Testigantzak
Bitxori Muniozguren Larrañaga

Bitxori Muniozguren Larrañaga (Etxebarria, Elordi 1917 – Iruzubieta, Barrena 2012).
Frente bien tartean geratu zen baserria baina faxistek etxea erabiltzeaz gain, beraientzat lanak eginarazteaz gain egunero esnea emateko obligazioa jarri zieten.
Bere neba bi, frentera eraman zituzten nafar erreketeek eta biak hil egin ziren (Pedro eta Juan) eta hirugarren bat, Ramon, asistente gisa hartu zuen Kortazar Kapitainak. Bitxorik, orduko alkate Marcelino Bereziartuak egindako gestioei esker, Irunera joan ahal izan zuen Markinako Veganekoen taxian bere nebaren gorpuaren bila. Oraindik ere hotzikarak bizi ditu momentu hura gogoratzean: lokatzez betetako gorpuak, gogortuta eta gela bat hildakoz beteta. Banan banan, hildako bakoitza errekonozitu behar izan zuen bere neba ezagutu arte; momentu horretan mareatu egin zen eta Irunetik ia Debara arte ez da gogoratzen ezertaz.
Frentea egonkortuta egon zen hilabeteetan, etxeko lanetan jardun zuten, eta baita bere ahizparen umeak zaintzen. Izan ere, bere ahizpa hirugarren umea izan eta berehala hil egin zen (1931). Umezurtz geratu ziren eta Bitxorik hartu zuen hauen ardura; horrela, etxe aurrean zebilela zauritu zen Pedro Txurruka Muniozguren. Erreketeak Urkaregi inguruetan posizioak hartuta, 1936 urrian bala galdu batek ipur masailean jo eta zauritu zen Pedro, Elordiko etxe aurrean.
Amulategira eraman zuten Bitxori Elordikok bere neba Ramonen laguntzaz. Han hartatu zuten (Frankisten puesto de socorro zen Amulategi) eta lehen behaketa egin ondoren, Azkoitiko ospitalera eraman zuten. Bitxori izeba egon zen han berarekin eta hiru hilabete egin zituzten, soldadu zauritu artean, erreketeen erretaguardiako ospitaletako batean; sendatu ondoren bueltatu ziren Elordira. Bertan zegoela, Mandiolako etxean zegolea zauritu eta odolustu zen Molina komandatea ikusi zuen Azkoitiko ospitalean.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Testigantzak.
Dolores Irusta Azkaiturrieta
Dolores Irusta Azkaiturrieta Bolibarren (Ziortza-Bolibar egun) jaio zen 1925ean Irustaneko etxean.
Esta entrada fue publicada en Bolibar, Testigantzak.
Esta entrada fue publicada en Aulesti, Testigantzak.
Anastasi Malaxetxebarria Ibarzabal
Antxin jaio eta bizi izan nintzen, ni jaio nintzenean ahizpa bat (ni baino hamaika urte nagusiagoa) eta neba bat zaharragoak nituen, baina neba 7 urterekin hil zen. Aita, Amerikatik etorri eta umea, nire neba ikustearen gogoarekin; Donositara eraman zuten medikuarenera, nire neba, buruan zuen zerbait, baina ez zegoen ebakuntza egin ezkero, ondo aterako bermerik. Aitak berriro joan behar izan zuen Amerikara, artzai eta meatzetan jardun zuen lanean, Idaon. Handik etorritakoan, baso sail batzuk eta erosi zituen, han egindako diruarekin. Orduan ezagutu ginen aita eta biok, nik 4 urte nituenean. Hemen geratu zen betirako. Aulestiarra zen izatez, eta hemen, bere aitaren lehengusuak edo bizi ziren.
Gerra etorri zenean, Antxin geunden. Ez genekien ezer eta lehenengo unean, aitaren neba arrebengana joatekotan egon ginen, Aulestira, Etxebarrin, gerra frontetik gertu geundela eta. Baina Kainoi batzuekin batera etorritako kapitain batek, esan zigun, ez zela egun askotako kontua izango eta ez joateko inora. Etxean geratu ginen. Zazpi hilabetez iraun zuen froteak, balak Mandiola ingurutik etortzen ziren eta kainoikadak berriz, Urkaregitik.
