Luis Ortiz Alfau (Bilbo,1916) bizi osoan konprometitua
Ehun urte betetzeko atarian Luis Ortiz Alfauk (Bilbo,1916) gogotsu kontatzenditu bere bizitzako pasarteak. Familia errepublikazalean hazia 1936an matxinoak altxamendu militarra burutu eta laster batera prestu aurkeztu zen miliziekin bat egin eta āIzquierda Republicaā alderdiaren āCapitan Caseroā batailoiaren hastapenetan.
Irratiko ikasketak zituenez āTransmisio eta Loturenā konpainian aritu zen, buruzagitza eta abangoardian ziren milizianoen arduradunen arteko lotura gauzatzea zelarik bere eginkizuna.
Bilboko Mujikako eskoletan batailoia eratu eta Arespalditzara abiatu ziren, ondoren neguan, Otxandioko erasoetan borrokatu eta bi hilabetez Intxortan egon ondoren Gernikara bidali zituzten atseden hartzera, bertan suertatu zen bonbardaketaren egunean, 1937ko apirilaren 26an. Hango ankerkeri eta drama guztia bizi ondoren, bereziki Bizkargi eta Artxandan (1937 maiatza-ekainean) izan zituen egoerarik latzenak.
Bilbo galdu ondoren, 1937ko uztailaren hasieran borroka gogorrak izan ziren Turtziozen. Bertan, lehen lerroko erretaguardian zegoela, bala galdu batek G
onzalo Pereiro batailoiko komandantea hil zuen.
Gonzalo Pereiro Ondarroako irakaslea izan zen, IRO (Izquierda Republicana Ondarresa) elkarte politikoaren lehendakaria eta āCentro Republicanoāko ordezkaria Ondarroako Errepublikaren Defentsarako Batzordean eta honen anaia batailoi bereko ofiziala izan zen.
Geroago, Escudo mendatean (Kantabria) lehergailu baten metrailak eragindako zauriek hainbat saihets apurtu ondoren, iparreko frentearen azken unean, 1937an, Gijonen (Asturias) zaurituta jendez gainezka zegoen arrantza untzi txiki batera salto egin eta Frantziara iritsi ondoren Bartzelonara abiatu eta bertan kokatutako Eusko Jaurlaritzan aurkeztu eta arduradunen esanetara jarri zen.
Bi hilabetez Benasquen (Huesca) egon zen eskiatzaileen batailoiko sarjentu lanetan eta gero ia urte betez Seu de Urgell (Girona) inguruan, teniente kargura iritsi zelarik. 1939ko otsailaren 10ean, Kataluniako frentea galdu ostean, Frantziara ihes egin eta Argeles sur Mereko kontzentrazio eremuan sartu zuten, handik Sept Fonts herrikora eta azkenean Gurseko kontzentrazio eremura, II. Mundu Gerra Frantziara heldu arte.
Iruneko muga gainditu ondoren Elgorriaga txokolate fabrikan kokatutako kartzelatik pasatu ostean Deustuko Unibertsitatean espetxeratu zuten eta bertan Sanchez abizeneko guardia zibil torturatzailearen galdeketako idazkari lanetan jarri zuten. Bertan bizi eta ikusitakoen berri emanez Argentinan frankismoaren ankerkeriak ikertzeko kereilako salatzaileetako bat da. Kereila honetan inplikaturik Luisek 1936ko udan hasitako borroka gaur egunera ekarri eta demokraziaren aldeko konpromisoan beste urrats garrantzitsu bat ematen du.
Deustutik Miranda de Ebroko kontzentrazio eremura eraman zuten eta bertan āBatallon de Soldados Trabajadores nĀŗ38āra bideratuta Errenterian eta Erronkari inguruko Bidangotze herrietan aritu zen behartutako lanetan.
Herri mugimentuetako elkarteek eta bereziki memoria historikoa jorratzen duten elkarteek omenaldi ezberdinak egin dizkiote. Oiartzunen zein Erronkarin herritarren babesa eta errekonozimendua jaso du. Joan den abenduaren 10ean, 2015eko Rene Cassin saria Argentinako Kereilako Biktimei eta ordezkatzen dituen Euskal Plataformako kideei egokitu zaie non Luis plataformako kide izanik lehendakaritzan izan zen sari hau jasotzen.
Egun, Argentinako Kereilan inplikatzeaz gain, Memoria Historikoaren lanketan eskuzabal eta prestu agertzen da beti, gainera Bizkaiko Elikagaien Bankuan boluntario lanak egiten ditu. Berak arro dion legez, munduan aktiboan dagoen boluntarioetatik adinez nagusiena bera da.
