Memoria lekuak, ahozko ondaretik Markina-Xemeinen

Posted on Actualizado enn

Atzo, Europako ondarearen jardunaldien barruan, Markina-Xemeingo bost Memoria Leku aurkeztu ditugu. Batetik 1937ko otsailaren 7ko bonbardaketa gogoratu dugu Goiko Portalak eta Abesua kaleak bat egiten duten kantoian. Gero 1936ko urriaren 26an herriak jasandako aire erasoren berri eman dugu Mertzedeko eliza aurrean. Xemeingo zubian kartzelatik irten berria zen miliziano bat hil zuen Guardia Zibilak, toki horretan hildakoa, Eusebio Arizmendi eibartarra gogoratu dugu. Arretxinagako bidean dagoen Epaitegi-Kartzela eraikinean berau babesteko eta memoriari lotutako erabilpena aldarrikatu ditugu. Maddi Sarasuak ikasketa bukaeran prestatu duen Ondare Kulturalari buruzko Masterra aurkeztu digu, non Markina-Xemein eta Etxebarriko fronteko bigarren lerroa balioan ezarri eta Epaiketa-Kartzelako eraikinean honi buruzko Interpretazio Zentro bat jartzea proposatzen duen. Azkenik Erdiko kaleko erlojuaren dorrearen atarian herritarrek bonbardeoetatik babesteko erabilitako babeslekuez aritu gara.
Erantzun aparta izan du gaurkoak, baina apartekotasuna ez da bakarrik erantzunean izan, Markina-Xemeingo Bertso Eskolako bertsolari gazteen ekarpenak era bat borobildu du gaurko aurkezpena.
Haizea, Jokin, Malen, Haizea eta Marenek txukun abestu digute Memoria Leku bakoitzaren deskribapena eta pasarteak, ondarearen ezagutzaz, memoriaren transmisio biziari bidea emanez.
Mila esker gaurko ekitaldia burutzen bidelagun izan zaitugun guztioi eta gaur bertaratu zaretenei.

Deja un comentario

Este sitio utiliza Akismet para reducir el spam. Conoce cómo se procesan los datos de tus comentarios.