Patxi Juaristiri Elkarrizketa

Posted on Actualizado enn

MARKINAKO FRONTEA, Markina eta Xemeingo egoera politiko eta soziala bigarren Errepublikan eta gerra ziilean 1931-1939 izeneko liburua argitaratu du Patxi Juaristik (Markina-Xemein,1967). Hona hemen egin diogun elkarrizketa:

1. Nondik sortu zen lan hau egiteko asmoa, eta nondik abiatu zinen?

Markina-Xemeinen zaharrenekin hitz egitean sumatzen nuen Gerra Zibileko urteak bereziak izan zirela markinarrentzat eta xemeindarrentzat. Markinako Fronteari buruzko oroimenak, hildakoen izenak edo bonbardaketen esperientziak bizirik igartzen nituen nire inguruko zaharrenen artean. Hala ere, gaiari buruz gutxi nekiela konturatzen nintzen, gainera, denbora aurrera zihoan heinean, markinarrengandik eta xemeindarrengandik informazioa lortzea gero eta zailagoa zela ohartzen nintzen, gertaera hura bizi izan zuten belaunaldiak desagertzen ari zirelako. Berba gutxirekin esateko, Gerra Zibila gure memoria historikotik betirako desagertzeko arriskua zegoela ikusten nuen. 2006.urtean, Gerra Zibilaren hasieraren 70. urteurrena gogoratzeko, hainbat ekitaldi egin ziren Hego Euskal Herrian, eta, Markina-Xemeinen ere zerbait egiteko aitzakiarekin, liburuak arakatzen eta gerrako belaunaldiko batzuei elkarrizketak egiten hasi nintzen, hortik abiatuta liburu hau atera dut.

2. Zein izan da argiataratu berri duzun lan honen helburua/muina?

Liburu honen asmoa da Gerra Zibilean eta gerraondoan gure herrian gertatu zena berreraikitzea, fusilatu zituztenen, bonbardaketa eta tiroengatik hil zirenen, langileen batailoietan esklabutza lanetan aritu zirenen, ilea moztu zieten emakumeen, isunak ordaindu zituztenen, erbesteratuen edota espetxean urteak egin zituztenen markinarren eta xemeindarren memoria bizirik gordetzeko; bereziki, frankismoaren kontra eta askatasunaren eta demokraziaren alde borrokatuta, errepresioa jasan zuten herritarren oroimena zaintzeko. Ikerketa honen helburua ere bada markinarren artean Gerra Zibilean gertatu zena zabaltzea, eta gai honen inguruko gogoeta bultzatzea.

3. Zerk harritu zaitu gehien ikerketa honetatik?

Herriek eta gizakiek, gerra bat pasatu eta izugarrikeri pila bizi izan ostean ere, aurrera egiteko gaitasuna dutela. Gauzak ahantzi gabe eta min askorekin, baina gizakiek aurrera egiteko gaitasuna izan dute. Jendeak bizitakoak kontatzeko izan duten eskuzabaltasunak ere zeharo hunkitu nau. Historia dramatikoak, familia barneko une hunkigarriak edota etxeko sekretuak kontatu dizkidate, ezeren truke. Harritu nauen beste gauza bat ere izan da nik pentsatzen nuen baino jende gehiago hil zela Markinan eta Xemeinen. Gerra Zibilarekin lotuta 86 pertsona hil ziren. Beste toki batzuetan baino jende gutxiago hil zen, baina nik pentsatzen nuen baino gehiago.

4. Ze balorazio egingo zenuke edo azalduko zenuke Markina eta Xemeinengo gizarteetaz 1931-1936ko garaien inguruan eta 1936-1939 urteetan?

