Frentea-posizioak
Lekuko ixila: Valero morteroaren 81 milimetroko granada
Egun hauetan, 1936an militar faxistek hasitako kolpearen ondorioz izandako borroken lekuko ixil baten berri izan dugu. Gerra garaian bizitako gertaerak gogorrak izan ziren, eta askok eta askok bizitako estuasunak are gogorragoak; gerora isiltzera behartuak.
Baina isiltasun hori, kontatzeko beharrak eta kontatu nahiak, poliki poliki isiltasuna higatu du eta inguruko pertsonek beraien kontakizuna eskaini digute, eta eskaintzen digute. Baina gerrarako faxistek ekarritako arma eta tramankulu beltzak hor darraite, eta badirudi, denboraren iraganak, eta mendizaleen joan etorriak higatutako bideak azalarazten dituztela.

Denborak ixilarazi ditu gerra egitera etorriak, morteoraren granada hau bezala; faxistek ekarritako gerra tresna beltzak, Akondia inguruan beriei aurre egitera etorritako borrokalariak deuseztatzeko beharbada. Han egon da 78 urtez, eztanda egiteko jaurti zuten leku berean, ixilik; higatutako lur azaletik erretiratu eta etorritako bide beretik bueltatu da, isiltasunera; deuseztatzera etorri zirenari harnas hartzen utziz, kontakizunarekin jarraitzeko.
Markina eta Berriatua Hegazkin italiarren ikuspegitik
Gernika bonbardatu zuten efemeridea izan dugun honetan gogora datorkigu Gerra Zibilean abiazioak izan zuen indarra. Alemanek Kondor Legio zapaltzailearekin txikitu zuten Gernika 1937ko apirilaren azken astelehen hartan. Faxismoaren abiazio-entseguak ziren haiek; geroagoko mundu gerrarako abiazioarekin herritarren aurkako eraso txikitzaileak burutzeko.
Baina ez ziren Kondor Legioko hegazkinak solikik izan Franco, Mola eta Militar faxistek hasitako kolpea babestu zutenak: Hegazkin italiarrek ere beraien papera izan zuten 1936ko uztailean hasitako altxamendu militarrean.
Durango erasotu zuten, eta ezagunak dira orduan izandako txikizioak: Oraintsu, GEREDIAGA elkarteak, Italiatik ekarri berri dituen argazkiek honek lekukotza eman digute.
Markinaldeko frentean, erreketeen IV Brigada sartu zen 1936ko irailean eta hainbat hilabetez Kalamuatik Mutirkurainoko posizoak hartu zituzten. Gainera, Amallo ingurutik Mutrikuraino Italiar Flechas Negras deituriko batailoiak hartu zuten agintea. Beraien kide ziren hegazkin italiarrak Markinaldeko frentean zehar ere ibili ziren eta hona hemen ikusgai hegazkin italiarrek airetik ateratako argazkiak. Garai hartarako puntako teknologia eta egiteko zaila izan arren italiarrek lortu zituzten hainbat argazki ateratzea, zehaztasunez, eta hauek elkartu ondoren izugarrizko mapa egitea.
Argazki hoiekin, Italiarrek, errepublika defendatzen zutenen posizioak kokatu zituzten, horrela, frenteak aurrera egin ahal izateko, Miloi, Asterrika, Kalamendi eta hainbat inguru erasotzeko planteamendu militarrak osatuz. Kontuan hartu behar da, Bizkaiari Molak egin zion “azken ofentsiba” indartsua bete betean prestatzen ari zirela.
Argazki hoietan argiago ikusteko izendatu egin ditugu italiarrek ongi markatu eta lekutu zituzten posizioak; batez ere errepublikaren defentsaren posizioak ongi markatu zituzten, kolpe militarrarekin nondik jarraitu ikusteko.
Hona hemen, Markinaldeko Frenteko argazkiak; Hegazkin italiarretatik aterata: Gerediaga Elkarteak utzita.
Errepublikaren defentsan hilak
Zerrenda honetan agertzen diren izenak, Markinako Frentearen inguruan hildakoak dira. Kolpe militarraren kontra egin zuten pertsonak dira, gehienak beste herri batuzetatik etorriak, baina denak, faxismoaren aurka bizia galdu zutenak.
