Servini epaileak atxiloketa agindua eman du lau polizia frankisten aurka

Posted on

BERRIA

Jesus Muñecas Aguilarrek (Zaragoza, 1939) 74 urte ditu, eta Espainiako hainbat militar eta guardia zibilek 1981ean Kongresuan egin zuten estatu kolpe saioan parte hartu zuen, Antonio Tejerorekin batera. 1961ean sartu zen Guardia Zibilean, eta, besteak beste, Andoni Arrizabalaga eta Anparo Arangoa torturatu zutenetako bat izan zen. Telesfono Monzon Arrizabalagaren tortura testigantzan oinarritu zen Itziarren semea abestia idatzi zuenean (Miren Basterretxea zuen ama Arrizabalagak).

Arrizabalagak azaldu zuenez, Muñecasen esku egondako egunak izan ziren latzenak, Zarauzko koartelean, 1968an atxilotu zutenean. Kolpeak, kirofanoa (kolpeak sabelean ematea atxilotua mahai batean etzanda dagoela), bainera (atxilotuaren burua uretan sartzea ia ito arte) eta urkatze simulatzeak salatu zituen. “Martuteneko espetxera eraman nindutenean, ziegan, bakarrik, zoriontsu sentitu nintzen”, esan zuen Joseba Sarrionandiak Zeruko Argian egindako elkarrizketan.

Muñecasen berak eraman zituen Arrizabalagaren aita eta anaia atxilotutakoarengana: “Atxilo eraman zuteneko arropa zeraman, atzamarkadez eta odolez zikindua. Aurpegia ubeldurekin hazita zuen, eta besoak berdin. Ez zirudien gizakia ere. Ezezagun zegoen. Irribarre ziniko batekin Muñecasen hau esan zuen: ‘Hau da gertatzen dena kolaboratu nahi ez dutenean’ “, esan zuen Jon Ugutz Arrizabalagak, Andoniren anaiak, Buenos Airesen deklaratu zuenean.

Arangoa, tortura argazkiak munduari buelta eman zionekoa

Arrizabala torturatzeagatik ezaguna izateaz gain, Anparo Arangoa Leitzako Sarrio paper fabrikako langilea torturatzeagatik ere ezagun da Muñecas. 1976ko apirilean atxilotu zuten Arangoa; Paper eta Arte Grafikoen sindikatuko presidenteorde zen eta Nafarroako Langileen Kontseiluko bokala. Zazpi edo zortzi guardia zibilen artean torturatu zuten. Ondorioz Iruñeko Bideko Amaren ospitalera eraman zuten hilzorian. “Hematoma oso zabalak eta sakonak izterren gainaldean, azpialdean eta ipurmasailetan; giltzurrun-blokeoa eta heste-blokeoa”, esan zuten medikuek.

Arangoak jasan zituen torturen argazkiak munduari buelta eman zioten. Javier Yabenek atera zituen, orduan Nafarroako Langileen Kontseiluko presidentea zenak. Patxi Zabaleta zen abokatua, eta lortu zuten Arangoarengana heltzea. Argia-k aurten erreportaje bat argitaratu zuen Arangoaren argazkiekin. “Txikituta zegoen. Orduan ile luzea zuen eta gogoan dut ile mordoak nola zituen, tiraka ibili eta gero, soilguneekin eta zintzilik”, esan zion Argia-ri.

Manuel Fraga zen orduan Espainiako Gobernazio ministro, eta Venezuela zegoen argazkiak argitaratu zirenan. Radio Caracas Television-en egin zioten elkarrizketan Arangoari emandakoak “sorbaldak bere ohorezko izena galtzen duen tokian ipurdiko batzuk” izan zirela esan zuen, eta errudunak zigortuak izan zirela. Muñecas, ordea, Donostiara bidali zuten horren ondoren, eta atxilotuak torturatzen jarraitu zuen. Handik eraman zuten gero Tejerorekin Madrilera.

Estatu kolpe saioan parte hartzeagatik bost urteko espetxe zigorra jarri zioten, baina 1984an atera zen kartzela militarretik. Ondoren, hipika bat ireki zuen Valdemoron (Madril). 1994an han Tejerori omenaldia egin zioten. Gaur egun erretiroa hartuta dago eta gehieneko pentsioa jasotzen du. Maria Servinik atzo eman zuen Muñecas atxilotzeko agindua, beste hiru polizia frankistekin batera:

Juan Antonio Gonzalez Pacheco, ‘Billy el Niño’: torturatzaile ezaguna hau ere. Espainiako Brigada Politiko Sozialeko polizia politikoko kide izan zen, eta hainbat atxilotuk salatu dute atxilotu zituzteneko bat zela. Billy el Niño ezizenarekin zen ezaguna. 67 urte ditu orain.

Jose Ignacio Giralte Gonzalez: Brigada Politiko Sozialeko kide zen hau ere, eta hori desegin zenean Espainiako Polizian sartu zen. Hainbat torturatuk identifikatu dute torturatzaile gisara. Gaur egun, 71 urte ditu.

Celso Galvan Abascal: Francoren eskolta zen, eta hura hil ondoren, Espainiako Errege Etxearen eskolta izatera pasa zen. 77 urte ditu. Sufrimendu estrategiak diseinatzea leporatzen diote.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s