Kondor legioari buruzko hitzaldia eta erakusketa Ondarroan

Posted on

HITZA

Ondarroako Historia Zaleek antolatuta, Kondor legioa: nazien bidegabekeria, iragana eta oraina berbaldia egingo da Kofradia Zaharrean eguenean [martxoak 5], 19:00etan. OHZko kideek, BASKale eusko-alemaniar elkarteko kideek eta Coordinadora estatal de apoyo a la Querella Argentina contra crimenes del franquismo plataformako kideek parte hartuko dute hitzaldian.

OHZko kideek emango diote sarrera hitzaldiari. “Garai hartako testuinguru historikoa nolakoa zen azalduko dugu. Besteak beste, 36ko gerran zertzuk pasa ziren gogora ekartzeko aukera izango dugu. Ondarroan, esate baterako, 1936ko urrian sartu ziren frankistak”.

Berbaldira hurbildutakoak testuinguru historikoan jarri ostean, BASKale elkarteko kideek Kondor legioa zelan sortu zen azalduko dute. Era berean, frankismo garaiko hilketen inguruan berba egiteko aukera izango dute CEAQUA plataformako kideek.

OHZko kideek herritar guztiei hitzaldira joateko gonbitea luzatu die. “Memoria historikoari buruzko hitzaldi interesgarria izango da”.

Bestalde, Kofradia Zaharrean martxoaren 5etik apirilaren 6ra, Legion Condorrek eragindako suntsipenak Euskal Herrian- 36/37ko gerran nazien bidegabekeria, iragana eta oraina erakusketa egingo da.

Baskale elkarteak antolatutako erakusketa Euskal Herriko hainbat herritan egon da ikusgai; ondarrutarrek hilabete pasatxoan “Kondor Legioaren jatorria, bilakaera historikoa, zeuzkan helburuak eta XX. mendeko historia asaldatuaren baitako testuingurua” ezagutzeko aukera izango dute.

17 tauletan banatuta, Kondor legioari buruzko hainbat argazki eta dokumentu daude ikusgai, eta gehienak argazkiak baldin badira ere, tartean garai hartako hainbat egunkari ere ageri dira erakusketan. “Bertoko egunkariak ez ezik, nazioartekoak ere ageri dira”.

Kondor legioa, egitaraua

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.