Frankistek Bizkaian eragindako errepresioa argitara
“Cárceles y campos de concentración en Bizkaia” (“Espetxeak eta kontzentrazio eremuak Bizkaian”) liburua argitaratu du Ascension Badiola Ariztimuñok (Txertoa), Bilbon indar frankistak sartu zirenetik eragindako errepresioaren inguruko kontakizun xehea eginez.
Hainbat iturri baliatu ditu hau bigarren liburu duen ekonomilari honek espetxeen, kontzentrazio eremuen eta bertan fusilatu zituztenen berri jasotzeko, bereziki Avilako eta Guadalajarako Artxibategi Militar Orokorretik; baita foru eta udal artxibategietatik, Kontu Auzitegiaren fondotik, Salamankako Memoria Historikoaren Dokumentazio Guneko Gurutze Gorritik, Irargiko datu-basetik, Euskal Nazionalismoaren artxibatetik eta erregistro zibiletik.1937 eta 1940 hasiera bitarteko tartea ikertu du Badiolak, izan ere 1937ko ekainaren 19an erori baitzen Bilbo altxatuen eskutan eta, bi hilabete eskas beranduago, Santoñako Hitzarmena bezala ezaguna izan zena sinatu zuten, Euzko Gudarosteak armak entregatu eta Santoñan El Duesoko espetxean kartzelaratua izan zen, baita Castro eta Laredon atxilotze-eremu bilakatu zituzten eraikinetan ere.
9.000 errepresaliatu, 700 fusilatu
Hiru ataletan jasotzen du liburuak hiru urte horietan frankistek eragindako errepresioaren arrastoa: lehenak presondegiratutakoen testigantzak jasotzen ditu. Lehenik Duesoko kartzelan egon ziren, gero Larrinagakoan, Bilboko Santutxu auzoan.
Bigarren atala kontzentrazio eremuetara (Deustukora, kasu honetan) igorri zituzten preso andanari eskaintzen dio. Eremuotan, sailkatu ostean, lan disziplinarreko batailoietara bideratzen zituzten.
9.000 errepresaliaturen izenak berreskuratzeko lan eskergak osatzen du hirugarren atala, dokumentazioaren parte bat desagertu denez izen guztiak ez badaude ere.

Aikulu hau euskalmemoria.com gunean dago irakurgai.