Markina eta Xemein herri txikiak ziren Bigarren Errepublikan. 1936an, Markinak 1.898 biztanle zituen eta Xemeinek 1.347. Hala ere, giro politikoa eta soziala oso nahastuak zeuden. Horrenbeste bozketa, mitin, eztabaida eta istiluren ostean, haserre eta amorru asko zeuden ideologia desberdinekoen artean, eta kohesio soziala erabat ahuldurik zegoen. Hala ere, 1936ko uztailean, errekete gutxi batzuk kenduta, inork ez zuen gerratan pentsatzen. Gerra Zibilarekin herriko kohesio soziala guztiz txikitu zen. Bonbardaketek, atxiloketek, familiako kideen heriotzek, ondasunen bahiketek, irainek, ihesaldiek eta, oro har, gerra giroak beldur, frustrazio, desesperazio eta estutasun asko sortu zuten herritarren artean, gehienbat ezkertiarren eta abertzaleen familietan. Gerra irabazi zutenak harro eta gupidagabe agertzen ziren bitartean, galtzaileek ezin zuten ezer esan; ezta euren defuntuengatik dolua gorde edota behar bezala negar egin ere. Frankisten propagandaren ondorioz, biktimen familiak bigarren mailako herritarrak bihurtu ziren. Herritarren arteko harremanak guztiz txikitu ziren.

5. Ulertu al daiteke gaur egungo garaietan 1936ko gerra/gizartea eta bertako jokaerak?

Gauza batzuk erlatibizatu egin behar ditugula pentsatzen dut. Lana hasi nintzanean, zaharrenek gertatu zenari buruzko transmisiorik ez egitea kritikatzen nuen. Zergatik ez dute kontatu gertatu zitzaiena? Gaur egun, euren portaera hobeto ulertzen dut. Markinarrek eta xemeindarrek oso gertutik bizi izan zuten gerra, baina agintari frankistekiko beldurrak, galtzaile izatearen lotsak, momentu mingarri guztiak bizkor ahanzteko gogoak, edota seme-alabei frustrazioa eta amorrua ekidin nahiak belaunaldien arteko transmisioa oztopatu zuten. Gregorio ArmaƱanzas-ek oso ondo azaltzen ditu, nire ustez, Gerra Zibilaren inguruan garatu zen isilezko hitzarmenaren arrazoiak: ā€œMuchos supervivientes eligen el silencio como forma de proteger a sus descendientes. Aceptar el daƱo psicológico, contar los horrores, puede ser vivido como una segunda victoria del enemigo. TambiĆ©n necesitan negar el efecto del trauma en sus hijos: ellos son su futuro y su esperanza (Danielli, Y., 1998). Si no niegan esto ellos se sentirĆ”n culpables de transmitir este daƱo. En otros casos el silencio es un mecanismo de defensa con el objetivo de negar sus sufrimientos y continuar con sus vidas normales. No pasó nada. Pero muchas veces, el silencio transmite mucho mĆ”s internamente que las palabras. El silencio y los secretos familiares, asĆ­ como los mitos familiares constituyen uno de los mecanismos mĆ”s efectivos para asegurar el impacto de la problemĆ”tica familiar del pasado. Esto es cierto en las familias de supervivientes, agresores y Nazisā€ (Rosental, G. y Volter, B., 1998). El silencio transmite normas, mitos y meta-mensajes, sin ninguna posibilidad de ser cuestionados. Para proteger a sus descendientes los supervivientes les disuaden de hacer preguntasā€.

6. Gizarte kohesioa aipatzen duzu zure lanean, gerra zibilaren denporetan eta orain ezberdinak dira?

Azken urteotan Euskal Herrian bizi izan dugun gatazkaren ondorioz, Euskal Herriko herri ugaritan, bereziki txikienetan, harremanak nahiko gaiztotuta daude. Gatazka politikoak gatazka soziala ere eragin du, eta, ondorioz, leku askotan, herri bizitza, gizarte kohesioa edo biztanleriaren arteko harremanak ahulduta daude. Ostrazismoa eta biktimismoa oinarri, irainak eta haserreak pilatzen joan dira, eta gaur egun milaka dira elkarri agurra ere ukatzen dioten ezagun, auzotar edota ahaideak. Gerra Zibilaren ostean egoera are eta zailagoa izan zela iruditzen zait. Elkarbizitza eta kohesio soziala gaur egun baino gehiago apurtu ziren. Hala ere, berriro harremanak ehuntzeko gai izan ziren herritarrak, eta iruditzen zait orain ere gai izango garela.

7. Garai hartako Tradizionalismoa eta Errepublikazale bezalako (besteak beste) pentsaerak zein bilakaera izan dute gaur egungo Markina-Xemeinen?