Kapitan hura, gure etxera etotzen zen, arrautzak eta oiloen eske, gure aitak oilo zuriak zituen, erotzat hartu zuten orduan, oilo zuriak jartzeagatik, baina arrautza gehiago ematen zituzten, hori bentaja. Kapitain hark eramaten zituen arrautzak eta oiliak, eta harremana egitean, lagundu ere lagundu zigun. Gure etxeko arrautzak bere Bilboko familiari eramaten zizkion. Munibeko koartel nagusira joaten zen, guretik, Montarreiko erreka kontratik zehar. Oluan eta Zuluetan eta nor zeuden milizianoak, Mandiolan berriz Nazionalak. Ez dakit nondik igoko zuten, Beideko txabolan gora zegoen bidea, handik agian, gu ere handik joaten ginen gereziak jatera Oluara.
Antxi eta Beide artean ere jarri zituzten kainoiak. Bide bidean, orduan gurdi bidea. Bista bistan zeuden eta atake baten, Beideko etxea jo zuen obus batek. Beiden bi etxebizitza zeuden; bat harrizko etxe altu bat, ederra, berriagoa zen, hura jo zuen bonba batek eta su hartu zuen. Beide erre zenean, gurasoak Ikaitxen zeuden, handik, kea ikusten zuten, eta etxetik gertu begitandu zitzaien, kainoiak ere han zehar zituztenez, etxean edo bidean izango zelakoan beldurtuta etorri ziren; gu berriz Montarrein geunden.
Amotoko gizona joan zen bertakoie laguntzera. Ahal zuten moduan, balkoitik zerbait ateratzen ari zirela, beste kainoikada batek jo eta gizon hura hil zen. Amotokoan, hiru ahizpa geratu ziren bakarrik orduan. Gizon hura, zinegotzia izan zen, EAJ-PNVkoa uste dut. Bitartean, zaurituak Munibera eramaten zituzten, angarilan edo, orduan oraindik ez zen esku-oherik egongo, zegoenarekin, zaurituak eramateko, gurean mantak hartu eta eraman zuten Amotoko gizona.
Ama hilda zuten ordurako, neba, Etxebarriko frontoia egin zenean, 1935an, peoitzan, auzolanean ziarduela aldamiotik erori eta hil egin zen, eta aita berriz, gerra garaian Bedieko etxean hil zen. Hiru ahizpa geratu ziren Amotokoan, bakarrik. Haien nebarena gertatu zenean, eskolatik irten eta bazkaltzera etxera nindoala, berria eman nien etxekoie, haien nebak istripua izan zuela. Ez zekiten ezer, errekadurik hartu gabe zeuden artean, eta niri, niri ez zidan inork esan abisatzeko baina joan egin nitzen. Umeen kontuak zirelakoan edo ez horretan geratu zen, nik 6-7 urte nituen orduan.
Miliziano eta gudariak ibiltzen ziren hara hona, etxera etortzen ziren, sartu irtenean asko ibiltzen ziren; umea nintzen gauza askorekin kontuatzeko baina gudari batzuk, Lekeitiokoak eta, euskaldun euskaldunak ziren, eta haiek baimenarekin joaten zirenean, bruse, praka mil rayas eta abarka kaltzakin etortzen ziren. Euren euskal giroa zaintzeko. Egun batzuetako permisoa izaten zuten.
Etxeetan ere jende asko egon zen, Tomasenekoak Monterrein egon ziren babestuta, gu ere bai, eta gainera, aitak, etxe ostean errefugio bat egin zuen, tinkoi batzuekin, teilatua adarrekin eta idearekin estalita, gainetik botata. Goitik bonba bota ezkero, biguna zela eta hemendik bota ezkero lau horma pasatu beharko zituela. Uste horrekin, salbu. Atakeak zeudenean, gu zein Beideoak, hara joaten ginen, Montarreira joaten ginen, babestera, babeslekura, pentsa nolakoa den ezjakintasuna.
Izan ere kainonazoak lantzean lantzean izaten ziren. Goizean goiz nabaritzen zuten etxekoek atakea izango zela, “bai, gaur argi, urten egin bida ta,” akordatzen naiz, amarekin gosaltzen geunden egun batean, zera esan zigun “bixkor bixkor jan, Montarreire jun biogu te, ze gaur atakie da ta, gox goxetik dabiz aprobak eitxen eta gaur bada ta” amak hori esan eta akordatzen naiz, tiroteue hasi, eta jeiki, arin-arinka, eskatzeko atetik irten handiko aldera gindoazela, ama atzetik, Joxe eta ahizpa ere izango zen, kokotean zehar, geu jaten egon ginen leihotik sartu eta eskaiera barrenean eztanda egin eta justu justuan irten ginen. Ezer ere ez zitzaigun gertatu. Kainonazoa izan zen. Haren ondotik , beste bi sartu ziren teilatutik etxean. Hiru kainoikada, denpora ezerezean, gure etxean sartu zirenak. Pentsa, nolako arriskuaan bizi ginen, eta ez zitzaigun ezer pasatu inori.
