Frankismoa

Servini epaileak atxiloketa agindua eman du lau polizia frankisten aurka

Posted on

BERRIA

Jesus Muñecas Aguilarrek (Zaragoza, 1939) 74 urte ditu, eta Espainiako hainbat militar eta guardia zibilek 1981ean Kongresuan egin zuten estatu kolpe saioan parte hartu zuen, Antonio Tejerorekin batera. 1961ean sartu zen Guardia Zibilean, eta, besteak beste, Andoni Arrizabalaga eta Anparo Arangoa torturatu zutenetako bat izan zen. Telesfono Monzon Arrizabalagaren tortura testigantzan oinarritu zen Itziarren semea abestia idatzi zuenean (Miren Basterretxea zuen ama Arrizabalagak).

Arrizabalagak azaldu zuenez, Muñecasen esku egondako egunak izan ziren latzenak, Zarauzko koartelean, 1968an atxilotu zutenean. Kolpeak, kirofanoa (kolpeak sabelean ematea atxilotua mahai batean etzanda dagoela), bainera (atxilotuaren burua uretan sartzea ia ito arte) eta urkatze simulatzeak salatu zituen. “Martuteneko espetxera eraman nindutenean, ziegan, bakarrik, zoriontsu sentitu nintzen”, esan zuen Joseba Sarrionandiak Zeruko Argian egindako elkarrizketan.

Muñecasen berak eraman zituen Arrizabalagaren aita eta anaia atxilotutakoarengana: “Atxilo eraman zuteneko arropa zeraman, atzamarkadez eta odolez zikindua. Aurpegia ubeldurekin hazita zuen, eta besoak berdin. Ez zirudien gizakia ere. Ezezagun zegoen. Irribarre ziniko batekin Muñecasen hau esan zuen: ‘Hau da gertatzen dena kolaboratu nahi ez dutenean’ “, esan zuen Jon Ugutz Arrizabalagak, Andoniren anaiak, Buenos Airesen deklaratu zuenean. Leer el resto de esta entrada »

Arrasate 1936, emakumea, gerra eta errepresioa

Posted on

(Berria.info tik hartuta)

Arrasateko 16 emakumeren lekukotasunak jaso ditu Julia Mongek dokumental batean, aita, anaia edo osabari gertaturikoa barik, euren bizipenen berri emateko. Ez zaio beti erraza izan beldurra gainditzea.

Edu Lartzanguren

Intxorta 1937 elkarteko kidea da Julia Monge (Arrasate, Gipuzkoa, 1957). Arrasate 1936: emakumea, gerra eta errepresioa dokumentala egin du, orduko gertaerak andrazkoen ikuspuntutik aztertzeko.

1936ko gerra eta ondorengoa emakumeen ikuspegitik aztertzen duen dokumentala egin duzue. Zergatik?

Beti egin dira aipamenak beste lanetan, baina genero ikuspegitik eginiko lehena da. Beste dokumental batzuk egin ditugu, eta konturatu gara gerra ingurukoa ikertzean oso erraz ikusten dela gizonezkoen eginkizuna, lubakietan egon zirelako, batailoietan. Emakumeen lana, ordea, ezkutuan geratzen da askotan. Hortik abiatuta, inguruko 16 emakume elkarrizketatzea erabaki genuen. Kuriosoa da, emakumeek ez dute arazorik kontatzeko besteek egindakoa, aitak, senarrak, anaiak, osabak…, edo haiei gertaturikoa. Baina askotan pentsatzen dute eurek ez zutela ezer ere egin. Baina pixka bat sakontzen hasten zarenean, euren historia kontatzen hasten dira, eta bestelakoa da.

Zertan da ezberdina emakumeen kontakizuna?

Erbesteratzea, esaterako, oso gogorra da emakumeentzat, askotan umeekin edo gurasoekin joan zirelako, jakin gabe nora. Itzultzerakoan ere, lana aurkitzeko eta familiak aurrera ateratzeko zailtasun handiak izan zituzten. Emakumeak agertzen dira beste dokumentaletan, baina askotan izenik ere ez dute, ez dakit noren andrea-edo izaten dira.

Gertatutakoa kontatzeko orduan ere erreparo gehiago izan dute?