Orduko parametro politikoak eta gaurkoak desberdinak dira. Abertzaletasunak aurrera egin du, baina errepublikazaleak eta tradizionalistak desagertu egin dira. Diktadurak gauza asko apurtu zituen, eta horietako bat Errepublika garaiko tradizio politikoak izan ziren. Bigarren Errepublika garaiko Comunión tradizionalista zein Izquierda Republicana alderdiak debekatu egin ziren, eta Franco hil ostean alderdi hauek ez dira berriro agertu.

8. Guda garaian alde ezberdinetan jardundakoak gaur egun fusionatzea, ze ondorio atera genezake honetatik?

Gizarteek aurrera egiten dute, jendea politikoki berdefinitzen da. Gizarte guztietan gertatzen dira horrelakoak. Seme-alabek ez dute zertan euren gurasoen erruekin bizi behar, eta nahi dituzten autu politikoak egin behar dituzte.

9. Memoria historikoa lantzeak zauriak irekitzea, pasatutakoa bakean utzi behar dela eta antzeko kritikak jasotzen dira, zer uste duzu?

Batzuk esan didate Gerra Zibilaren inguruko azterketak eta, oro har, biktimen aldeko ekimenak beranduegi datozela, gerrako kaltetuak zein Francoren errepresioa jasan zuten ia denak hilda daudelako. Zilegi da hori pentsatzea. Nolanahi ere, nire ustez, ez da beranduegi honelako oroitza bat egiteko, kontuan hartzen badugu Gerra Zibilean sufritu zutenen seme-alabak eta ondorengoak bizirik dirautela, eta hauek ere biktimak direla. Gainera, beti ere hobe da gertatu zena jakitea, ez jakitea baino.

10. Bukatzeko nahi al diezu irakurleei aholkurik, gomendiorik eskaini?

Euren inguruko nagusiei Gerra Zibilari buruz galdetzeko. Gai hauen inguruan transmisioa eragin behar dugu, eta, bakoitzak ahal duen neurrian, memoria historikoaren alde egin behar du.

Markinaldeko Frenteko Herrietako Fusilatuako Herritarrak

Posted on Actualizado enn

MARKINALDEKO FRENTEKO HERRIETAKO FUSILATUAK

Aretxabaleta Arriola, Hilario : 1888/01/14an jaio zen Markinan eta 1937ko uztailaren 21an fusilatu zuten Derion

Egurrola Kaltzakorta, Bonifacio: 1898/11/12an Ondarroan jaion zen, Ziortzako Agarre baserrian bizi izan zen; Derion fusilatu zuten 1937ko irailaren 16an.

Loiola Eizagirre, Juan : 1904/02/22an jaio zen Xemeinen eta 1937ko irailaren 9an fusilatu zuten Derion.

Mallukiza Aldaolea, Anbrosio : Munitibarko BerreƱo auzoko Goitxi baserrian jaio zen 1886/12/07an, eta Markinan bizi zen hara ezkondua baitzen. 1937ko uztailaren 16an fusilatu zuten Derion.

Onaindia Zuloaga, Celestino : Markinan jaio zen 1898an eta Hernanin afusilatu zuten 1936ko urriaren 28an.

PeƱagaricano Solozabal, Jose Ignacio: PeƱaneko etxeetan jaio zen, Etxebarrin 1872/01/01an. Abade laguntzailea zen eta Hernanin edo Oiartzunen fusilatu zuten 1936ko urriaren 27an.

Sagarna Uriarte, Jose: 1911an Zeanurin jaio eta Larruskaingo abadea izan zen Amulategin fusilatu zuten 1936ko urriaren 20an.

Sanchez Pesado, Jeronimo: Mallorkako Pollenca herrian 1894/12/28an jaioa, Markinan bizi zen. Derion fusilatu zuten 1937an.

Zuazo Otalora, Ramon: Ziortzan jaioa, Barinagan bizi zen, eta 1937ko irailaren 6an fusilatu zuten, 27 urte zituelarik.

Ā 

Miren Kasilde Aginaga Barinagarrementeria

Posted on Actualizado enn

Kasilde Aginaga (Markina, 1916 – Markina-Xemein 2012) Markinako kale okerrean jaio zen.