Antxi inguruko etxeetan denok egon ginen bertan, bakoitzaren etxeetan. Ez zen inor urten, Amotokoan hiru ahizpa, Miren, zeukan izena, eta badakizu, orduan ezin zen euskarazko izena eduki; denbora askoan ez baina, Maria deitu behar izan zen.
Lehen esandako Kapitain horrek esan zigun etxean zerbait baliokorik bagenu, edo dirurik izan ezkero gastau, diru zuria eta diru beltza zeuden, ta diru zuriak ez zuela luzaro balioko eta geneukana gastatzeko. Akordatzen naiz zelan Gernikan izen ziren, etxekoak eta tribulixaz ekarri zuten, zaldian, beti egon izan ziren gurean zaldia eta tribulixe, da akordatzen naiz, izarak eta pieza osoak, etxean zuten diru zuria gastatu arte, iristen zena arte ekarri zituzten.
Diru zurixe, Euskadiko dirue zen, eta bestia, españa guztixen balixo bana, hark bazekien, galdu egin behar zutela, eta horregatik esan zien etxekoie.
Frontea aurrera joan zenean, handik urte betera izango zen, ospakizuna izan zen, akordatzen naiz, bandera español txikiak eskuan Markinara joan ginela. Kainaberako kirtena, eta paperezko banderak ziren, eskolan geuk egindakoak. Gero han eztakit zer egin genuen, geure banderokin. 6 urterekin joan nintzen lehenengoz eskolara, 1934an. Gero gerra denporan eskola zarratuta egon zen, gerra ostean ireki arte. Beti irakasle bakarra izan nuen, 13 urterekin eskolatik urten arte, Doña Salva. Gero bere gizona ere etorri zen. Aurretik, bitarteko irakasleak egoten ziren baina hark plaza lortzean, bertan geratu zen.
Razionamendua iritsi zen gero, frankistak sartzean ogi zuria jango genuela eta esaten ziguten, zeren ordura arte ogi beltza jaten genuen, eta abantailak izugarriak izango genituela esaten ziguten, baina bai zera, razionamendua… Gure amak Atsoingoena ere eskatu egiten zuen, harek ez baitziren jeisten herrira eta hurrengo jeistean ematen zien. Zegoenarekin pasatu behar egunak.
Guk goserik ez gendun pasatu, ogia egiten genuen etxean eta artoa. Hirina lortzeko txarto, izan ere, errotei, txapak jarri zizkien, eta ezin alerik eho, baina egiten ziren tranpak. Hori gerra ondoren izan zen, gerra garaian, guk garbantzua eta lenteja eta arroza nahi beste izan genuen, gudari eta milizianek ekartzen zuten. Nazionalak sartu zirenean, berehala razionamendua eta garia entreatu behar udalean. Akordatzen naiz, aita, hirinaren eske, behia eta gurdia hartu eta Arratzu eta Mendatara joaten zen. Gurdiaren barrenean gari sakuak eta gainean sagar sakuak jarri, hartara garia izkutatu eta bidaia egiten zuen. Handik ekartzen zuen hirina. Ez genen goserik pasatu, aukera handirik ez genuen izango, baina goserik ez.
Herriko abadeak, gerra garaian mehatxatuta egon ziren. Horregaitik alde egin zuten herritik. Peñaneko etxeak zeuden udaletxea dagoen lekuan, han bizi zen Jose Peña. Handiko aldera pasatu eta fusilatu egin zuten. Euskalduna zen, euskalduna. Akordatzen naiz, gu Beidetik zubira bitartean, karakolak biltzen genbiltzan behin. Peña egunero joaten zen Markinara, oinez eta hark: “zetan zabize?” “karakolak batzen”, “karakolak ezta esaten, marraskuluk esaten da” ointxe be akordetan naz. gero eztakit zegaitxik baina Elgoibarren atrapau ben.