Zailtasunak izan ditugu elkarrizketa batzuk egiteko. Batzuek sekulako testigantza interesgarriak zituzten, baina ez dituzte kontatu nahi izan. Florencia Olazagoitia haurdun zegoela fusilatu zuten, eta haren lehengusinaren lekukotasuna lortzear egon ginen, baina azken unean ez zuela egingo esan zigun.

Nola uler daiteke oraindik beldurra izatea sufritutakoa kontatzeko?

Beldurra badago gaur egunean ere. Emakume hauek beldur handia pasatu dute: senideak hil eta inori horretaz hitz egin ezinik. Kamera ikusten dutenean, «baina, non aterako da hau gero?» esaten dute. Bi orduko elkarrizketa egin dugu bakoitzarekin, eta gero dokumentala erakutsi diegu, emanaldi pribatu batean. Puska bat kentzeko eskatu egin zigun batek. Ez dira konturatzen halako lekukotasunak duten garrantziaz. Sekulako istorioa duten emakumeek «baina, neska, nik zer kontatuko dizut, bada?» esaten dizute.

Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformaren Agiria

Posted on Actualizado enn

 Frankismoaren zigorgabetasunari tolerantziarik ez!

 Idatzi honen azpian sinatu dugun erakundeok Frankismoaren Aurkako Kereilaren Aldeko Euskal Plataformanbildu berri gara. Erakundeok urteak eman ditugu lanean frankismoak ekarri zuenaren oroitzapen historikoa berreskuratzeko eta, era berean, Euskal Herrian gauzatu zituen krimenen aurrean egia, justizia eta ordaina gureganatzeko.

Ahalegin horretan oinarrizkoa izan da, eta da, erantzuleak zigortu ez izanaren salaketa. Zigorgabetasun hori 1977ko Amnistia Legeak bermatu zuen, azken batean, amaiera-puntuko lege bat izan baitzen; eta horrekin batera “trantsiziokoa” deitu izan zuten garaian estatuaren aparatuak purgatu ez zirelako.

Aurrera eramaten ari garen lan-lerroen artean (hobiak bilatzea eta hildakoen hondakinak lurpetik ateratzea, omenaldiak antolatzea, salaketa-hizketaldiak, datu historikoak biltzea, ekimen hau jendartean zabaltzeko aldizkariak, etab.), diktadurak iraun zuen berrogei urteetan gertatutakoei buruz aurkezten ziren salaketek, zenbait pertsona ospetsuk eta nazioarteko erakundek behin eta berriz salaturik ere, etengabe egin dute topo Baltasar Garzón epaileak berak ere ahaztura eta zigorgabetasunaren alfonbra pitin bat altxatzeko egin zuen saio epelean porrot egin zuen harresi berberaren kontra: Amnistia Legeak frankistak edozein erantzukizunetatik salbuesten dituena.

Hala eta guztiz ere, aukera erreala dago frankismoaren aurka eta oraindik bizirik dauden frankisten aurka auzibidez jotzeko. Aukera hori Argentinako Errepublikan zabaldu da María Servini de Cubría epaileak, Buenos Aireseko 1. Epaitegiko titularrak, aurrera daraman 4591-10 kereilaren bidez.

Magistratu honek, preskribitzen ez diren genozidioaren eta gizateriaren aurkako krimenei aurre egiteko justizia-printzipio unibertsalean oinarrituta, frankismoaren aurkako prozesu bat dauka abian, 1936ko altxamendu militarretik 1977ra bitartekoak jasotzen dituena. Kereila honi ehunka auzi-jartzaile partikular ari zaizkio batzen; bai eta zenbait motatako erakundeak ere, bai Argentinakoak, bai Espainiar Estatukoak bai Euskal Herrikoak ere.

Aipatzekoa da joan den apirilean frankismo garaiko lau preso ohik eta 60ko hamarkadan hil zuten sindikalista baten alabak Buenos Airesera jo zutela. Euren kereila propioak ez ezik, euren erakundeenak (preso ohi eta errepresaliatuenak) ere aurkeztu zituzten: estatu mailan La Comuna-ren izenean, eta Goldatu-ren izenean Euskal Herritik. Beste berrogeiren bat adiskideren kereilak ere eraman zituzten, hala nola: Salvador Puig Antich-en familiarena, (1974ko martxoan hil zuten garrotez); Humberto Baena-ren familiarena, (1975ean fusilatu zuten FRAPeko beste bi lagunekin eta ETAko Txiki eta Otaegirekin batera); Andoni Arrizabalagarena, (basatiki torturatu zuten, eta 1969an barkatu zioten heriotza-zigorra); Enrique Gesalagarena, (bertatik bertara zauritu zuten atxilotzerakoan, eta 1970ean Burgoseko Epaiketan kondenatu zuten), German Rodriguezena, (1978ko sanferminak bete-betean zirela hil zuen poliziak Iruñean).

