Gazte haien omenez
1936ko udan, kolpe militarraren ondorioz altxamendua hartzen ari zen indarrari aurre egin nahian, herrietan miliziano ugari antolatu ziren aurre egiteko. Gipuzkoan, herriz herri, jende askok jardun zuen borrokan. Baina frankistak herri hoiek okupatu ahala, bertakoek alde egin beharra zuten.
Batzuk babestu egin ziren ahal zuten lekuetan, beste batzuk frontera joatea erabaki zuten. Timoteo Arrastoa Arozena (Altza, Gipuzkoa) eta Bittor Urretabizkaia Urruzola (Tolosa, Gipuzkoa) gazteek, haien herrietatik Bizkaira jo eta Euzko Mendigoizale Batzako (EMB) batailoi abertzaleko kide egin ziren.
Sabinismoaren idei jarraituz, 1921-1932an sortutako “Aberri” eta “Comunion” elkartu ziren 1930ean, EAJ-PNV berria sortuz. Handik lau urtera baina, banaketa bat eman eta “Jagi-jagi” sortu zuten kide batzuk. Banaketaren arrozoien artean, EAJ-PNVk zuen estatutuaren aldeko jarrea, kristautasunaren inguruko eztabaida… leudeke besteak beste. EAJ-PNV utzi eta elkarte independentista sortu zuten. Elias Gallastegi zen haien buru baina berekin ziren Angel Aguirretxe, Candido Arregi, Manuel de la Sota, Fidel Rotaetxe, Trifon Etxbarría, Jordande Zarate, Adolfo Larrañaga, Lezo Urreztieta, Agustin Zumalabe, etab.
Euzko Mendigoizale Batzako kideak independentismoa, antiinperialismoa, antikapitalismoa eta antifaxismoaren ideietan biltzen ziren gerra garaian. Elkarte honetan 1936ko gerra hastean, eztabaidak izan zituzten, Jagi-Jagikoekin batera. Gerra arrotz gisa ulertzen zuten, hau da, espainiako gerra bezala eta borrokatu edo ez zalantzak sortu ziren. Gero baina, Azpeitiko komandantzian sortutako gudarostean bat egin zuten, eta geroago «Lenago il» eta «Zergatik ez» batailoiak sortu zituzten. Aipagarria da, «Lenago Il» batailoia lau konpainiak osatzen zutela, laugarrena «Urretabizkaia» deiturikoa. Konpainiaren izena Maxen hildako Bitor Urretabizkaiaren omenez jarri zioten. Elkarte hauek antolatutako batailoian, aurrez aipatutako bi gazteek Max izan zuten jomuga, posizio hauetan borrokatzen egon ziren «Jagi-Jagi» (Lenago Il batailoiko 2.konpainia) edo «Gudari» (Lenago Il batailoiko 3.konpainia) konpainietan. Frontea egonkortuta, 1936ko azaroaren 21ean, Maxeko posizioetan jasotako zaurien ondorioz hil egin ziren. Biharamunean, Barinagako hilerrian hobiratu zituzten.
Bi gazteek, haien burkideen agurra jaso zuten. Andan batailoiko kideek eraman zituzten bi gorpuen kutxak eta hamarnaka gudariren babespean jeitsi Maxetik, Barinagako Juan Barkin abadea aurretik zutela. Kanposanturainoko bidea egin zuten guztiek, honen erakusgarri hileta honetan ateratako argazkiak.
Duela gutxi, gazte hauen familiekin kontaktua egin eta haien testigantza jaso ahal izan dugu. Timoteo eta Bitorren heriotzaren berri izan zuten aspaldi eta etxeko gozotasunean haien oroimena bizirik mantendu dute. Hau horrela, eta gertaera haien 80.urteurrena betetzen dela ikusirik omenaldia eskainiko zaie Barinagan.
Esta entrada fue publicada en Barinaga, Hildakoak-zaurituak y etiquetada como ahaztuen oroimena, Elias Gallastegi, EMB, gerra zibila, gudari, Jagi-Jagi, kalamua, Max, Timoteo Arrastoa Arozena, Victor Urretabizkaia Urruzola.