Don Martzelino eta Don Francisco (laguntzaile eta abadea, hurrenez hurren) ere, ihes eginda ibili ziren, Oluan izkutatu ziren. Gorriek Olua erregistratu zuten baina aurkitu ez, ide ardatzean izkutatuta egon omen ziren.
Gero, nazionalak sartu zirenean, bueltatu egin ziren, eta abadetxea nola apurtuta zegoen, Arriondonekoek hartu zituzten abadeak etxean. Gu ezkondu baino bi urte aurreitk hil zen parrokoa eta bestea, Don Martzelino gurekin bizi izan zen.
Abadetxea gero auzolanean berriztu zen, ez dakit elizak edo zeinek baina berriztu egin zen: Kontua da Don Martzelino eta Don Francisco, Pilar izeneko zerbitzariarekin bizi zirela, eta gorriek Pilarri galdeketa egin ondoren, Pilarrek ortuan izkutatuta, kantin bete diru zutela deklaratu zuen.
Gero, herrian hildakoen plaka jarri zuten elizpean. Gerra denboran hil zirenak ziren, frankoren denboran hildakoak, miliziano modura hil zirenik ez zegoen han. Don Bernardinok kendu zuen gero, urteetara, gerran hildako denak, hildako zirela eta.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Testigantzak.
Jose Mari Maguregi Arrieta
1940an jaio zen Oruntze baserrian, gerra osten. Markinaldeko frentea bete betean kokatuta zegoen lekuan.
Gerra garaian, etxekoak Amillagarai behekora joan behar izan zuten, frenteak geldirik iraun zuen hilabeteetan. Bertan gertutik bizi izan zuten Jose Sagarnaren afusilaketa besteak beste.
Gogoan ditu Oruntzetik gertu, Egixarre inguruan, 1936ko urriaren 21ean izandako borrokaren ondorengoak. Bertan, bere anaiak eta ingurukoek borroka hau ikusteaz gain hurrengo egunetan hildako miliziano eta gudarien gorpuak eta hezurrak ere bertan ikusten zituzten. Gainera, bere anaia, Oruntzen aurkitutako esku bonba batekin jolasean zebilela zauritu egin zen gerra ostean.
Esta entrada fue publicada en Testigantzak.
Miren Kasilde Aginaga Barinagarrementeria
Kasilde Aginaga (Markina, 1916 – Markina-Xemein 2012) Markinako kale okerrean jaio zen.
Esta entrada fue publicada en Markina, Testigantzak.
Esta entrada fue publicada en Markina, Testigantzak.
Maria Txurruka Etxaniz
Maria Txurruka Etxaniz (Amilagarai Goikoa)
Gerra etorri aurretik, lehen mugimenduak sumatu genituen. Gu, Alejandro Gaytanen (aitaren) errenteroak ginen, eta gorriak, Jose Luis Gaytanen (semearen) bila zebiltzan. Gurean izkutatuta egongo zelakoan etorri ziren, “ajentak” Manuel, Gandixakoa zen bata, eta baita etxea goitik behera miatu ere. Gure tio Inazio, izugarria zen, eta konfiantzan (ezagutzen zituelako etorri zirenak) esan zien “etorri adi hona, hemen jaukat eta opien”. Baina gurean ez zen izkutatu Gaytan.
Gerra 1937ko urriaren 7an etorri zen gurera, Atsoin Zabal ingurutik. Ardiei begira egoten ginen moduan begira geratu ginen, gure solo nagusitik, jendea, soldaduak nola joan ziren Mandiola Goikora, Amulategira eta inguru horretara. Izan ere, hor geratu zen frontea, zazpi hilabetean.
Gero, handik eta egun batzuetara, urriaren 20an Saturrarandik botatako granada batek jo zuen gure etxeko teilatu ertza, baina ez zuen eztanda egin. Eta biharamunean berriz, urriaren 21eko atakea, Akarregi-Egixarreko borrokaldia. Halako tiro hotsik eta halakorik. Gogoan dut, gurean ziren soldaduak, potzu handi batera etorrita zeuden, garbitasunera; Kapitain batek ikusi zituenean han zeudela sinistu ezinik, “un palo, o un tiro” eman zien aukeratzeko, makilakadak hartu, eta zegokien postura bidali zituzten, Oruntze aldera. Gure etxean egoten ziren kapitainak eta alferezak eta horrek. Ez ginen konturatzen zer geratzen zen, maileztuan sartzen ziren balak, “ziz, zizzz” baina gu han. Gurera asko etortzen zen, Amillagarai Behekora berriz ez. Hara joaten ginen eta han egoten ginen, bertakoekin batera, koadrila galanta. Soldaduak etorri etxera eta zerbait nahi izaten zuten, haien ohiko janaritik aparte, bereziagoa, izebak, tortilak egiten zizkien eta soldaduek zilarrezko dirua ematen ziguten. Forru zuridun lurrezko pitxer bat,beteta, zider mordo bat eraman genuen Zinuara alde egin genuenean. Erderaz egiten zuten, eta gogoratzen naiz, soldaduek “Oye Maria, ¿Como se dice gallina?, eta nik “ollue”, ta berriro “¿Como se llama…”.