Elur-pilota, oraindik txikia bada ere, biraka hasia da, eta garrantzizkoa da jarrai dezan, horrek ekar baitezake eta behar du ekarri frankisten zigorgabetasunez eta jarraitasunez eraikitako harresiaren lehen pitzadura.

Azken urteotako historia errepresioz josita dago: zenbait komunikabide itxi (EGIN, EGUNKARIA, irratiak), eta euskal kulturaren aldeko militanteak hartu dituzte preso; zenbait erakunde politiko eta sozial legez kanpo utzi, eta taldekideak kondenatu dituzte; zenbait hautagai-zerrenda debekatu  eta bultzatzaileak epaitu eta kartzelaratu dituzte…

Guztiok gogoratzen dugun moduan, errepresio-oldar hau Ibarretxe lehendakaria bera, partidu sozialistako eta ezker abertzaleko kideekin batera, auzipetu zutenean ailegatu zen bere gorenera, edo bestela, ezker abertzalearen barruko biraketa politikoaren eragile eraginkorrenei, baita ETAk indarkeriaren amaieraren adierazpena egin aurretik ere, azken zigorrak jarri zitzaizkienean, (Otegiri eta Rafa Diazi, esate baterako).

Eromen zapaltzaile hau ezin da ulertu, baldin eta aurreko lerroetan aipatu dugun zerbait gogoan hartzen ez badugu: trantsizioa dela medio, demokrazia sortu berriak frankismoaren aparatu judizial eta zapaltzaile guztia jaso zuen, stablishment politiko espainiarrak printzipio frankista asko bereganatzen zituen Konstituzioa onartzen zuen bitartean

Aurrean daukagu aipatu dugun immobilismo horri muturreko eder bat emateko aukera, kereila hau herri-salaketaren branka gisa erabiliz, eta JUSTIZIA, EGIA eta ORDAINA exijituz. Orain epaitegiko aulkietan eserarazi ditzakegu oraindik bizirik dauden frankistak, berrogei urte eman dituen diktaduraren erantzuleak, iraun zuen bitartean eragin zituzten hilketen eta bestelako delituen erantzuleak.

Hori dela-eta, dei egiten dizuegu Euskal Herriko erakunde politiko, sindikal eta sozial guztiei kausa honetan parte hartu dezazuen bai kereila-jartzaile gisa bai kereila jarri dutenei elkartasuna adieraziz, eta zeuen afiliatu guztiak gauza bera egiteko berotu ditzazuen. Frankismoaren arrasto fisiko, ideologiko eta politikoak lurperatu behar ditugu kereila-oldar baten bitartez; amaiera eman behar diogu diktadoreak ondore gisa utzitako “atado y bien atado” eta Borboitar Monarkiak hainbesteko arretaz eusten dion korapilo gordiano horri.

Horrela, bada, gizakiarentzat eta Euskal Herriarentzat duintasuna eta justizia eskatzen dituen kanpaina honekin bat egitera deitzen dizuegu, horretarako Plataforman dauden edozein erakunderekin harremanetan jarriz.

Euskal Herria, 2012.eko uztaila

 Altafaylla Kultur Taldea/CNT Euskal Herria/Durango 1936 Kultur Elkartea/Euskal Memoria Fundazioa/Eusko Lurra Fundazioa/Egiari Zor Fundazioa/Garraxika Taldea/Gernika Batzordea/Goldatu Elkartea/Kereilarako Bulego Birtuala/Intxorta 1937 Kultur Elkartear/Lau Haizetara Gogoan Elkartea/Martxoak 3 Elkartea/Oroituz/Sare Antifaxista

Kolpisten aldeko meza Iruñean, Molaren hilobian (Gara)

Posted on

Misa ultra en Iruñea junto a los restos del general Mola

Una hermandad ultracatólica tiene las llaves de la cripta donde se encuentra la tumba del general Mola y realiza misas ensalzando a los golpistas del 36 los días 19 de cada mes. Un equipo de GARA se ha infiltrado en la celebración y ha obtenido imágenes inéditas del mausoleo de Mola, que se halla en un edificio municipal.

