Orokorra
Aranzadi: Gerra zibil garaiko ustezko soldadu baten gorpuzkinak aurkitu dira Lemoako harkaitzean
Ustez Lemoako harkaitzeko batailan bizia galdu zuen soldadu baten gorpuzkinak lurpetik atera dira 74 urte lurpean igaro ostean
Joan den larunbatean, ekainaren 11an, gerra zibil garaiko soldadu baten gorpuzkinak berreskuratu zituen Aranzadi Elkarteko antropologiako lan taldeak. Lemoako haitzetan zegoen ehortzia, ustez, 1937ko maiatza eta ekaina bitartean borrokan hildako soldaduaren hezurrak. Garaiko soldadu baten gorpuzkinak zirela pentsa arazten duena, bere inguruan topatutako gerlari baten munizio, uhal eta metalezko belarria izan dira.
Francisco Etxeberria, Antxon Bandrés, Lourdes Herrasti eta Jimi Jiménez arkeologia departamentuko laukotea izan zen Lemoako batailan zendu zen gerlaria lurpetik atera zutenak. Gerrako material bila ibiltzen den lagun talde batek eman zien abisua apirilean eta bi hilabeteren ostean, jada burutu dituzte ehorzketa lanak. Gorpua oso sakonera txikian zegoen lurperatua; horregatik pentsatzen da aurrez aurreko borrokan hildako gizaseme bat dela.
Lemoako harkaitzean, 1937 maiatzaren 29tik ekainaren 15a arte luzatu zen guda. Bertan eukal bataloilak, Santandergoak eta Asturiaskoak, Bilbo hartzera bidean zihoan altxamendu frankistaren aurka egin zuen borroka.
ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEAREN orrialdetik jasoa.
Frankistek Bizkaian eragindako errepresioa argitara
“Cárceles y campos de concentración en Bizkaia” (“Espetxeak eta kontzentrazio eremuak Bizkaian”) liburua argitaratu du Ascension Badiola Ariztimuñok (Txertoa), Bilbon indar frankistak sartu zirenetik eragindako errepresioaren inguruko kontakizun xehea eginez.
9.000 errepresaliatu, 700 fusilatu
Bigarren atala kontzentrazio eremuetara (Deustukora, kasu honetan) igorri zituzten preso andanari eskaintzen dio. Eremuotan, sailkatu ostean, lan disziplinarreko batailoietara bideratzen zituzten.
9.000 errepresaliaturen izenak berreskuratzeko lan eskergak osatzen du hirugarren atala, dokumentazioaren parte bat desagertu denez izen guztiak ez badaude ere.
Ekainak 5: Irteera oso interesgarria eta polita trintxeretara
Usartzatik irten eta Akondia, Garagoitxi, Kalamua eta Max inguruetako posizioetara bisita egin dugu gaur. Talde ederra elkartu gara, giro zein eguraldi ederra lagun, bisita paregabea orain 75 urteko gertaerak non izan ziren hobeto ulertu nahian.
Argazki gehiago hemen. Eskerrik asko irteerara animatu zaretenoi eta Garaian Elkarteari antolaketa lanak gaitik.
Ekainak 3: Markinaldeko frentea Uhagonen
Ekainaren 3an zita jarrita zegoen. Markina-Xemeingo GARAIAN elkarteak, urteko ekintzen barruan ekainaren lehen astebururako gordea zuen gerra zibilaren haintzat hartuko zuen ekintza. Gonbidapena luzatu eta AHAZTUEN OROIMENA Markinaldeko Frentea Elkartekook gure ekarpena egin genuen.
Ekainaren 3koa zein iganderako mendi irteerarekin Gerra zibilaren nondik norakoez herritarrak kokatzea zen asmoetariko bat. Horretarako, bideo bat eskaini genuen non 1936ko urtarriletik 1937ko maiatzera arteko gertaera nagusiak kontatzeaz gain Markinaldeko Frentearen zenbait zehaztazunak eginez.
Ondoren, domekarako mendi ibilaldiaren zenbait azalpen egin genituen: Akondioa, Garagoitxi, Kalamua eta Max inguruetako kokapen trintxeren eta gertaera nagusienekin. 1936ko irailetik 1937ko apirilera.
Markina eta Berriatua Hegazkin italiarren ikuspegitik
Gernika bonbardatu zuten efemeridea izan dugun honetan gogora datorkigu Gerra Zibilean abiazioak izan zuen indarra. Alemanek Kondor Legio zapaltzailearekin txikitu zuten Gernika 1937ko apirilaren azken astelehen hartan. Faxismoaren abiazio-entseguak ziren haiek; geroagoko mundu gerrarako abiazioarekin herritarren aurkako eraso txikitzaileak burutzeko.
Baina ez ziren Kondor Legioko hegazkinak solikik izan Franco, Mola eta Militar faxistek hasitako kolpea babestu zutenak: Hegazkin italiarrek ere beraien papera izan zuten 1936ko uztailean hasitako altxamendu militarrean.
Durango erasotu zuten, eta ezagunak dira orduan izandako txikizioak: Oraintsu, GEREDIAGA elkarteak, Italiatik ekarri berri dituen argazkiek honek lekukotza eman digute.
Markinaldeko frentean, erreketeen IV Brigada sartu zen 1936ko irailean eta hainbat hilabetez Kalamuatik Mutirkurainoko posizoak hartu zituzten. Gainera, Amallo ingurutik Mutrikuraino Italiar Flechas Negras deituriko batailoiak hartu zuten agintea. Beraien kide ziren hegazkin italiarrak Markinaldeko frentean zehar ere ibili ziren eta hona hemen ikusgai hegazkin italiarrek airetik ateratako argazkiak. Garai hartarako puntako teknologia eta egiteko zaila izan arren italiarrek lortu zituzten hainbat argazki ateratzea, zehaztasunez, eta hauek elkartu ondoren izugarrizko mapa egitea.
Argazki hoiekin, Italiarrek, errepublika defendatzen zutenen posizioak kokatu zituzten, horrela, frenteak aurrera egin ahal izateko, Miloi, Asterrika, Kalamendi eta hainbat inguru erasotzeko planteamendu militarrak osatuz. Kontuan hartu behar da, Bizkaiari Molak egin zion “azken ofentsiba” indartsua bete betean prestatzen ari zirela.
Argazki hoietan argiago ikusteko izendatu egin ditugu italiarrek ongi markatu eta lekutu zituzten posizioak; batez ere errepublikaren defentsaren posizioak ongi markatu zituzten, kolpe militarrarekin nondik jarraitu ikusteko.
Hona hemen, Markinaldeko Frenteko argazkiak; Hegazkin italiarretatik aterata: Gerediaga Elkarteak utzita.
Airetik bonbardatutako Bizkaiko herrien argazkiak
DURANGO: 1937ko Martxoak 31

