Aranzadi: Gerra zibil garaiko ustezko soldadu baten gorpuzkinak aurkitu dira Lemoako harkaitzean
Ustez Lemoako harkaitzeko batailan bizia galdu zuen soldadu baten gorpuzkinak lurpetik atera dira 74 urte lurpean igaro ostean
Joan den larunbatean, ekainaren 11an, gerra zibil garaiko soldadu baten gorpuzkinak berreskuratu zituen Aranzadi Elkarteko antropologiako lan taldeak. Lemoako haitzetan zegoen ehortzia, ustez, 1937ko maiatza eta ekaina bitartean borrokan hildako soldaduaren hezurrak. Garaiko soldadu baten gorpuzkinak zirela pentsa arazten duena, bere inguruan topatutako gerlari baten munizio, uhal eta metalezko belarria izan dira.
Francisco Etxeberria, Antxon Bandrés, Lourdes Herrasti eta Jimi Jiménez arkeologia departamentuko laukotea izan zen Lemoako batailan zendu zen gerlaria lurpetik atera zutenak. Gerrako material bila ibiltzen den lagun talde batek eman zien abisua apirilean eta bi hilabeteren ostean, jada burutu dituzte ehorzketa lanak. Gorpua oso sakonera txikian zegoen lurperatua; horregatik pentsatzen da aurrez aurreko borrokan hildako gizaseme bat dela.
Lemoako harkaitzean, 1937 maiatzaren 29tik ekainaren 15a arte luzatu zen guda. Bertan eukal bataloilak, Santandergoak eta Asturiaskoak, Bilbo hartzera bidean zihoan altxamendu frankistaren aurka egin zuen borroka.
ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEAREN orrialdetik jasoa.