Urriaren 19an atxilotu zuten Don Jose Sagarna. Gure etxean. Harekin batera, gure aita, Patxi eta tio. Denak eraman zituzten eta guk ez genekien biharamunean Amultegin hil zutena, hiruretatik nor zen. Abadea hil zutela jakin genuen gero, eta aita eta tioren barri berriz, ez genuen jakin, harik eta 1937ko apirilean, frontea aurreratu zenean, aita Elgoibarko Mokoroa baserrian egon zela eta tio Ondarretan preso egon zela jakin arte.
Atxilotu zituztenean, aita (Francisco Txurruka) eta tio (Jose Ignacio Etxaniz), Elgoibarrerantz eraman zituzten. Bidean, “Mokoroa”-k ikusi eta aita ezagutu zuen (harri jasotzen laguntzen ibiltzen zen aita, Pedro Mari Txurruka “Aritza”ri eta handik ezagutzen ziren elkar) “hik ze eitxek hemen” esan zion, eta har hartu zuen Mokoroan, etxeko lanetarako erretenituz.
Guk ez genekien oraindik, nor zen Amulategin hil zutena. Jose Sagarna hil zutenean, Amulategin behera, baso handian barrena, angarilan eraman zuten, bidegurutze batean, soldaduek ez zekiten eskuinerantz joan behar zuten Larruskainera joateko bidea hartuz, edo ezkerrera, gure etxerantz zihoan bidea hartu, ez zuten ezagutzen eta ez zekiten lurperatzera nora eraman behar zuten. Bidegurutze horretan, lurrean utzi zuten Don Joseren gorpua eta odol putzua egin zen. Nik, gure etxe aurreko tontortxoa pasatu eta odola ikusi nuen, gogoan daukat hori, eta beldurtuta kontatu nuen etxean; orduan ez genekien nor hil zuten, guretik eraman zituzten hiru pertsonetatik, ez genekien nor hil zuten. Nik 10 urte baino ez nituen. Gero, Azpeitiar bat etorri zen etxera, erreketea, eta hark konatu zigun zer gertatu zen Amulategin, baina ez nor hil zuten.
Jose Sagarna abadea, Larruskainera destinatu zuten gerra aurretik eta 1936 Berritxura. 24 urte zituen, gaztea eta ederra zen. Larruskain Goikoan egoten zan, bizi zen. Frontearen mugimenduekin, Madalena eta Pertiketik (nazionalen frontea zegoen han) handik zehar ibili zan eta gero gurera etorri zen. Fronte batetik bestera ibili zelako, zitazioa iritsi zitzaion, gurean zegoela. Gurean egin zuen azken gaua Jose Sagarnak, neba zenaren logelan, bi ohe zeuden eta han egin zuten lo, biek batera. Biharamunean atxilotu, gure tioren zapata zintakin eskuak lotu eta begiak estalita eraman zuten Mandiola Goikora. Lurperatu eta kurutzea egiteko ere, soka haiekin lotu zituzten egurrak. Han, asto kortan utzi zuten; Periko Lejardik “Rubio Mandiolak”, manta arrosa bat utzi zion eta hil zutenean ere, manta harekin batuta jeitsi zuten, Larruskainera; pentsa nola dudan gogoan.
Amulategin hil zutenean, Larruskainera begira hiltzeko eskatu omen zuen; hori Amulategiko Maria Inesik kontatuta dakit. Abadea hil eta biharamuenan etorri zitzaion bere heriotza agindu zuen komandanteari heriotza. Mandiola Goiko eskatzean bonba sartu eta Urkaregira orduko, hil zen. Molina Komandante hori hil ondoren, Cortazar kapitaina etorri zen, baina hori ezberdina zen.