Datu hauek 1936, Gerra Zibila Euskal Herrian lanetik jaso ditugu.
| LEKUA | DATA | ABIZENA | ABIZENA | IZENA | Bizitokia |
| AKARREGI | 12/03/1937 | Zarandona | Alday | Francisco | Bilbo |
| AKARREGI | 21/10/1936 | ||||
| AKARREGI | 21/10/1936 | Montero | Busto | Antonio | Ortuella |
| AKARREGI | 21/10/1936 | Lejarcegui | Laucirica | Valentin | Basauri |
| ETXEBARRIA | 21/04/1937 | Cereceda | Merino | Justo | Tolosa |
| KALAMUA | 23/10/1936 | Rodriguez | Perez | Macario | Donostia |
| KALAMUA | 30/09/1936 | ? | |||
| KALAMUA | 27/09/1936 | Urquijo | Bravo | Felix | Deustu |
| KALAMUA | 29/09/1936 | Velarde | Uralde | Vicente | Zizurkil |
| KALAMUA | 20/10/1936 | Peña | Arrona | Jose | Donostia |
| KALAMUA | 28/12/1936 | Perez | Marino | Juan | Galizia |
| KALAMUA | 29/09/1936 | Perez | Sanperio | Julian | Ortuella |
| KALAMUA | 19/04/1937 | Oyarzabal | Labaca | Cesareo | Eibar |
| KALAMUA | 29/09/1936 | Lopez | Rodriguez | Jose | Eibar |
| KALAMUA | 04/10/1936 | Lorenzo | Gutierrez | Jose luis | Barakaldo |
| KALAMUA | 11/06/1937 | ? | |||
| KALAMUA | 25/10/1936 | Del rio | Leal | Domingo | La cuadra |
| KALAMUA | 21/01/1937 | Lejarreta | Andonegui | Pablo | Bilbo |
| KALAMUA | 28/09/1936 | Bartolome | Sierra | Maximiliano | Barakaldo |
| SAN MIGEL | 25/09/1936 | Rodriguez | Puig | Pedro | Bilbo |
| SAN MIGEL | 25/09/1936 | Palacio | Gomez | Miguel | Portugalete |
| SAN MIGEL mendia | 27/09/1936 | Azurmendi | Bedaola | Francisco | Tolosa |
| SAN MIGEL | 27/09/1936 | Azcona | Vergara | Mameto | Aio |
| URKARREGI | 27/09/1936 | Muro | Gonzalez | Marino | ? |
| URKO | 05/05/1937 | Padra | Matabuena | Isidro | Muskiz |
| USARTZA | 13/10/1936 | – | |||
| USARTZA | 13/10/1996 | Lechet | Leon | Paris | |
| USARTZA | 30/03/1936 | Zabaleta | Balerdi | Francisco | Eibar |
| USARTZA | 13/10/1936 | Revilla | Arnaiz | Bruno | Bilbo |
| USARTZA | 06/10/1936 | Medina | Medina | Vicente | Bilbo |
| USARTZA | 08/10/1936 | Lejarza | Sierra | Miguel | Sodupe |
| USARTZA | 08/10/1936 | Lopez | Sauto | Angel | La arboleda |
| USARTZA | 08/10/1936 | Fenandez | Martinez | Marcelino | Bilbo |
| USARTZA | 08/10/1936 | Menendez | Rodriguez | Melecio | Zumarraga |
| USARTZA | 13/10/1936 | Churruca | Amesti | Pascual | Eibar |
| USARTZA | 08/10/1933 | Merino | Larrea | Horacio | Balmaseda |
| USARTZA | 09/10/1936 | Gangoitia | Perez | Antonio | |
| MARKINA | 05/05/1937 | Torres | Escurza | ramon | ? |
| MARKINA | 06/04/1937 | Ugarte | Goikuria | David | ? |
| MARKINA | 21/10/1936 | Lopez | Uranga | Andres | Tolosa |
| MARKINA | 26/10/1936 | Gabilondo | Olañeta | Lazaro | Elgoibar |
| MARKINA | 21/10/1936 | Basauri | Yarza | Teodoro | Eibar |
| MARKINA | 14/11/1936 | Badiola | Azpiazu | Cecilio | Ondarroa |
| MARKINA | 25/04/1936 | Zamora | Fernandez | Jose | Kuba |
| MARKINA | 25/10/1936 | Rey | Navazo | Julio | Burgos |
| MARKINA | 26/04/1937 | Mendez | Cañp | Hilario | Orereta |
| MARKINA | 08/03/1937 | Fernandez | Sodupe | Luis | Bergara |
| MARKINA | 16/10/1936 | Minguez | Barros | Manuel | Alonsotegui |
| MARKINA | 25/09/1936 | Chinchurreta | Zamacona | Jose | Bilbo |
| MARKINA | 16/01/1937 | Davalillo | Berganza | Felix | Karrantza |
BATAILOIAK: Ochandiano, Fulgencio Mateos 1ª UGT, Milicias Populares, Castilla, Rusia, Octubre, Rusia, Amuategi, Larrañaga, Dragones, San Andres, Milicias Vascas, Azaña-Gipuzkoa, Carlos Marx, Jean Jaures, zapadores-minadores,UGT miliziak, EAE1, Ordena Publikoa, Donostia artilleria, Arana Goiri.
| FULGENCIO MATEOS 1º de UGT | |
| FULGENCIO MATEOS |
Gerra zibila Etxebarrin: 8 hilabete lehengo lerroan
1936ko Uztailaren 18an frankok altxamendua abiatu zuenetik hilabete batzuetara iritsi ziren faxistak Etxebarriko inguruetara. Elgoibar hartu ondoren, egun Gipuzkoako muga den lerroan kokatu zen gutxi gora behera frentea; Bergaratik, Elgoibar eta Mutrikuraino.
