gerra zibila

Martzel Garitagoitia Arriaga, Ongarain zegoela (Ermuan) hegazkinak lurra jo zuenekoa

Posted on Actualizado enn

Mallabiako Geria auzoko Goikoetxe baserrikoa da Martzel, bertan jaio zen eta bizitzaren amaierak bertan harrapatzea nahi du.
Garai batean, bere familia bezain kuttun eta maitea izan zuen Ongarai baserriko familia, izan ere, Ermuako etxe honetan jardun zuen morroi, gerra garai bete betetan

P1200150_10Baserri handia zen Ongarai, eremuz zabala eta lanaldi bukaezinekoa. Ortuari, fruitu, esne eta abarren ekoizpen eta salmentan murgildu ziren Ongarain, frenteak behar zituenak hornitzen.
Egonkortuta zegoen gerra lerroa, frentea, egun batetik bestera hautsi zen, (1937 apirila), faxista, moro eta erreketeak aurrera egin ahala izua, beldurra eta zalantza nagusituz joan ziren.

Ongarai baserrikoek ezkutatzea erabaki zuten, baserrian morroi gaztea bakarrik utziz. Martzel, bera bakarrik, Ongarain, gerra betean, estualdia pasatu eta gerra lerroa edo frentea zeharkatu eta Gereagako (Geria) jaiotetxera joatea erabaki zuen.

Trabakuan zehar egin zuen topo frankisten erasoaren abanguardiarekin, Gernika bonbardatu zuten egunean, 1936ko apirilaren 26an, Martzelek 15 urte bete zituen egun berean. Moroak ziren aurrean eta haien esku erori zen, ia ia, bertan hil zuten.
Ofizialaren aginduei esker, heriotzetik libre, gidari lanak egitera behartu zuten, eta Trabakuatik, errepublikaren defendatzaileek faxistei jaurtitako tiro artean, Goikoetxera gidatu behar izan zituen faxistak.

Ermuan eroritako Bf_109 hegazkin alemaniarra
Messerschmitt Bf_109 hegazkin alemaniarraren itxurakoa zen Martzelek Artamendiko sagaztian erortzen ikusi zuen hegazkina

Egun batzuetara, Ongaraira itzuli zen Martzel, baserri lanetara. Artotzan lanean zegoela, alemaniarren gerra hegazkin baten larrialdiko lurreratzea suertatu zitzaion pare parean, ustez tiro batez depositua zulatu zioten hegazkin faxista alemaniarrak Ermuako egungo hilerria eta Mallabiako Artamendi arteko eremuan lur hartu behar izan zuen. Bertara hurbildu ziren Marzel eta Ongaraiko ugazaba eta orduan Aizto haundi batez atera zen hegazkinetik pilotua, beldurrez, baina nolabait elkar ulertzea lortu eta piltotuari lagundu behar izan zioten, hegazkina idiekin jeitsiz. Gero, Berrizen, faxisten beste bi motoredun hegazkin bonba jaurtitzaile bat ikusi ahal izan zuten, hura ere hautsia.

Hegazkin alemaniarra erori zen lekua. Ermu eta Mallabiako mugan. Atzealdean Urko
Hegazkin alemaniarra erori zen lekua. Ermua eta Mallabiako mugan. Atzealdean Urko

Estuazunak ez ziren bukatu Martzelentzat, ezbeharrik handiena, gogorrena, gerra lerroa aurrera joan eta gerora suertatu zitzaien. Jaiotetxe inguruan esku bonba bat aurkitu zuen bere arreba Tomasak. Hura manipulatzen saiatu ziren, eta lehen saiakeran eztandarik egin ez bazuen ere, Tomasak esku bonba hartu zuen berriro, eta orduan bai jaurti zuenean eztanda egin zuen. Eztandaren ondorioz, zati batek sabel aldean jo zuen Tomasa, zauritxo bat eraginez. Etxekoak medikuaren bila joan arren, goizalde hartan hil zen Tomasa Garitagoitia, etxeko arreba txikia, 7 urterekin.