Maria Luisa Iriondo

Posted on Actualizado enn

Erretolotzan jaio zen, Xemeinen.

Saturrarango emakumeen kartzela: errealitatea pelikulara

Posted on Actualizado enn

‘Izarren argia’-n, 1938tik 1944ra bitartean Saturraranen baldintza latzetan preso izan zituzten emakumeen sufrikarioa erakutsi du Mikel Ruedak.

Maria Txurruka Etxaniz

Posted on Actualizado enn

 

Maria Txurruka Etxaniz (Amilagarai Goikoa)

Gerra etorri aurretik, lehen mugimenduak sumatu genituen. Gu, Alejandro Gaytanen (aitaren) errenteroak ginen, eta gorriak, Jose Luis Gaytanen (semearen) bila zebiltzan. Gurean izkutatuta egongo zelakoan etorri ziren, ā€œajentakā€ Manuel, Gandixakoa zen bata, eta baita etxea goitik behera miatu ere. Gure tio Inazio, izugarria zen, eta konfiantzan (ezagutzen zituelako etorri zirenak) Ā esan zien ā€œetorri adi hona, hemen jaukat eta opienā€. Baina gurean ez zen izkutatu Gaytan.

Gerra 1937ko urriaren 7an etorri zen gurera, Atsoin Zabal ingurutik. Ardiei begira egoten ginen moduan begira geratu ginen, gure solo nagusitik, jendea, soldaduak nola joan ziren Mandiola Goikora, Amulategira eta inguru horretara. Izan ere, hor geratu zen frontea, zazpi hilabetean.

Gero, handik eta egun batzuetara, urriaren 20an Saturrarandik botatako granada batek jo zuen gure etxeko teilatu ertza, baina ez zuen eztanda egin. Eta biharamunean berriz, urriaren 21eko atakea, Akarregi-Egixarreko borrokaldia. Halako tiro hotsik eta halakorik. Gogoan dut, gurean ziren soldaduak, potzu handi batera etorrita zeuden, garbitasunera; Kapitain batek ikusi zituenean han zeudela sinistu ezinik, Ā ā€œun palo, o un tiroā€ eman zien aukeratzeko, makilakadak hartu, eta zegokien postura bidali zituzten, Oruntze aldera. Gure etxean egoten ziren kapitainak eta alferezak eta horrek. Ez ginen konturatzen zer geratzen zen, maileztuan sartzen ziren balak, ā€œziz, zizzzā€ baina gu han. Gurera asko etortzen zen, Amillagarai Behekora berriz ez. Hara joaten ginen eta han egoten ginen, bertakoekin batera, koadrila galanta. Soldaduak etorri etxera eta zerbait nahi izaten zuten, haien ohiko janaritik aparte, bereziagoa, izebak, tortilak egiten zizkien eta soldaduek zilarrezko dirua ematen ziguten. Forru zuridun lurrezko pitxer bat,beteta, zider mordo bat eraman genuen Zinuara alde egin genuenean. Erderaz egiten zuten, eta gogoratzen naiz, soldaduek ā€œOye Maria, ĀæComo se dice gallina?, eta nik ā€œollueā€, ta berriro ā€œĀæComo se llamaā€¦ā€.

Urriaren 19an atxilotu zuten Don Jose Sagarna. Gure etxean. Harekin batera, gure aita, Patxi eta tio. Denak eraman zituzten eta guk ez genekien biharamunean Amultegin hil zutena, hiruretatik nor zen. Abadea hil zutela jakin genuen gero, eta aita eta tioren barri berriz, ez genuen jakin, harik eta 1937ko apirilean, frontea aurreratu zenean, aita Elgoibarko Mokoroa baserrian egon zela eta tio Ondarretan preso egon zela jakin arte.

Atxilotu zituztenean, aita (Francisco Txurruka) Ā eta tio (Jose Ignacio Etxaniz), Elgoibarrerantz eraman zituzten. Bidean, ā€œMokoroaā€-k ikusi eta aita ezagutu zuen (harri jasotzen laguntzen ibiltzen zen aita, Pedro Mari Txurruka ā€œAritzaā€ri eta handik ezagutzen ziren elkar) ā€œhik ze eitxek hemenā€ esan zion, eta har hartu zuen Mokoroan, etxeko lanetarako erretenituz.