Hizketaldi batetara gonbidatu dugu eta han izango da, guztion esanetara, 2016ko otsailaren 20ko eguerdiko 12etan Uhagon kultur gunean, gai honetan interesa duenak galdu ezin duen luxuzko aukera batean. Hitzaldiak irekia izateko asmoa du, hizketaldi tertulia giroan zuen ekarpenez bidez aberastua.
Kalamuan desagertutako osaben bidean ahaztuen oroimena Galiziatik
Duela pare bat hilabete, ustekabeko dei bat jaso genuen. Galiziar familia bat, Markina-Xemeingo kaleetan zebilen hilerriaren bila edo-eta gerra zibilaren inguruko bertoko liburuak erosteko liburudenda baten bila. Eguerdi eguerdian herritar baten laguntzaz Ahaztuen Oroimeneko kideokin harremanetan jarri ziren. Telefono deia: Kalamuan hildako eta desagertutako osaba biren bila zebilen Galiziar familia bat zegoen Markinan, kalean, āzerbaitenā bila. Bazkalorduko mahaitik jeiki eta bat egin genuen ziztu bizian.
Ustekabea sinestezina zen, egoera bitxia eta zorionekoa. Poza nabarmentzen zen, bai familiako kideen artean eta bertan ginenon artean.
Aguete Lino neba arrebak Marinen jaio ziren, Pontevedran, arrantzale giroko herritxoan. Manuel eta Antonio anaiak II. Errepublika garaian Euskal Herrira abiatu ziren lanera. Manuel, Bilboko portuko Hercules alturako itsasontzian ibili zen lanean. Antonio berriz, Pasaian, bizilekua Errenterian zuelarik.
Gerra zibilak eztanda egin zuenean, Manuel eta Antonio Aguetek, Celta batailoi anarkistan borrokatu zuten eta ordutik ez dago beraien berririk. Artxiboen arabera, jasotako dokumentazioaren arabera, 1936ko abenduaren 26an hil ziren, baina bakarrik Manuel Aguete Linoren berri ematen dute agiriek. Manuel, Max inguruan borrokan hil zenean, Celta batailoi anarkistako bigarren konpainiako tenientea zen. Antonioren berri Serafin Dopazo Agueteren bidez jaso ahal izan dugu, eta datu gutxiago badira ere, CNT ren ingurura batu ziren galiziar jatorriko itsasgizonez eratutako Celta batailoian borrokatuko zuen, San Esteban eguneko borrokaldian.
Gaurko egunez, 1936an, San Esteban eguneko borroka, ezaguna da herritarren memorian. 1936ko abenduaren 26an borrokaldi gogorra izan zen Max inguruetan. Kalamuako tontorrean zeuden faxisen aurka jardun baizuten miliziano eta gudariek.
Celta batailoi anarkista Maxeko posizioetan kokatuta zegoela hil ziren Antonio Aguete Lino eta Manuel Aguete Lino.
Urteak isiltasunean igaro behar izan dituzte beraien arrebek. Etxekoek ez zituzten gabonak ospatzen; zer zuten ba ospatzeko zorigaiztoko data honetan? Manuel eta Antonioren arrebek, ez zieten ezer kontatu beraien semeei, eta orain ulertu dute guztia, orain badakite zergatik ez ziren existitzen ospakizunak gabonetan Aguetetarrenean.
Hil ziren hiru arrebak ere. Buru gaixotasuna gehitu zitzaion Consueloren zahartzaroari; bapatean borrokan hildako bere bi nebez hitz egiten hasi zen. Ilobek, orduan, azken arrebaren azkenetan jaso zuten hildako osaba bien heriotza eta haien memoria leuna.
Memoria hori, orain, Serafin Dopazo Aguetek bere osabei gertatutakoa argitu eta beraien ibilbidea ezagutzeko lekukoa hartu du, Ahaztuen Oroimena 1936 elkartearekin batera, ilusio handiz aurrera eramango duguna.
