Jaime Urkijoren ondorena, ondarea

Posted on

1936ko irailaren azken egunetan, uztailaren 18an habiatu zuten kolpeari aurre egin asmoz gazte asko antolatu eta urbildu ziren batailoi eta milizietan.

Anarkistak, sozialistak, komunistak, abertzaleak… konpainia eta batailoietan antolatu ziren bakoitzari frente edo defentsarako zonalde ezberdinak egokituz. Haietako batek Rosa Luxenburgo izena hartu zuen.

1936ko gabonetan iritsi ziren Rosa Luxenburgo batailoiko milizianoak gure ingurura eta Urberuagako balnearioan ezarri zuten beraien kuartel nagusia Avellaneda eta San Andres batailoi abertzaleekin batera.

Ideal komunisten jarraitzaileak ziren, eta haietako asko Gipuzkoan izandako faxisten aurkako borroketatik zetozen. Komunismoa ez zegoen gure inguruko herrietan errotua, horrek Rosa Luxenburgokoak heltzean mesfidantza eta beldurra sortu zien herritarrei, baina hilabeteetako elkarbizitzaren ondoren, ondorengo urteetan, batailoi honek egindako lanak oihartzun handia eta errekonozimendua utzi zuen Markina eta inguruetan.

Kristobal Errandonea (Cashero, Urkijok idatzitako memoria agirietan) zen inguruetako aipatu batailoiaren arduradun nagusia, eta Jaime Urkijo haren laguntzailea. Duela bi urte, batailoi horretan inguruotan borrokatutako Marcelo Usabiaga ezagutzeko aukera izan genuen eta oraingoan ere, Rosa Luxenburgoko kideen (Arrosa, miliziano euskaldunen esaerara) senideak ezagutzeko aukera izan dugu.

Gure artean izan da Antoine Urkijo egun hauetan. Jaime Urkijoren semeak bere aitak gerra gertaerak bizi eta urteak geroago idatzitako hiru memoria liburuak utzi dizkio Ahaztuen Oroimena elkarteari (hemengo kontuak jasotzen dituena tartean, “Guerra en Euzkadi. Desde Bilbao hasta Markina”) eta bidenabar, Rosa Luxenburgoko kideak defendatutako posizioak bisitatu ahal izan ditu, bere aitak eta kideek borrokan jardun zuten Kalamua (Max) inguruak.

Aipatutako memoria idatziak oso interesgarriak dira, gure inguruan izandako gertaerak aipatzen baititu xehetasun handiz, tartean gai hauetaz idatzi zuelarik:

Markinako agintari politiko eta militarrekiko harremanak, miliziano anarkistekin izandako gora beherak, baserritarrekin zituzten harremanak, Kalamuako frenteko pasarteak, milizianoen eguneroko bizitza frentean egotea tokatzen ez zitzaien egunetan, eta frentea apurtzear zegoela Oiz mendia defendatzeko ahalegina besteak beste.

Izan ere, Urberuaga beraien base nagusia bazen ere, Rosa Luxenburgokoei puntu ezberdinak defendatzea zegokien, Ilo aldapan zehar, Zurdin inguruetan (Kalamu gainetik oso gertu, Maxen) borrokatu zuten kasurako.

Lekuez gain, Antoine Urkijok, bera aitak gerra frentean ezagututako familia eta pertsonen ondorengoekin elkartzeko aukera izan du. Horietako batean, Jaime Urkijo eta bere kide komunistek frentetik gertu atseden hartzen zuten baserrietakoei egindako opariak lekutu ahal izan dugu. Ia 80 urte geroago, orduko protagonisten ondorengoak bat egin dute, Rosa Luxenburgokoek oparitutako gramofono baten ondoan.

Antoine Urkijorentzat oso garrantzitsua izan da bera aitak idatzitako memorietan aipatutako lekuak ezagutu eta aitak idatzitakoa ulertzeaz. Nolabait, aukera honekin aitak hasitako ibilbidea ixteko aukera izan duela dio, segur aski bere aitak falta zuena egiteko aukera baina modu honetara azken buelta hori eginda geratzen da memoria kolektiborako.

Era berean, guretzat oso aberasgarria izan da memoria paper hauetan idatzitakoa, hainbeste gertaera eta kokapen leku ezagunetakoak direlako. Horregatik, memoria hauek argitaratuko ditugu laster, beste norbaitek ere bertan aipatzen denaren berri izan ezkero, gertaera horien inguruko informazioa jaso eta gurekin harremanetan jartzea gustatuko gustatuko litzaiguke.

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s