Guk ez genekien oraindik, nor zen Amulategin hil zutena. Jose Sagarna hil zutenean, Amulategin behera, baso handian barrena, angarilan eraman zuten, bidegurutze batean, soldaduek ez zekiten eskuinerantz joan behar zuten Larruskainera joateko bidea hartuz, edo ezkerrera, gure etxerantz zihoan bidea hartu, ez zuten ezagutzen eta ez zekiten lurperatzera nora eraman behar zuten. Bidegurutze horretan, lurrean utzi zuten Don Joseren gorpua eta odol putzua egin zen. Nik, gure etxe aurreko tontortxoa pasatu eta odola ikusi nuen, Ā gogoan daukat hori, eta beldurtuta kontatu nuen etxean; orduan ez genekien nor hil zuten, guretik eraman zituzten hiru pertsonetatik, ez genekien nor hil zuten. Nik 10 urte baino ez nituen. Gero, Azpeitiar bat etorri zen etxera, erreketea, eta hark konatu zigun zer gertatu zen Amulategin, baina ez nor hil zuten.

Jose Sagarna abadea, Larruskainera destinatu zuten gerra aurretik eta 1936 Berritxura. 24 urte zituen, gaztea eta ederra zen. Larruskain Goikoan egoten zan, bizi zen. Frontearen mugimenduekin, Ā Madalena eta Pertiketik (nazionalen frontea zegoen han) handik zehar ibili zan eta gero gurera etorri zen. Fronte batetik bestera ibili zelako, zitazioa iritsi zitzaion, gurean zegoela. Gurean egin zuen azken gaua Jose Sagarnak, neba zenaren logelan, bi ohe zeuden eta han egin zuten lo, biek batera. Biharamunean atxilotu, gure tioren zapata zintakin eskuak lotu eta begiak estalita eraman zuten Mandiola Goikora. Lurperatu eta kurutzea egiteko ere, soka haiekin lotu zituzten egurrak. Han, asto kortan utzi zuten; Periko Lejardik ā€œRubio Mandiolakā€, manta arrosa bat utzi zion eta hil zutenean ere, manta harekin batuta jeitsi zuten, Larruskainera; pentsa nola dudan gogoan.

Amulategin hil zutenean, Larruskainera begira hiltzeko eskatu omen zuen; hori Amulategiko Maria Inesik kontatuta dakit. Abadea hil eta biharamuenan etorri zitzaion bere heriotza agindu zuen komandanteari heriotza. Mandiola Goiko eskatzean bonba sartu eta Urkaregira orduko, hil zen. Ā Molina Komandante hori hil ondoren, Cortazar kapitaina etorri zen, baina hori ezberdina zen.

Bildurgarria zen. Gurean, ama zena eta izeba ezkongabea, eta 4 neba arreba ginen. Beldurra ematen zien amari eta izebari soldadu haiek, eta horregatik, gauetan, gurera etortzen zen lotara Ā Amillagari Beheko semea, laguntzera, Juan LIzundia zuen izena. Baina hau guztia, 1936ko urritik gabonak arte izan zen.

Guk orduan, ezin genuen gehiago etxean egon. Ebakuatu, alde egin genuen. Zinuara (Olatzera), aitaren jaiotetxera. 1936ko gabonetatik 1937ko apirilera egon ginen han. Ā Arnoatetik zehar.

Gero bueltan, solo guztia zapalduta utzi zuten, han ezin zen ezer erein. Poteronekotik ekartzen genuen aste osorako ogia. Egixarre ingurutik pasatzean, 12 urte nituen nik, hildako soldaduak, kasko eta guzti han, ikusita nago. Izan ere, lehen esan dudan atakean, 1936ko urriaren 21ean aurrez aurre borroka egitera iritsi ziren. Egixarretik Oruntzezabal bitartean jarrita zeukaten alanbre hesira arte iritsi ziren borrokan eta batak besteari puƱala sartzeraino. Gure etxea apurtuta utzi zuten. Tabike denak botata, lo egiteko lekua behar zutelako, solairu guztietan, baita ganbara ere. Etxea barik barrakoia zirudien.