Dende Galiza cara a Kalamua, en busca de dous familiares desaparecidos
Ocorreu fai a penas dous meses cando recibimos una chamada que nos deixou abraiados. Procedentes de Galiza, una familia atopĆ”base en Markina-Xemein en busca de información sobre a desaparición duns familiares. Para ilo, foron o cemiterio e a unha librerĆa, na procura de datos nos que se reflectisen os acontecementos locais ocorridos na guerra civil. Axudados por un veciƱo, a la polo medio dĆa, puxĆ©ronse en contacto con nós, con Ahaztuen Oroimena. A chamada que recibimos dicĆa: āNas rĆŗas de Markina-Xemein, indagando por dous tĆos mortos e desaparecidos en Kalamua, unha familia que ven dende Galiza esta na procura de información, por pequena que esta sexaā. AxiƱa, co prato aĆnda na mesa, levantĆ”monos e sen dubidalo, corremos onde eles.
A situación parecĆa un soƱo, unha sorpresa moi curiosa e feliz. A ledicia palpĆ”base no ambiente, tanto nos familiares, como en nos mesmos. Leer el resto de esta entrada »
Mendizaletasuna eta historia Antsotegi hotelean
Antsotegi hotelan Gorbeiaren inguruan antolatu duten erakusketaren barnean hitzaldia izango da datorren ostegunean. Atzo izan zen erakusketaren inaugurazioa, jarritako lehenengo gurutzearen 114.urteurrenean (1901eko azaroaren 12an bedeinkatu zuten estreinekoz).
Erakusketa ikusgai egongo da eguneroĀ 18:00etatik 21:00etaraĀ eta zapatu-domekan berriz, 11:00etatik 22:00etara. Atzotik datorren hilaren 12ra arte egongo da ikusgai erakusketa.
HITZALDIA:
Azaroaren 26an,IƱaki Garciak hitzaldia eskainiko du Gorbeiaren inguruan. Mendizale eta ikerlari, natura eta mendiarekin batera gerra zibileko pasarteak ere uztartuko ditu.
Azaroak 26, 20:00etan Antsotegi Hotelean.
- ← Anterior
- 1
- …
- 14
- 15
- 16
- …
- 36
- Siguiente →


Ā Ā Ā 1936 urriaren 4an, inguruan frentea egonkortu zenean, bete ziren gudari eta milizianoz Urberuagako bainuetxea eta inguruko hotelak. Kuartel nagusi bilakatu zen eta agintaritza zein funtzionamendua bermatuko zuen pertsonalaz gain aldioro 3 batailoi kokatzen ziren bertan.
Babesleku hau, urriaren 20tik azaroaren 14aren tartean, 11 lanegunetan egin zen. Etenik gabeko lanak, hiru errelebotan aritu ziren. Konpresore handi batez bailatu ziren harkaitzetan zuloa egiteko. Langileak soldata gisa 8,75 pta kobratu zituzten lan egindako egun bakoitzeko. Hauek izan ziren lantalde bakoitza osatu zituztenak:
kijok bere memorietako 9. orrialdetik 16. orrialdera argi deskribatzen digun bezala
Gerra ostean, eta II Mundu Gerraren testuinguruan, bainuetxea eta bere ingurua Frantziatik ihes egindakoen kontzentrazio esparru bat izan zen. Etapa hau bukatuta eta normaltasunera itzuliz, aurreko jabeak Goikoetxea familiaren esku utzi zuen bainuetxea eta hauek zulo erara egindako babesleku biak kanpotik estali egin zituzten.
ditugun harremanen barruan, eta 
Gazte hasi zen itsasoko lanetan, 15 urteekin Saturno merkataritza-ontziko tripulazioko partaide zen. Gerra garaian defentsarako artilleriaz ekipatu zuten Saturno eta portu zein nabigazio blokeo garaian, faxisten itsas-armada saihestuz, hiru aldiz lortu zuten Bilbora jakiak eta tresnak sartzea; esaterako
Itsas gizona izaki, SantoƱako portutik euskal gudariak ateratzeko saiakeretan inplikatu zen eta Eusko Jaurlaritzak kontratatutako Thornhope ontzi ingeleseko tripulazioa desagertu ondoren, beste boluntario batzuekin batera, ontziaren agintea hartu zuten. Bidai hoietako batean, SantoƱatik 6 miliatara zeundela faxisten āCanariasā akorazatuak aurrera egitea galarazi zieten baina ez zitzaien ezer gertatu itsas jakituriaz burututako maniobrei esker. Aurrerago antzeko gertaera bat izan zuten Gijoneko purtuan.
Argeles Sur Mer hondartzako kontzentrazio-esparruan, 1939an sortu zutenean, Eusko Jaurlaritzak bidalitako material eta langileekin egindako barrakoietan egon ziren euskaldun taldeko kidea izan zen, ondoren Gurseko errefuxiatuentzako kontzentrazio-esparrura eraman zuten.
