Markina eta Berriatua Hegazkin italiarren ikuspegitik

Posted on Actualizado enn

Gernika bonbardatu zuten efemeridea izan dugun honetan gogora datorkigu Gerra Zibilean abiazioak izan zuen indarra. Alemanek Kondor Legio zapaltzailearekin txikitu zuten Gernika 1937ko apirilaren azken astelehen hartan. Faxismoaren abiazio-entseguak ziren haiek; geroagoko mundu gerrarako abiazioarekin herritarren aurkako eraso txikitzaileak burutzeko.
Baina ez ziren Kondor Legioko hegazkinak solikik izan Franco, Mola eta Militar faxistek hasitako kolpea babestu zutenak: Hegazkin italiarrek ere beraien papera izan zuten 1936ko uztailean hasitako altxamendu militarrean.

Durango erasotu zuten, eta ezagunak dira orduan izandako txikizioak: Oraintsu, GEREDIAGA elkarteak, Italiatik ekarri berri dituen argazkiek honek lekukotza eman digute.

Markinaldeko frentean, erreketeen IV Brigada sartu zen 1936ko irailean eta hainbat hilabetez Kalamuatik Mutirkurainoko posizoak hartu zituzten. Gainera, Amallo ingurutik Mutrikuraino Italiar Flechas Negras deituriko batailoiak hartu zuten agintea. Beraien kide ziren hegazkin italiarrak Markinaldeko frentean zehar ere ibili ziren eta hona hemen ikusgai hegazkin italiarrek airetik ateratako argazkiak. Garai hartarako puntako teknologia eta egiteko zaila izan arren italiarrek lortu zituzten hainbat argazki ateratzea, zehaztasunez, eta hauek elkartu ondoren izugarrizko mapa egitea.

Argazki hoiekin, Italiarrek, errepublika defendatzen zutenen posizioak kokatu zituzten, horrela, frenteak aurrera egin ahal izateko, Miloi, Asterrika, Kalamendi eta hainbat inguru erasotzeko planteamendu militarrak osatuz. Kontuan hartu behar da, Bizkaiari Molak egin zion “azken ofentsiba” indartsua bete betean prestatzen ari zirela.

Argazki hoietan argiago ikusteko izendatu egin ditugu italiarrek ongi markatu eta lekutu zituzten posizioak; batez ere errepublikaren defentsaren posizioak ongi markatu zituzten, kolpe militarrarekin nondik jarraitu ikusteko.

Hona hemen, Markinaldeko Frenteko argazkiak; Hegazkin italiarretatik aterata: Gerediaga Elkarteak utzita.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s