Faxistei aurre egiten saiatu ziren, Egixarren orain 75 urte
Gerra zibilean beren borondatez, faxistei aurre egitera joandakoak omendu nahi izan ditugu,hain zuzen Egixarre inguruan hildako miliziano eta gudariak. Urriak 21ean, Jose Sagarna afusilatu eta biharamuenan, borroka gogor bat izan zen eta inguru honetan.
Akarregin zeuden milizianoek Oruntzen zeuden faxistei eraso bat egitea,eraso bat hastea zuten helburu; hemendik aurrera segi, Kalamuan zeuden Nafar Brigadetan osatutako erreketeak eta harutzagoko guztiak bota eta Otxandiotik, Legutioko azken borroka gogor bat eginda Gasteiz berhartzekotan.
Operazio haundi baten hasiera, edo ahalegina egin zuten, boluntarioak ziren herritarrekin, bi batailoi behintzat izan ziren atakea egin zutenak, bakoitzak 750 pertsonez osatuta. Xemeinentik; Ubilletik gehienak, Beidetik eta Okokitik besteak Zulutan zehar, egixarrera arte heldu ziren, borrokarako prest.
40 edo 60 borrokalari hil zirela uste da borroka honetan, eta hilotzak lurgainean geratu ziren inork ezin izan baizituen jaso. Hainbat testigantzetan jaso dugunez, miliziano batzuen gorpuak, arropa, arma eta guzti lur gainean iraun zuten.
UGT1 eta PNVko beste batailoi bat izan ziren borroka egin zutenak, Fulgencio Mateos eta Ledesma zirela buru urrenez urren. Fulgencio Mateos, Bilboko zinegotzi sozialista izateaz gain milizien arduraduna zen, baina lehen lerroan ere borroka egin zuen, Egixarren zauritu 1936ko urriaren 21ean eta urriaren 25ean Bilbon hil zen.
Honelako borrokak, erakusten dute, faxismoari eta balore demokratikoen alde borrokan aritutako jende askok parte hartu zutela. Beraiei gure omenaldia eta errekonozimendua.
ARGAZKI GEHIAGO LOTURA HONETAN
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Frentea-posizioak, Hildakoak-zaurituak, Markina, Orokorra.