Mendizaletasuna eta historia Antsotegi hotelean
Antsotegi hotelan Gorbeiaren inguruan antolatu duten erakusketaren barnean hitzaldia izango da datorren ostegunean. Atzo izan zen erakusketaren inaugurazioa, jarritako lehenengo gurutzearen 114.urteurrenean (1901eko azaroaren 12an bedeinkatu zuten estreinekoz).
Erakusketa ikusgai egongo da egunero 18:00etatik 21:00etara eta zapatu-domekan berriz, 11:00etatik 22:00etara. Atzotik datorren hilaren 12ra arte egongo da ikusgai erakusketa.
HITZALDIA:
Azaroaren 26an,Iñaki Garciak hitzaldia eskainiko du Gorbeiaren inguruan. Mendizale eta ikerlari, natura eta mendiarekin batera gerra zibileko pasarteak ere uztartuko ditu.
Azaroak 26, 20:00etan Antsotegi Hotelean.