Orokorra
Aranzadiko kideek Saturraran inguruan lau emakume preso lurperatuta leudeken hobia aurkitzeko lanak hasi dituzte
HITZA: 09:30erako zeukaten eginda gaur hitzordua Ondarroako Historia Zaleak elkarteko Fernando Agirrek eta Jabier Basterretxea ikerlari mutrkuarrak Aranzadi zientzia elkarteko kideekin. Jomuga: Villa Osa etxebizitzako atzeko lursaila, Akilalden. Helburua: errepidetik 30 bat metro goruntz joanda dauden hilobia topatzea. Izan ere, hainbat ikerlariren arabera, 1936-39 bitartean Saturrarango kartzelan preso egondako lau emakumeren hilotzak egon daitezke bertan. Hori adierazi dute hainbat testiguk azkan urteetan. Badago bi pertsonen hilobia dagoela dioenik ere.
Aranzadik, hortaz, hilobia non dagoen mugatuko du gaur. Hasiera batean, indusketa garabia batekin ziren egitekoak, baina lursailaren zailtasuna tarteko, ezinezkoa izan da ustez hobia dagoen lekura igotzea. “Garabia ezin da hortik igo, oso eremu traketsa eta malda handikoa da”, esan du Jimi Jimenez antropologoak. Errepide ondotik beharrean, Pikupe atzeko aldetik ere egin dute garabiarekin joateko ahalegina, baina bidea moztuta topatu dute. Lehen bidea zegoen lekuan, horma bat dago orain. Azkanean, eskuz egin beharko dute indusketa. “Hobia gaur aurkitzen badugu, zapatuan edo domekan etorriko dira antropologoak hezurrak jasotzera”, azaldu du Asier Izagirre Aranzadiko kideak.
Egun osoko lana izango dute gaur Akilalden. 16:30era arte egongo dira bertan, gutxienez.
Borrokarako deiari erantzunez
1936ko irailaren 21ean iritsi ziren faxistak Elgoibar aldera, ekialdetik mendebalderako noranzkoan, Azkoititik, Bergara… hartuta.
Baina ordurako, kolpe militarrari aurre egitekokan gure inguruko mendietara igo zuten Gipuzkoatik babes bila eta ihesean zetozen miliziano, anarkista eta abertzaleak. Eusko gudarostea eratu berri zen, EAJ-k Gobernu errepublikarrarekin lortutako adostasunen ondoren, eta gobernuko kide zela beraien borondatez borroka egitera ausartu ziren Bizkaiko hainbat herrietako gazteak.
Horrela, herrietako gazteei frentera joateko deialdietaz gain, beraien borondatez, hainbat herrietako batzokietan izena emandako 150 gazte eta abertzale frentera joan ziren han zeuden komunista, miliziano zein atzerriko indarrekin batera askatasuna defendatu eta faxistei aurre egitera.
1936ko Irailaren 24ean Bilbon, gudarientzat arma berriak iritsi berritan, hainbat autobusetan eusko gudariak Eibar aldera etorri ziren; handik, horietako zenbait, tartean Garaizabal eta Zubiaur konpainiak Markinan gaua egin ondoren, egunsentirako Etxebarritik, Urkaregira igo zuten. Han jeitsi ondoren, San migel inguruko posizioak indartzera joan ziren baina 1936ko irailaren 25ean, Altzola aldetik igota, atzeko aldetik eraso zioten Nafar Brigadek, Ziardamendiko pagadian.
Servini epaileak atxiloketa agindua eman du lau polizia frankisten aurka
Jesus Muñecas Aguilarrek (Zaragoza, 1939) 74 urte ditu, eta Espainiako hainbat militar eta guardia zibilek 1981ean Kongresuan egin zuten estatu kolpe saioan parte hartu zuen, Antonio Tejerorekin batera. 1961ean sartu zen Guardia Zibilean, eta, besteak beste, Andoni Arrizabalaga eta Anparo Arangoa torturatu zutenetako bat izan zen. Telesfono Monzon Arrizabalagaren tortura testigantzan oinarritu zen Itziarren semea abestia idatzi zuenean (Miren Basterretxea zuen ama Arrizabalagak).
Arrizabalagak azaldu zuenez, Muñecasen esku egondako egunak izan ziren latzenak, Zarauzko koartelean, 1968an atxilotu zutenean. Kolpeak, kirofanoa (kolpeak sabelean ematea atxilotua mahai batean etzanda dagoela), bainera (atxilotuaren burua uretan sartzea ia ito arte) eta urkatze simulatzeak salatu zituen. «Martuteneko espetxera eraman nindutenean, ziegan, bakarrik, zoriontsu sentitu nintzen», esan zuen Joseba Sarrionandiak Zeruko Argian egindako elkarrizketan.
