Maxetik, Barinagako Juan Barkin abadea aurretik zutela. Kanposanturainoko bidea egin zuten guztiek, honen erakusgarri hileta honetan ateratako argazkiak.

Duela gutxi, gazte hauen familiekin kontaktua egin eta haien testigantza jaso ahal izan dugu. Timoteo eta Bitorren heriotzaren berri izan zuten aspaldi eta etxeko gozotasunean haien oroimena bizirik mantendu dute. Hau horrela, eta gertaera haien 80.urteurrena betetzen dela ikusirik omenaldia eskainiko zaie Barinagan.

Hernanin 1936an desagertarazitakoak gogoan. Celestino Onaindia markinarra eta Jose Ignazio PeƱagarikano etxebarritarra haien artean

Posted on Actualizado enn

txomin-celestino-y-alberto-onaindia-zuloaga
Celestino Onaindia Zuloaga (Markina, 1898-Hernani, 1936)
Jose Ignazio PeƱagarikano (Etxebarria, 1872-Hernani, 1936)

Miliziano antifaxistaz eta lehen gudarien mugimenduak hasi zirenean, eguneroko bizimodua estutuz joan zen. Etxebarrin ziren abadeek estutasunak pasatu zituzten 1936ko irailaren bukaera eta urriaren lehen egunetan. Bistakoa zen elizaren eta ezkertiarren artean zegoen tentsioa, are gehiago gainera gerra frontea iritsi zenean. Herrian zeuden abadeetatik batzuk abertzaleak ziren moduan besteak eskuindarrak ziren, noski kontserbadoreak, tradizionalistak.

Lehen gudari eta milizianoen etorrerarekin, eliza hartu zuten, kontserbadore espainiar edo eskuindarrei jarraipenak eta galdeketak egin zitzaizkien, edo kasu batzuetan erasoak ere.

img_20161105_114222Hori dela eta, zeuden abadeetako batzuk, (Francisco Echeverrarria eta Marcelino Ibarzabalek) ezkertiar milizianoen presioa ezkutatzea erabaki zuten. 1936Ko urriaren 21ean, elizako ondasunak (32.642,45 pzta, bi kaliz eta beste zazpi erlijio objektu) bitxidun koilare bat eta beste objektu batzuk abadetxeko baratzean lurperatu eta ihes egin zuten. Etxe ezberdinetan ezkutatuta, hilabete terdi inguruan gordeta egon zirelarik.

Beste abade batzuk etxean geratu ziren. Manuel Solozabal, Jose PeƱagarikano eta Ramon Solozabal esaterako; azken hau adinez nagusia.

img_20161105_122646Giro nahasi hartan, Jose PeƱagarikanok babesa bilatzea erabaki zuen. Uste da Arnorixara (Arnoriaga) jo zuela eta han errekete karlistekin topo egitean, inguruko agintari nagusi batena eraman zuten. Atsoin Zabalen bere postua antolatuta zeukan Kortazar Kapitanarengana eraman zuten. Honek, kotxez, Elgoibarrera jeitsi zuen Jose PeƱagarikano, eta han zegoen Celestino Onaindia abade markinarrarengana.

img_20161105_123436Donostiako alkate ohi baten alabarekin (Lolita Prado Uhagonekin hain zuzen) ezkonduta zegoen Eduardo Kortazar kapitaina. Oruntzegainetik Urkarregirako inguruko matxinoen agintari nagusia zen (gogoratu, Molina militar galiziarra Mandiolan zauritu ondoren hil zela 1931/10/21ean), Kortazar eta Uhagoneko etxea (gaur egungo Markina-Xemeingo kulturgunea), alkate ohi eskuindar honen udarako etxea zen.

img_20161105_124740Kortazarren amaginarrega, uda pasatzen Uhagonen zegola gerrak harrapatu zuen, frontea iritsi zenean. Larritasunean, Alberto Onaindia abade abertzale ezagunak (1902, Markina-Xemein – Donibane Lohitzune, 1988) isilpean, frontearen lerroa gainditu eta Tolosara igarotzen lagundu zion. Horregaitik, ustez, Kortazarrek laguntza eskaini zion Jose PeƱagarikanori eta kotxez Celestino Onaindiarengana (Alberto Onaindiaren anaiarengana) eraman zuen.

Celestinok etxean hartu zuen Jose. Honek, elizkizunetan laguntzen jardun zuen Elgoibarren. Baina gau horretan, edo biharamunean, faxistak bi abadeengana joan eta atxilotu egin zituzten. Faxista hauek bazekiten Celestino Onaindia zein Jose PeƱagarikano abertzaleak zirela, eta baita Celestinoren anaia, Alberto Onaindia, Agirre lehendakariaren gertukoa zela. Alberto Onaindia oso ospetsua zen, familia abertzalekoa eta EAJ-PNVko kidea. Alberto Onaindiak, geroago, ardura-parte hartze zuzena izan zuen 1937ko SantoƱako paktuan.

Egoeraren estuasunean ezkutatu ziren aipatu bezala abade asko, baina guztiek ez zuten patu bera izan. Eskuinekoek, tradizionalistak, ezkutatutako egunak img_20161105_124709igaro ondoren haien ohiko zereginetara bueltatu ziren; aldiz abade abertzaleen kasuan udazkenak kolore belztu egin zen.

Celestino eta Jose Ignazio PeƱagarikano, biak atxilotu zituzten hileta, meza baten ondoren, Donostiako Ondarretako kartzelara eraman, 1936ko urriaren 21ean. Donostiko Ondarretako kartzelara eraman zituzten eta handik, ez epaiketa, ez ezer, hil egin zituzten.

1936ko urriaren 28an, Jose PeƱagarikano eta Celestino Onaindia, Hernaniko hilerriko hormaren kontra.

Gaur Hernaniko hilerrian omenaldia egin zaie, tropa frankistak hilerriko hormetan desagertarazitako guztiei. Hilerriko sarreran, goizez, bi pertsonak debekatzen zuten igarobidea. Bitartean beste bik, hobiak zulatzen zituzten bitartean. Gauez garraiatzen zituzten presoak kanpo santuko atarira, gauaren isiltasunak pertsona haien ametsak hartzen zituen. Gau beltzean fusilatutako 140 pertsonen hilketak dokumentatu ahal izan dira, baina uste da 200 pertsona inguru izan daitezkela desagertarazi zituztenak. «Argi Horma» oroigarriaren aurrean, lapurtu zitzaien oroimena erreparatu nahian lore eskaintza egin zaie, urteetan egin bezala, errepresaliatu guztien oroimenak zutik iraun dezan.

img_20161105_125948

img_20161105_130215