Gerediaga Elkarteak egindako ikertearen ondoren, Italiara egindako bidaian lortutako hainbat argazkiren berri eman zuten pasa den asteartean.
Hurrengo egunean egindako ekitaldi batekin, Juantxo Egaña argazkilariarekin batera honen berri emateaz gain Bizkaiko hainbat herri eta gunetan hegazkin italiarrek egindako bonbardaketen argazkiak jarri zituzten erakusgai.
Asteartetik hona, hainbat gunetan argitaratu dira argazkiok, Bizkaian jasandako aire bonbardaketen argazkiak. Deiak 2009an argitaratu zituen, ETBk bere albistegi saioan erreportaia egin zuen, Sustatu.com-en ere badira gehiago, Ahaztuak 1936.1977 elkarteak ere egin du jarraipena…
Hona hemen hoietako batzuk:
LEMOA

BILBOKO PORTUA

IGORRE

- ← Anterior
- 1
- …
- 21
- 22
- 23
- 24
- Siguiente →


1936ko irailean gerraren lerroak edo frenteak geldirik geratu ziren, baina ez su etenean. Ia ia, gaur egun Gipuzkoako muga egiten den lekuan finkatu zen frentea. Etxebarria, Markina beste hainbat herrirekin batera, gerraren lehen lerroan ziren. Zazpi hilabetez erreketez eta falangistez osatutako Nafarroako Brigaden kokapenek osatu zuten Markinaldeko Frentea, Gipuzkoarekin mugan.
Guzti honen inguruan, 75.urteurren hau kontuan harturik GARAIAN Kultur elkartearekin batera AHAZTUEN OROIMENAk ekitaldi hauetara gonbidatzen zaituzte:
Frontea ezagutzeko ibilaldia





