Orokorra
Arantzadiren Erakusketa ibiltaria
Hobitik ateratzen, duintasuna berreskuratzen erakusketa ibiltaria antolatu du Arantzadik.
Erakusketan Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzaileek eta boluntarioek joandako hamar urteetan egindako 70etik gora hobitik ateratzetan egindako lana ikus daiteke, argazkietan, berrogei panel ingurutan antolatuta.
Egun hauetan (maiatzaren 7tik 23ra) Lekeition dago ikusgai. Hona hemen erakusketa Beasainen egon zeneko irudiekin egindako bideoa.
Gerra zibila Etxebarrin: 8 hilabete lehengo lerroan
1936ko Uztailaren 18an frankok altxamendua abiatu zuenetik hilabete batzuetara iritsi ziren faxistak Etxebarriko inguruetara. Elgoibar hartu ondoren, egun Gipuzkoako muga den lerroan kokatu zen gutxi gora behera frentea; Bergaratik, Elgoibar eta Mutrikuraino.
Nafar errekete, karlista eta militar ugarik emandako ufadak indartuta ekarri zituzten haize beltzak gure parajeetara, eta han egin zituzten 8 hilabete luze, kainoikada, tiro, eta hegazkin erasoz.
Gerra zibilak Etxebarrin berezitasunik badu, frente biak oso gertu egotea da. Badira lekuak non 200m baino ez zeudela II.Errepublika defendatzen zutenen eta Faxisten artean. Nabarmentzekoa da, errepublika zaleek erretaguardian egindako lana. Trintxera eta lehen lerroko postuetaz gain, bigarren lerro edo erretaguardia indartsu bat ezarri zutelarik, Etxebarria-Markina-Berriatua artean.
Ondorengo mapa honetan gorriz agertzen da Errepublika defendatzen zutenen esparrua eta faxistek hartutako eremua.
Batailoiak
- 1936ko bukaeratik 1937 urte hasieretara Kalamuan CNT ren Celta 6.batailoia.
- ANVren 4.konpainia OLABARRI batailoikoa Urberuagako balnearioan (kuartel biurtua) 1936ko irailaren bukaeratik egin zen. Akarregiko posizioak defendatzeko helburuarekin.
- ANVren Euzko Indarra batailoiak Zornotzan zuen bere kuartela. Irailaren bukaeran baina, Akarregi inguruaren defentsa egin zuen. Horrela, milizia sozialisten 1936ko Urriaren 21ean burututako atakean babestu eta aurrera eraman zuten. Borroka honetan hil zen, Fulgencio Mateos, Bilboko zinegotzie eta sozialista Bizkaitar ezaguna.
- 1937.urte hasieran, ia 700 kidez osatutako San Andres batailloia guarnizio gisa zegoen Urberuagako kuartelean. Batailoi hau, 1936ko azaroaren bigarren hamabostaldian sortu zen STVren inguruti, abertzaletasunak osatutako «euskal milizien» barnean. 1937ko urte hasieran 4 izan ziren inguruotan hildako STVko kideak:
San andres Batailoiko infanteriako:
Pablo Lejarreta Andonegi, Bilbotarra. Infanteriakoa.(Kalamuan apirilaren 21ean)
San Andres-ko Ingenieroen 6.Batailoikoak:
1937ko martxoaren 6an Migel Ibarzabal Arrieta
1937ko martxoaren 28an Luis Fernandez Sodupe
1937ko martxoaren 22an Jose Alcorta Bastida.
HONA HEMEN INGURUKO ZENBAIT POSTUREKIN ERLAZIONATUTAKO, EDO KOKATUTAKO BATAILOIAK:
AKARREGIN:
FULGENCIO MATEOS
MILICIAS POPULARES
ETXEBARRIAN
CASTILLA
KALAMUAN
RUSIA
MILICIAS POPULARES
OCTUBRE
AMUATEGI
LARRAÑAGA
DRAGONES
SAN ANDRES
FULGENCIO MATEOS
SAN MIGUELEN
EUSKAL MILIZIAK
AZAÑA-GIPUZKOA
URKAREGIN:
CARLOS MARX
URKO:
JEAN JAURES
USARTZA:
ZAPADORES MINADORES
HERRI MILIZIAK
UGTko MILIZIA
MARKINA-XEMEIN:
EAE-ANV 1
MILICIAS POPULARES
CASTILLA
SAN ANDRES
ARANA GOIRI
MILICIAS VASCAS
Fusilatuak Ziortza-Bolibar
Bonifacio Egurrola Kalzakorta: 1899an Ondarroan jaio zen, umezurtz geratzean Berriatuko zenideekin bizi izan zen eta Ameriketatik bueltatzean Ziortzako Agarre baserrira ezkondu zen; Derion fusilatu zuten 1937ko irailaren 16an
Ramon Zuazo Otalora. Ziortzan jaio zen, eta 1937ko irailaren 6an fusilatu zuten.
- ← Anterior
- 1
- …
- 22
- 23