Lekuko ixila: Valero morteroaren 81 milimetroko granada

Posted on Actualizado enn

P1030146250Egun hauetan, 1936an militar faxistek hasitako kolpearen ondorioz izandako borroken lekuko ixil baten berri izan dugu. Gerra garaian bizitako gertaerak gogorrak izan ziren, eta askok eta askok bizitako estuasunak are gogorragoak; gerora isiltzera behartuak.

Baina isiltasun hori, kontatzeko beharrak eta kontatu nahiak, poliki poliki isiltasuna higatu du eta inguruko pertsonek beraien kontakizuna eskaini digute, eta eskaintzen digute. Baina gerrarako faxistek ekarritako arma eta tramankulu beltzak hor darraite, eta badirudi, denboraren iraganak, eta mendizaleen joan etorriak higatutako bideak azalarazten dituztela.

P1030147

Denborak ixilarazi ditu gerra egitera etorriak, morteoraren granada hau bezala; faxistek ekarritako gerra tresna beltzak, Akondia inguruan beriei aurre egitera etorritako borrokalariak deuseztatzeko beharbada.  Han egon da 78 urtez, eztanda egiteko jaurti zuten leku berean, ixilik; higatutako lur azaletik erretiratu eta etorritako bide beretik bueltatu da, isiltasunera; deuseztatzera etorri zirenari harnas hartzen utziz, kontakizunarekin jarraitzeko.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.