Arraten ere Gerra Zibilaren interpretazio zentroa ireki dute

Minientrada Posted on Actualizado enn

Eguerdian Arrateko Gerra Zibilaren interpretazio zentroa aurkeztu dute jendaurrean.

Interpretazio zentroak Eibarko gerra sektorearen inguruko inormazioaz gain, testuinguru historiko haren inguruko informazioa, gerra objetuakĀ zein lekukoen bizpenak biltzen du.

Interpretazio zentrotik, Akondiara, bisita gidatuak antolatu dituzte inguru horretan frentea kokatu zen posizioak ezagutu eta bertako gertaerak azaltzeko.

Eibarko Udalak aurkeztutako proiektuan, Badihardugu Euskara Elkarteaketa  Jesús P1040459 (2)Gutiérrezek eta José Luis Valenciagak parte hartu dute besteak beste.

Patxi Juaristik Berriatuan kokatutako liburua aurkeztuko du Durangoko Azokan

Posted on

 

Berrriatua_Patxi_juaristiBerriatuan, gudako lehen lerroan geratu ziren beste herri batzuetan baino zibil gutxiago hil ziren: sei, bonbardaketen ondorioz, eta kleroko bi kide, gusilatua (abade bat Larruskainen eta moja bat Bartzelonan). Gainera, guk dakigula, herriko mutilik ez zen hil borrokatzen, eta beste fronte batzuetan baino soldadu gutxiago hil zirela pentsa daiteke. Edonola ere, berriatuarren bizipenak gerrako frontea beren lurretan izan zuten beste herri batzeutakoen antzekoak dira. Berriatuan ere samina eta beldurra nagusitu ziren 1936ko irailean, frontea bere lurretan kokatu zenean: Gainera, frankistek 25 lagun atxilotu zituzten, zazpi emakumeri ilea moztu zieten eta hainbatek isunak, ondasunen bahiketak eta bortxazko lanak jasan behar izan zituzten.

Liburu honen asmoa da Gerra Zibilean Berriatuan gertatu zena berreraikitzea, eta sufritu zuten herritarren oroimena bizirik gordetzea. Izan ere, Gerra zibila, drama asko eta min handia sorrarazi duelarik ere, berriatuar guztien ondare historikoa da; ondo ezagutu eta gorde beharreko ondasun inmateriala.

Berriatua eta 1936ko gerra dira liburu honetan ikergai nagusia. Hala ere, izenburuan, Lekeitioko frontea ere irakur daiteke, horren arrazoia da Berriatua Lekeitio sektorean kokatu zutela agintari militarrek, eta 1936ko gerrari buruzko liburu guztietan Berriatuko fronteari buruz hitz egin beharrean Lekeitioko frontea aipatzen dela. Beraz, Berriatuan gertatuak hobeto kokatzeko, ezinbestekoa izan da Lekeitioko frontea ere aztertzea. Berrezarkuntza garaia eta II Errepublika ere ikertu ditugu, gerrako jazoerak behar bezala ulertzeko eta testuinguruan kokatzeko.

Liburu honetan, beraz, XIX.mendearen bukaeratik gerra ostera arteko urteetan ikuspuntu sozial, politiko eta ekonomikotik Berriatuan gertatu zirenak aurkezten ditugu.

Patxi Juaristi Larrinaga

Roke Arregi Garate

Posted on Actualizado enn

Sin tĆ­tuloRoke Arregi, Elgoibarko San Bartolome kalean jaio zen, 1922an. Bere izeba Petra Garate, Xemeinen bizi zen 1936ko uztailean militarrek altxamendua jo zutenean.
Gerra soinuak eta mugimenduak medio, irailean Donostia galdu eta indar faxistak Gipuzkoa mendebalderantz zetozela, babes bila joan zen izeba Petrarengana.
Elgoibartik, Urkaregin zehar, XemeingoĀ LaubeginĀ errefuxiatu zen, gerra frentetik kilometro gutxira, errepublikazale eta abertzaleen esku zegoenĀ erretaguardian.