Nafar errekete, karlista eta militar ugarik emandako ufadak indartuta ekarri zituzten haize beltzak gure parajeetara, eta han egin zituzten 8 hilabete luze, kainoikada, tiro, eta hegazkin erasoz.
Gerra zibilak Etxebarrin berezitasunik badu, frente biak oso gertu egotea da. Badira lekuak non 200m baino ez zeudela II.Errepublika defendatzen zutenen eta Faxisten artean. Nabarmentzekoa da, errepublika zaleek erretaguardian egindako lana. Trintxera eta lehen lerroko postuetaz gain, bigarren lerro edo erretaguardia indartsu bat ezarri zutelarik, Etxebarria-Markina-Berriatua artean.
Ondorengo mapa honetan gorriz agertzen da Errepublika defendatzen zutenen esparrua eta faxistek hartutako eremua.
Batailoiak
- 1936ko bukaeratik 1937 urte hasieretara Kalamuan CNT ren Celta 6.batailoia.
- ANVren 4.konpainia OLABARRI batailoikoa Urberuagako balnearioan (kuartel biurtua) 1936ko irailaren bukaeratik egin zen. Akarregiko posizioak defendatzeko helburuarekin.
- ANVren Euzko Indarra batailoiak Zornotzan zuen bere kuartela. Irailaren bukaeran baina, Akarregi inguruaren defentsa egin zuen. Horrela, milizia sozialisten 1936ko Urriaren 21ean burututako atakean babestu eta aurrera eraman zuten. Borroka honetan hil zen, Fulgencio Mateos, Bilboko zinegotzie eta sozialista Bizkaitar ezaguna.
- 1937.urte hasieran, ia 700 kidez osatutako San Andres batailloia guarnizio gisa zegoen Urberuagako kuartelean. Batailoi hau, 1936ko azaroaren bigarren hamabostaldian sortu zen STVren inguruti, abertzaletasunak osatutako «euskal milizien» barnean. 1937ko urte hasieran 4 izan ziren inguruotan hildako STVko kideak:
San andres Batailoiko infanteriako:
Pablo Lejarreta Andonegi, Bilbotarra. Infanteriakoa.(Kalamuan apirilaren 21ean)
San Andres-ko Ingenieroen 6.Batailoikoak:
1937ko martxoaren 6an Migel Ibarzabal Arrieta
1937ko martxoaren 28an Luis Fernandez Sodupe
1937ko martxoaren 22an Jose Alcorta Bastida.
HONA HEMEN INGURUKO ZENBAIT POSTUREKIN ERLAZIONATUTAKO, EDO KOKATUTAKO BATAILOIAK:
AKARREGIN:
FULGENCIO MATEOS
MILICIAS POPULARES
ETXEBARRIAN
CASTILLA
KALAMUAN
RUSIA
MILICIAS POPULARES
OCTUBRE
AMUATEGI
LARRAÑAGA
DRAGONES
SAN ANDRES
FULGENCIO MATEOS
SAN MIGUELEN
EUSKAL MILIZIAK
AZAÑA-GIPUZKOA
URKAREGIN:
CARLOS MARX
URKO:
JEAN JAURES
USARTZA:
ZAPADORES MINADORES
HERRI MILIZIAK
UGTko MILIZIA
MARKINA-XEMEIN:
EAE-ANV 1
MILICIAS POPULARES
CASTILLA
SAN ANDRES
ARANA GOIRI
MILICIAS VASCAS
- ← Anterior
- 1
- 2
- 3
Iazko urrian, Gerra Zibila egonkortu ondorengo Frenteko posizioak lekutzeko asmotan irteera bat egin genuen. Lehenengo lerrotik atzeragoko posizioak aztertu asmoz, perretxikotan legez, bunker eta ametrailadore abixa bila ibili ginen. Ordenadorari hautsak kentzen ibili ondoren hemen horren lekuko post hau.
Elkarte edo leku diferentetakoak batu ginen, eguraldi txarrari aurre eginez, Mikel Lizarralde, Oier gorosabel eta Imanol Trebiño Eibartarrak,
Ibilbidea, polita bezain gora beheratsua: Aginagan hasi, handik Barinagara jeitsi, Eliza atzetik Makardara (Itxurretara) eta Baldakotxuntxurratik, Iparragirrera, Markina-Xemeinera jeisteko. Bide honetan egindako argazki gehiago ikusi nahi ezkero hona hemen MIKEL LIZARRALDEREN «
Aurkitu eta aztertu bagenituen ere, batzuk kalte haundiak izan dituzte urteak pasatu ahala, beste batzuk guztiz baztertuta, eta lurrez erdi beteta daude, besteak sasiz beteta. Baina hor daude.







