Askatasunaren defentsan hil ziren Ziardamendin eusko gudariak

Posted on Actualizado enn

Oroimena eta transmisioa; bi kontzeptu eta bi ideia gaur elkar hartuta Ziardamendin, frankistei aurre egitera abiatutako eusko gudarien gorpuen aurrean.

1936ko irailaren 21ean iritsi ziren faxistak Elgoibar aldera, ekialdetik mendebalderako noranzkoan, Azkoititik,  Bergara… hartuta.
Baina ordurako, kolpe militarrari aurre egitekokan gure inguruko mendietara igo zuten Gipuzkoatik babes bila eta ihesean zetozen miliziano, anarkista eta abertzaleak. Eusko gudarostea eratu berri zen, EAJ-k Gobernu errepublikarrarekin lortutako adostasunen ondoren, eta gobernuko kide zela beraien borondatez borroka egitera ausartu ziren Bizkaiko hainbat herrietako gazteak.

Horrela, herrietako gazteei frentera joateko deialdietaz gain, beraien borondatez, hainbat herrietako batzokietan izena emandako 150 gazte eta abertzale frentera joan ziren han zeuden komunista, miliziano zein atzerriko indarrekin batera askatasuna defendatu eta faxistei aurre egitera.

1936ko Irailaren 24ean Bilbon, gudarientzat arma berriak iritsi berritan, hainbat autobusetan eusko gudariak Eibar aldera etorri ziren; handik, horietako zenbait, tartean Garaizabal eta Zubiaur konpainiak Markinan gaua egin ondoren, egunsentirako Etxebarritik, Urkaregira igo zuten. Han jeitsi ondoren, San migel inguruko posizioak indartzera joan ziren baina 1936ko irailaren 25ean, Altzola aldetik igota, atzeko aldetik eraso zioten Nafar Brigadek, Ziardamendiko pagadian. Gertaera honen ondorioz, hildako gudari  gazte asko suertatu ziren, non tropa abertzale eta errepublikazaleek Urkaregi aldean babesa aurkitu behar izan zuten, atzera joaz.

Jose Mari Otsoa de Txintxetruk ondo gogoratzen du nola zauritu zuten Ziardamendin, baina bere oroimenean ditu, berekin igo eta hil ziren gudariak eta ondoan hil zuten burkidea. Estreinaldi latza izan zuten, Miguel Palacios Gomez, Juan Agirre Bilbao, Paulino Beraza, Blas Larrazeleta, Juan Zabala, Ambrosio Etxeberria, Pedro Rodriguez Puig, Jose Txintxurreta Zamakona, Felix Arbulu Bilbao eta Jose Anzueta Mendiolea hil baitziren, behintzat ezagutzen diren izenen artean.

Gertaera hauen ondoren, eta urriaren 4a artean, etengabeko borrkaldiak izan ziren San Migel-Urkaregi aldean, eta alde biak gogor saiatu ziren inguruko tontorrak hartu nahian.

Gauzak horrela eta behin 1936ko urriaren 4an frentea egonkortu ondoren, 7 hilabetez mantendu zen. Une honetan, irailaren azken egunetan, Elgoibarko udalak agindua eman zien inguruko baserritarrei, (tartean ziren Arrizabalagatarrak eta Agotetarrak) Ziardamendi inguruan ziren gudarien gorpuak hobiratzeko.

Udalak agindutako betetzeaz gain, hauek ondorengoratzerakoan egindako lana ezinbestekoa izan da gaur Ziardamendiko ekitaldia gauzatzeko. Gainera, hauen trasnmizioa ezinbestekoa izan da hobi komun hauek lekutu eta ondorioz gudarien gorpuak aurktizeko. Esker berezia hemendik Bitorio Agoteri eta Felix Etxeberriari.

Elgoibar 1936 eta Ahaztuen Oroimena elkarteek elkarlanean, Aranzadiren lanari esker, historiak kontatu diguna bistaratu ahal izan dugu eta hau, ekitaldian parte hartu duten jendetzari transmititu ahal izan diogu. Transmisioaren eta egiaren garrantzia izpide izan da ekitaldian parte hartu duten ordezkari politiko era arduradunengan; bertan izan dira besteak beste, Martin Garitano (Gipuzkoako ahaldun nagusia), Ines Ibañez de Maeztu (Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaria), Marina Bidasoro (Gipuzakoako Foru aldundiko Giza Eskubideen zuzendaria), Joseba Egibar (GBBko lehendakaria), eta Elgoibarko Udalaren ordezkariak.

Joseba Felix Tobar Arbuluk eman dio amaiera ekitaldiari; hainbeste urteren ondoren bere osaba Felix Arbulu non hilobiratuta zegoen jakiteko aukera izan du, horrela, familiako eta batez ere Felix Arbuluren arrebaren kezka nagusienari bukaera emanez.

Lore eskeintza eta agurrarekin eskertu nahi izan diegu, bere garaian ere, askatasuna, eta eskubide zibil eta politikoen defentsan jardun zuten gazteen kemena eta borondatea. Bizi izan ziren abagune politiko eta sozialean hartu zuten konpromiso eta determinazioagatik erakutsi zuten ausardia ez baitu urteen joanak ahaztuko. Borondate hutsarekin bizia eman zuten gazteak.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s