Miliziano eta Gudariak zebiltzan MarkinanĀ Roke iritsi zenean. LaubeginĀ lekua eta janaria izan arren, behin, Batzokira joan behar izan zuen janari bila; izan ere han ematen zuten janaria miliziano, gudari zein beharra zuenarentzat.

P111044310
Rokeren izeba bizi zen etxea, eta Rokek gerra garaian babesa bilatu zuen etxea (Laubegi) gaur egun. Markina_Xemeingo Erdotza etorbidean.

Gerra egoeran, baina eguneroko ohiko bizitza egin zuen LaubeginĀ babes hartuta egon zen 7 hilabeteetan. Inguru haietan ikusi zuen, gudariek Markinan, Etxebarrin, Barinagan…, lekuz aldatu eta faxistei eraso egiten zien kainoa; agian horregatik erasotzen zutela Laubegi ingurua gogoratzen duĀ (Markinako herri irteera, Erdotzarantz), hegazkinekin batez ere.

Faxistak iritsi zirenean, 1937 apirilean, babes hartuta zegoenĀ etxean sartu eta zegoena lapurtu zioten. Behin, frentea aurrera joandakoan, berriz bueltatu zen Elgoibarrera.

Zumetako hobian, lanak aurrera doaz

Posted on Actualizado enn

Aurreko astean, lehen prospekzio lanek ez zuten esperotako emaitzik eman. Aranzadiko taldea Zumeta baserriko lurretan izan zen egun guztian; lehen bizi esku tresnekin hobia ireki arren, makinaria handiagoen beharra izan zuten aurrera jarraitzeko.

Horretarako prestatutako txakur baten laguntza ere erabili zuten oraingoan. Hala ere, lana bertan bera utzi behar izan zuten eta aste honetan jarraituko dute.

Eskerrik beroenak lan hauetarako ezinbesteko laguntza eman duten guztiei, eta nola ez Aranzadiko kideei eta Antonio Garagarza Zumetakoari.

Hobi horretan lur emandako borrokalariaĀ 1936ko irailaren azken asteetan eta batez ere 1936ko iraialaren 21etik 25era izandako borrokaldien ondorioz hil zela uste da; zehatzago, kanoikada baten ondorioz.

Zumetako hobian prospekzio lanetarako prest

Posted on Actualizado enn

IMG_9493
Zumeta Baserria San Migel auzoan.

Datorren astean, Elgoibar 1936 eta Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteek, Aranzadi Zientzia elkartearekin elkarlanean, San Migelgo Zumeta baserrian miliziano baten gorpua lokalizatzeko lanak aurrera eramango dituzte.

Zumetako hobi honetan gorpu bakarra legoke lurperatuta, eta hau ziurtatzea espero da egingo diren prospekzio lanei esker.

Gogoratu, faxistak Elgoibarrera iritsi eta San Migel gainaĀ okupatu arteko egunetan (1936k irailak 21-25) miliziano borrokalari anarkista zein gudarik hainbat posizio zituztela (Belartondo inguruan esaterako) altxamenduak aurrera jarrai zezan ekiditeko.

Lan hauen inguruko informazio gehiago izan bezain laister helaraziko dizuegu.

ā€œDiario de un gudari en el frente de Euskadiā€ , Jaime Urkijoren ibilbidea

Posted on

Portada Urkijo final (2)Rosa Luxenburgo batailoi ezaguna askotan izan dugu izpide. Urberuagako balnearioa zuten koartel nagusia, 1936ko abenduan iritsi zirenetik. Hasiera bateko komunistekiko mesfidantza eta beldurra, borrokalari haiekiko miresmenera eta ondorengo urteetako gomuta biurtu dira inguruko herrietan. Nagusi asko eta askok, beraien memorian gordetzen duten izen horietako bat da.

Kristobal Errandonea zen inguruetako Rosa Luxemburgo batailoiaren arduradun nagusia, (Cashero, Urkijok idatzitako memoria agirietan) eta Jaime Urkijo haren laguntzailea.

