Aranzadiko kideek Saturraran inguruan lau emakume preso lurperatuta leudeken hobia aurkitzeko lanak hasi dituzte

Posted on

Imagen

HITZA: 09:30erako zeukaten eginda gaur hitzordua Ondarroako Historia Zaleak elkarteko Fernando Agirrek eta Jabier Basterretxea ikerlari mutrkuarrak Aranzadi zientzia elkarteko kideekin. Jomuga: Villa Osa etxebizitzako atzeko lursaila, Akilalden. Helburua: errepidetik 30 bat metro goruntz joanda dauden hilobia topatzea. Izan ere, hainbat ikerlariren arabera, 1936-39 bitartean Saturrarango kartzelan preso egondako lau emakumeren hilotzak egon daitezke bertan. Hori adierazi dute hainbat testiguk azkan urteetan. Badago bi pertsonen hilobia dagoela dioenik ere.

Aranzadik, hortaz, hilobia non dagoen mugatuko du gaur. Hasiera batean, indusketa garabia batekin ziren egitekoak, baina lursailaren zailtasuna tarteko, ezinezkoa izan da ustez hobia dagoen lekura igotzea. “Garabia ezin da hortik igo, oso eremu traketsa eta malda handikoa da”, esan du Jimi Jimenez antropologoak. Errepide ondotik beharrean, Pikupe atzeko aldetik ere egin dute garabiarekin joateko ahalegina, baina bidea moztuta topatu dute. Lehen bidea zegoen lekuan, horma bat dago orain. Azkanean, eskuz egin beharko dute indusketa. “Hobia gaur aurkitzen badugu, zapatuan edo domekan etorriko dira antropologoak hezurrak jasotzera”, azaldu du Asier Izagirre Aranzadiko kideak.

Egun osoko lana izango dute gaur Akilalden. 16:30era arte egongo dira bertan, gutxienez.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.