Uztailak 18: kolpe faxistaren urtemuga
Franco jeneralak 1936ko uztailaren 18an zuzendutako altxamendu militar faxistaren 77. urtemuga dela-eta Frankismoa epaitzeko kereilen aldeko euskal plataformak kontzentrazioa antolatu du, «frankismoaren zigorgabetasunari tolerantziarik ez» lelopean.
Argentinan Maria Servini de Cubria epaileak Frankismoaren kontra aurrera daraman kereila babestuko da bertan, eta horrez gain frankistek eragindako giza-eskubide urraketak, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenen erantzuleak epaitzeko Euskal Herrian dagoen aldarrikapena kaleratu, azken asteetan Bilboko manifestazioan edo Iruñean German Rodriguezen omenaldian egin bezala.
Leku sinbolikoa
Zigorgabetasunaren salaketa irudikatzeko aukeratu den lekua Gasteizko Katedral Berria da. Honen kontsagrazioa Franco presente eta palio azpian ospatu zuen Elizak, eta Frankismoaren goraipamenaren ikur gisa katedral barruan zizelkatuta dagoen ezkutu frankista erraldoia utzi du. [Euskal Memoria]