Urkijok, bai Urberuagan, bai Maxen zein Kalamuan eta Ilo-Aldapan bizitakoak (besteak beste) jasotzen dituen memoria liburuak idatzi zituen gerra pasa eta urteetara; Inguru hauetako gora beherak bere memorien parte eta ibilbidearen zati bat baino ez dira.
Jaime Urkijoren seme Antoine Urkijok Kalamua, Max eta inguruetara egindako bisitaren berri eman genizuen. Baita, bere aitak gerra gertaerak bizi eta urteak geroago idatzitako hiru memoria liburuen berri (zonalde honetako kontuak jasotzen dituena tartean, ā€œGuerra en Euzkadi. Desde Bilbao hasta Markinaā€) Antoinek, Ahaztuen Oroimena elkarteari utziak.
Memoria agiri hoiek oinarri hartuta, liburu interesgarri bat argitaratuko du José Ángel FernÔndezek Intxorta kultur elkartearen bitartez, Jaime Urkijoren ibilbidea bilduz.Portada Urkijo final (2)

ā€œDiario de un gudari en el frente de Euskadiā€

Urriaren 20an aurkeztuko da, 19:30etan Oreretako Mikelazulon.

Bertan izango dira, Kontxita Urkijo (idazlearen arreba), Julen Mendoza (Oreretako alkatea), Alberto J. Sampedro (Ixile) eta JosƩ ƁngelFernƔndez (Aingeru) liburuaren egile eta koordinatzaileak.

Sabina Arruabarrena Oiarzabal

Posted on Actualizado enn

Astigarragakoa izan arren Markinakoa ere bada ein batean. 1928an jaio zen Astigarragako palazan dagoenĀ Markosenean, eta gaur egun ere bertan bizi da.

Lau neba arrebaz osatutako familiatik gazteena da Sabina; bi neska eta bi mutil izan zituzten gurasoek, lauetatik bi mutilak errefuxiatu eta gudari Eusko Gudarostean eta bi arrebak iheslari, Markinan errefuxiatuak.

PIC_0001Esan daiteke, kasualitatez iritsi zela Markinara Sabina. Kasualitatez edo halabearrez. Izan ere, Pilar Barrutia Markinarra Astigarragan neskame zelako, haren erreferentzia medio iritsi ziren Markinara faxisten erasotik ihesi.

Ormetxeko Pilarrek eta senideek faxisten altxamenduari ihesi Markinara joatea erabaki zuten, erreteguardiara, oraindik frentea iritsi gabe zegoela, eta harekin batera Sabina Arrubabarrenaren izeba MĀŖ Lucia ArruabarrenaĀ eta beste senide batzuk.

Sabinaren etxekoak Astigarragan harrapatu zituen ezustean altxamenduak, ihes egiteko gauzak prestatzen zeudela, tiro hots artean, Sabinak eta bera ahizpa LuisakĀ Donostiara ihes egin, trena hartu eta babeserako bidea hartu zuten.

Elgoibar helmuga, Bizkaian babes hartu zuten, aurrez ihes egindako senideekin batera, Erdiko kalean zeuden koinatarekin eta nebarekin. Gurasoak geratu ziren bakar bakarrik Markosenean.

Dozena bat lagun bizi izan ziren, Erdiko kaleko etxe baten hirugarren solairuan, eta berak, 8 urte baino ez zituela eguneroko martxan olgetan aurre egiten saiatu zen.

Karmengo elizan zeuden milizianoek emandako esnegaina ogiartean jarrita jatordu ederrak egiten zituzten, eta baita baserrietatik ekarritako elikagaiekin. Ez zuten goserik pasatu.

Erdiko kaleko kanpantorrearen azpian zegoen babeslekuan bizi izan zituen unerik latzenak Markinan egon zeneko denboran, kanpai hotsen abisuaz, korrika babesten ziren, andre nagusien larritasun eta errezu artean; behin hegazkinak pasata berriz ateratzen ziren ohiko martxara.

Erdiko kaleko etxeko teilatuak jasotako kainoikada baten ondorioz, Arretxinara joan behar izan zuten, eta han egon ziren denbora tarte luzez, behin gerra bukatuta Astigarragara itzuli arte. Etxekoek ez zuten ordura arte beraien berririk izan.