Hernanin 1936an desagertarazitakoak gogoan. Celestino Onaindia markinarra eta Jose Ignazio Peñagarikano etxebarritarra haien artean

Posted on Actualizado enn

txomin-celestino-y-alberto-onaindia-zuloaga
Celestino Onaindia Zuloaga (Markina, 1898-Hernani, 1936)
Jose Ignazio Peñagarikano (Etxebarria, 1872-Hernani, 1936)

Miliziano antifaxistaz eta lehen gudarien mugimenduak hasi zirenean, eguneroko bizimodua estutuz joan zen. Etxebarrin ziren abadeek estutasunak pasatu zituzten 1936ko irailaren bukaera eta urriaren lehen egunetan. Bistakoa zen elizaren eta ezkertiarren artean zegoen tentsioa, are gehiago gainera gerra frontea iritsi zenean. Herrian zeuden abadeetatik batzuk abertzaleak ziren moduan besteak eskuindarrak ziren, noski kontserbadoreak, tradizionalistak.

Lehen gudari eta milizianoen etorrerarekin, eliza hartu zuten, kontserbadore espainiar edo eskuindarrei jarraipenak eta galdeketak egin zitzaizkien, edo kasu batzuetan erasoak ere.

img_20161105_114222Hori dela eta, zeuden abadeetako batzuk, (Francisco Echeverrarria eta Marcelino Ibarzabalek) ezkertiar milizianoen presioa ezkutatzea erabaki zuten. 1936Ko urriaren 21ean, elizako ondasunak (32.642,45 pzta, bi kaliz eta beste zazpi erlijio objektu) bitxidun koilare bat eta beste objektu batzuk abadetxeko baratzean lurperatu eta ihes egin zuten. Etxe ezberdinetan ezkutatuta, hilabete terdi inguruan gordeta egon zirelarik.

Beste abade batzuk etxean geratu ziren. Manuel Solozabal, Jose Peñagarikano eta Ramon Solozabal esaterako; azken hau adinez nagusia.

img_20161105_122646Giro nahasi hartan, Jose Peñagarikanok babesa bilatzea erabaki zuen. Uste da Arnorixara (Arnoriaga) jo zuela eta han errekete karlistekin topo egitean, inguruko agintari nagusi batena eraman zuten. Atsoin Zabalen bere postua antolatuta zeukan Kortazar Kapitanarengana eraman zuten. Honek, kotxez, Elgoibarrera jeitsi zuen Jose Peñagarikano, eta han zegoen Celestino Onaindia abade markinarrarengana.

img_20161105_123436Donostiako alkate ohi baten alabarekin (Lolita Prado Uhagonekin hain zuzen) ezkonduta zegoen Eduardo Kortazar kapitaina. Oruntzegainetik Urkarregirako inguruko matxinoen agintari nagusia zen (gogoratu, Molina militar galiziarra Mandiolan zauritu ondoren hil zela 1931/10/21ean), Kortazar eta Uhagoneko etxea (gaur egungo Markina-Xemeingo kulturgunea), alkate ohi eskuindar honen udarako etxea zen.

img_20161105_124740Kortazarren amaginarrega, uda pasatzen Uhagonen zegola gerrak harrapatu zuen, frontea iritsi zenean. Larritasunean, Alberto Onaindia abade abertzale ezagunak (1902, Markina-Xemein – Donibane Lohitzune, 1988) isilpean, frontearen lerroa gainditu eta Tolosara igarotzen lagundu zion. Horregaitik, ustez, Kortazarrek laguntza eskaini zion Jose Peñagarikanori eta kotxez Celestino Onaindiarengana (Alberto Onaindiaren anaiarengana) eraman zuen.

Celestinok etxean hartu zuen Jose. Honek, elizkizunetan laguntzen jardun zuen Elgoibarren. Baina gau horretan, edo biharamunean, faxistak bi abadeengana joan eta atxilotu egin zituzten. Faxista hauek bazekiten Celestino Onaindia zein Jose Peñagarikano abertzaleak zirela, eta baita Celestinoren anaia, Alberto Onaindia, Agirre lehendakariaren gertukoa zela. Alberto Onaindia oso ospetsua zen, familia abertzalekoa eta EAJ-PNVko kidea. Alberto Onaindiak, geroago, ardura-parte hartze zuzena izan zuen 1937ko Santoñako paktuan.

Egoeraren estuasunean ezkutatu ziren aipatu bezala abade asko, baina guztiek ez zuten patu bera izan. Eskuinekoek, tradizionalistak, ezkutatutako egunak img_20161105_124709igaro ondoren haien ohiko zereginetara bueltatu ziren; aldiz abade abertzaleen kasuan udazkenak kolore belztu egin zen.

Celestino eta Jose Ignazio Peñagarikano, biak atxilotu zituzten hileta, meza baten ondoren, Donostiako Ondarretako kartzelara eraman, 1936ko urriaren 21ean. Donostiko Ondarretako kartzelara eraman zituzten eta handik, ez epaiketa, ez ezer, hil egin zituzten.

1936ko urriaren 28an, Jose Peñagarikano eta Celestino Onaindia, Hernaniko hilerriko hormaren kontra.

Gaur Hernaniko hilerrian omenaldia egin zaie, tropa frankistak hilerriko hormetan desagertarazitako guztiei. Hilerriko sarreran, goizez, bi pertsonak debekatzen zuten igarobidea. Bitartean beste bik, hobiak zulatzen zituzten bitartean. Gauez garraiatzen zituzten presoak kanpo santuko atarira, gauaren isiltasunak pertsona haien ametsak hartzen zituen. Gau beltzean fusilatutako 140 pertsonen hilketak dokumentatu ahal izan dira, baina uste da 200 pertsona inguru izan daitezkela desagertarazi zituztenak. «Argi Horma» oroigarriaren aurrean, lapurtu zitzaien oroimena erreparatu nahian lore eskaintza egin zaie, urteetan egin bezala, errepresaliatu guztien oroimenak zutik iraun dezan.

img_20161105_125948

img_20161105_130215

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.