Hemen, fronte bete betean egotea egokitu zitzaigunoi, gaizki pasatu genuen, benetan gorriak pasatu genituen. Hondamendia izan zen hura. Gaur ere, oraindik, gauza honek kontatzerakoan, odola berotzen zait. Itzela izan zen, lezio ederra eman ziguten!

 

Dominga Kalzakorta Garagarza

Posted on Actualizado enn

p1290399_250Hiru dira Baltzola baserrietan gerra garaian bizi ziren familiak. Dominga Baltzola Behekoan jaio zen, 1924an, bizitza biko etxea zen; beste familia bat bizi zen Baltzola goikoan. Bi etxeak, hiru familiak Kalamupean.

Frontea ia etxeraino sartu zitzaien udazkenean. Lehen unean, babesten saiatu ziren, leihoetan koltxoiak jarriz baina pare bat hilabeteren buruan. Egun horietako batean, handik gertu eztanda egindako obuz zati batek jo zuen etxe aurrean eta bizkarrean erredura larriak eragin zizkion. Gurasoek, zauriak hala nola sendatu zioten eta denbora batera etxetik alde egin behar izan zuten.

Beraien bizitzako gaurik txarrena legez zuten gogoan Domingaren gurasoek. Ondorengo urteetan hala aitorzten zuten etxetik ihes egin behar izan zuten gau hura. Frankisten lerroan barrena sartu, eta Goikone ingurutik, Gipuzkoan sartu eta Bertoson bizi ziren senideengan aurkitu zuten babesa. Han baina, jende gehiago zegoen, eta amak, izebari laguntza eskatu eta Dominga Borrajen baserrian bizi zen izeba Pantxikek hartu zuen gerra hilabete haietan. Bertoson, osaba Txomin Kalzakorta bizi zen, jaiotzez Larruskaingoa; soroan lanean zegoela bonba eztandaren ondorioz hil zen.

Borrajenen, oroitzapen gozoak ditu Domingak, izeba Pantxikek asko lagundu zion, zuena eman zion, eta Domingak, izebaren umeak, hirukiak zaintzen lagundu zion. Garai horretan egin zutenĀ (lehenago ez baitzegoen) San Pedrora joateko bidea, Domingak gogoan duen moduan. Bertan pasatutako denboran Kalamuatik gurdietan hildakoak jeisten ikusi zituen, egun hoietako batean, aurreko asteetan ezagututako Zaragoza Kapitain frankista hilda ikusi zuen.

Pablo Bergara Urkiola

Posted on Actualizado enn

Pablo Bergara 1936an jaio zen Etxebarriko Irun-aldeko baserrian. Berak egun batzuk zituela iritsi zen gerra Etxebarrira. Bere aitona, Bizente Bergara, Bilbon kartzelara eraman zutela etxean entzuna du. Berari jasotako testigantzaren zati bat da hau.

Txurruka Muniozguren,Pedro.1931-2008

Posted on Actualizado enn

1931.urtean jaio zen Pedro Txurruka Muniozguren. Bere ama, handik hilabete batzuetara hil zen eta aita ameriketara joan zen. Hiru neba arrebetatik gazteena ume txikia zela harrapatu zuen gerrak.

Elordin zegoen Pedro, bere izeba Bitxori Muniozgurenek hartu baitzuen umea hazteko ardura. Horrela, erreketeak urkaregi inguruetan posizioak hartuta, 1936 urrian bala galdu batek ipur masailean jo eta zauritu zen Pedro, Elordiko etxe aurrean.

Amulategira eraman zutenBitxori Elordikok bere neba Ramonen laguntzaz. Han hartatu zuten (Frankisten puesto de socorro zen Amulategi) eta lehen behaketa egin ondoren, Azkoitiko ospitalera eraman zuten. Bitxori izeba egon zen han berarekin eta hiru hilabete egin zituzten, soldadu zauritu artean, erreketeen erretaguardiako ospitaletako batean; sendatu ondoren bueltatu ziren Elordira.