Muñecasen berak eraman zituen Arrizabalagaren aita eta anaia atxilotutakoarengana: «Atxilo eraman zuteneko arropa zeraman, atzamarkadez eta odolez zikindua. Aurpegia ubeldurekin hazita zuen, eta besoak berdin. Ez zirudien gizakia ere. Ezezagun zegoen. Irribarre ziniko batekin Muñecasen hau esan zuen: ‘Hau da gertatzen dena kolaboratu nahi ez dutenean’ «, esan zuen Jon Ugutz Arrizabalagak, Andoniren anaiak, Buenos Airesen deklaratu zuenean. Leer el resto de esta entrada »
Uztailak 18: kolpe faxistaren urtemuga
Franco jeneralak 1936ko uztailaren 18an zuzendutako altxamendu militar faxistaren 77. urtemuga dela-eta Frankismoa epaitzeko kereilen aldeko euskal plataformak kontzentrazioa antolatu du, «frankismoaren zigorgabetasunari tolerantziarik ez» lelopean.
Leku sinbolikoa
Zigorgabetasunaren salaketa irudikatzeko aukeratu den lekua Gasteizko Katedral Berria da. Honen kontsagrazioa Franco presente eta palio azpian ospatu zuen Elizak, eta Frankismoaren goraipamenaren ikur gisa katedral barruan zizelkatuta dagoen ezkutu frankista erraldoia utzi du. [Euskal Memoria]
Gernika: Bonbardaketaren 76.urteurrena

Gernika-Lumoko bonbardaketaren urteurrena dela oroituz hainbat ekitaldi antolatu dituzte erakunde zein elkarte ezberdinek; hona hemen egitaraua:
Apirilak 26
- Goizean. Irekiera berezia Bakearen Museoan.
- 11:00etan, Astrako bunkerrean. Memoriaren babeslekua erakusketa kolektiboaren irekiera. Antolatzailea: Lobak.
- 11:00etan, Barrenkalen. George Steer-i omenaldia eta lore eskaintza. Antolatzaileak: Gernikazarra eta udala.
- 12:30ean, Bakearen Museoan. Bisita gidatuak.
- 12:30ean, Lizeo Antzokian. Bakea eta Berradiskidetzearen aldeko IX. Gernika Sariak. Arnaldo Otegik eta Jesus Egigurenek hartuko dute Euskal Herri mailakoa, eta Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduak nazioartekoa.
- 15:45ean, Pasealekutik eta Astratik. Sirena hotsa.
- 15:45ean, Errenteriako zubian, Eriako lorategietan eta San Kristobal plazan. Gernika 4 minutu. 4 minutuko isil eta geldi unea. Antol.: Gernika Batzordea eta Kultura Batzordea.
- 16:30ean, Merkurio iturrian. Hezur eta azal. Antol.: Lobak.
- 16:00etan, Zallo hilerrian. Bonbardaketan hildakoen aldeko elizkizuna eta lore eskaintza. Antolatzailea: Udala.
- 17:30ean, Bakearen Museoan. Bisita gidatuak.
- 19:00etan, Seber Altube auditoriotik. Gernika sutan. Ibilbidea: Juntetxea, Pasealekua, Eriabarrena, Merkurio iturria, 8 de enero kalea, Merkatu plaza, Andra Mari, Foru plaza.
- 21:30ean, udaletxetik hasita. Manifestazio isila kandelekin. Antol.: Gernika Batzordea.
- 22:30ean, Astrako bunkerrean. Windmusak (fagota eta zeharkako flauta). Antol.: Lobak. Leer el resto de esta entrada »
II.errepublika gogoan
1931ko apirilaren 14an ezarri zenetik sortutako ilusioa eta II.errepublikak gizarteari egindako ekarpena gogoan izan da gaur hainbat herritan. Eibarren, Sartagudan Oroimenaren parkean, Gasteizen…
Markina-Xemeingo udalean ere, 82.urteurrena oroituz bandera errepublikarra eta ikurrina jarri dituzte gaur.
II.errenpublika, politikoki garai nahasietan aldarrikatu zen, aldaketa sozial eta ekarpen horiek gure inguruan ere harrera ona izan zuten, auzoetako eskolak ezarri ziren eta udaletan errepublikarrek ordezkaritza nabarmena izan zuten.
Ondorengo urteetan baina, Franko buru zutela, kolpistek herriaren borondateak aukeratutako errepublika eta ikurrinaren aurka hasitako gerrak gogor zigortu zituen errepublika eta abertzaletasunaren hautua egin zituzten herritarrak.
- ← Anterior
- 1
- …
- 14
- 15
- 16
- …
- 24
- Siguiente →