Bildurgarria zen. Gurean, ama zena eta izeba ezkongabea, eta 4 neba arreba ginen. Beldurra ematen zien amari eta izebari soldadu haiek, eta horregatik, gauetan, gurera etortzen zen lotara Amillagari Beheko semea, laguntzera, Juan LIzundia zuen izena. Baina hau guztia, 1936ko urritik gabonak arte izan zen.
Guk orduan, ezin genuen gehiago etxean egon. Ebakuatu, alde egin genuen. Zinuara (Olatzera), aitaren jaiotetxera. 1936ko gabonetatik 1937ko apirilera egon ginen han. Arnoatetik zehar.
Gero bueltan, solo guztia zapalduta utzi zuten, han ezin zen ezer erein. Poteronekotik ekartzen genuen aste osorako ogia. Egixarre ingurutik pasatzean, 12 urte nituen nik, hildako soldaduak, kasko eta guzti han, ikusita nago. Izan ere, lehen esan dudan atakean, 1936ko urriaren 21ean aurrez aurre borroka egitera iritsi ziren. Egixarretik Oruntzezabal bitartean jarrita zeukaten alanbre hesira arte iritsi ziren borrokan eta batak besteari puñala sartzeraino. Gure etxea apurtuta utzi zuten. Tabike denak botata, lo egiteko lekua behar zutelako, solairu guztietan, baita ganbara ere. Etxea barik barrakoia zirudien.
Hemen, fronte bete betean egotea egokitu zitzaigunoi, gaizki pasatu genuen, benetan gorriak pasatu genituen. Hondamendia izan zen hura. Gaur ere, oraindik, gauza honek kontatzerakoan, odola berotzen zait. Itzela izan zen, lezio ederra eman ziguten!
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Testigantzak.
Dominga Kalzakorta Garagarza
Hiru dira Baltzola baserrietan gerra garaian bizi ziren familiak. Dominga Baltzola Behekoan jaio zen, 1924an, bizitza biko etxea zen; beste familia bat bizi zen Baltzola goikoan. Bi etxeak, hiru familiak Kalamupean.
Frontea ia etxeraino sartu zitzaien udazkenean. Lehen unean, babesten saiatu ziren, leihoetan koltxoiak jarriz baina pare bat hilabeteren buruan. Egun horietako batean, handik gertu eztanda egindako obuz zati batek jo zuen etxe aurrean eta bizkarrean erredura larriak eragin zizkion. Gurasoek, zauriak hala nola sendatu zioten eta denbora batera etxetik alde egin behar izan zuten.
Beraien bizitzako gaurik txarrena legez zuten gogoan Domingaren gurasoek. Ondorengo urteetan hala aitorzten zuten etxetik ihes egin behar izan zuten gau hura. Frankisten lerroan barrena sartu, eta Goikone ingurutik, Gipuzkoan sartu eta Bertoson bizi ziren senideengan aurkitu zuten babesa. Han baina, jende gehiago zegoen, eta amak, izebari laguntza eskatu eta Dominga Borrajen baserrian bizi zen izeba Pantxikek hartu zuen gerra hilabete haietan. Bertoson, osaba Txomin Kalzakorta bizi zen, jaiotzez Larruskaingoa; soroan lanean zegoela bonba eztandaren ondorioz hil zen.
Borrajenen, oroitzapen gozoak ditu Domingak, izeba Pantxikek asko lagundu zion, zuena eman zion, eta Domingak, izebaren umeak, hirukiak zaintzen lagundu zion. Garai horretan egin zuten (lehenago ez baitzegoen) San Pedrora joateko bidea, Domingak gogoan duen moduan. Bertan pasatutako denboran Kalamuatik gurdietan hildakoak jeisten ikusi zituen, egun hoietako batean, aurreko asteetan ezagututako Zaragoza Kapitain frankista hilda ikusi zuen.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Testigantzak y etiquetada como ahaztuen oroimena, Dominga Kalzakorta Garagarza, etxebarria, gerra zibila, kalamua, testigantzak, zauritua.
Pablo Bergara Urkiola
Pablo Bergara 1936an jaio zen Etxebarriko Irun-aldeko baserrian. Berak egun batzuk zituela iritsi zen gerra Etxebarrira. Bere aitona, Bizente Bergara, Bilbon kartzelara eraman zutela etxean entzuna du. Berari jasotako testigantzaren zati bat da hau.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Testigantzak.
- ← Anterior
- 1
- …
- 5
- 6
- 7
- 8
- Siguiente →