El día 19 de julio los Caballeros Voluntarios de la Cruz celebraron su rito más importante del año. Esta hermandad ultracatólica recuerda en ese día a los golpistas del 36 y reza por ellos bajo el Monumento a los Caídos, con el permiso del Arzobispado (que tiene usufructo a perpetuidad de la cripta donde se encuentran los restos del general Mola) y la colaboración directa de la Parroquia de Cristo Rey, que es de donde obtienen los elementos necesarios para celebrar la eucaristía, según comprobó este periódico.

Estas misas se celebran los días 19 de cada mes, pero la de julio es la más relevante, porque lo que conmemoran es la publicación del bando de Emilio Mola en el «Diario de Navarra» hace ahora 76 años.

La cita de los hermanos es sumamente discreta y se difunde a través de medios ligados a la Comunión Tradicionalista. «Rezaremos con devoción y gozo por nuestros padres y abuelos, que lucharon por la Religión y España tan unida a ella, frente a la revolución marxista y el separatismo. Rezaremos también -como aquellos hicieron- por los que lucharon contra ellos», afirma el llamamiento.

Esta segunda parte se les olvidó en esta ocasión, o eso pareció, pues el sacerdote -un hombre mayor y delgado, de gesto duro e ideas firmes, que vestía traje negro y alzacuellos- solo tuvo loas para quienes se levantaron en el bando fascista e incluso arengaba a los asistentes para estar prestos, si la cosa empeora, para «servir a la Iglesia como ella quiere ser servida».

La ceremonia no puede ser más discreta. Una puertecita trasera de la Parroquia de Cristo Rey, en el ala izquierda del complejo de Los Caídos, se deja entreabierta unos diez minutos antes de comenzar. Para acceder a la entrada se baja una rampa y, tras empujar la puerta de metal, se accede a un pasillo estrecho, sucio y desordenado, que gira hacia la izquierda y que lleva justo debajo de la cúpula principal. Entonces el pasillo se abre y se convierte en una sala circular, de entre ocho y doce metros de diámetro.

En el centro se encuentra la enorme tumba del jefe del Ejército del Norte, coronada por una laureada y la inscripción «Navarra a Mola». Encima tiene una cúpula con una inscripción dorada que reza «Más nos vale morir en el combate que ver el exterminio de nuestra nación y del santuario», sacada del Evangelio de Mateo.

La frase concuerda con el espíritu de un general que firmó órdenes como ésta: «Es necesario crear una atmósfera de terror, hay que dejar sensación de dominio eliminando sin escrúpulos ni vacilación a todo el que no piense como nosotros. Tenemos que causar una gran impresión, todo aquel que sea abierta o secretamente defensor del Frente Popular debe ser fusilado». Junto a la lápida, también hay un cartelito explicativo, con un panegírico de Mola, describiéndole como un hombre recio, valiente y viril. «Era un hombre así, así era el general», comenta uno de los asistentes tras pararse a leer la tablilla.

Adopzio irregular eta haur lapurtuak Markinan eta Etxebarrin

Posted on Actualizado enn

Irakurri gaia jorratzen duen dokumentua hemen.

Duela urte batzuk , gai honen inguruko albisteak argitaratu arren, gaur egun indar eta zabalera handia hartu du. Haur lapurtuak eta/edo adopzio irregularren kasuak ehundaka konta daitezke Euskal Herrian.
Gerra zibila eta gero, gerra garaian zehar egin bezela, inpunitate eta inungo traba gabe jardun zuen frankismoak haurren trafiko zein haurren eta pertsonen eskubideak zanpatzen. Izan ere, gerra ondoren, ideologia bakarraren inposaketa eta gainontzekoen ezabaketa gauzatzen saiatu zen. Haurrak jomugan izan zituen frankismoak eta jatorrizko familietako ideología mespretxatu eta frankismoaren baloreak inposatzeko saioak egin zituen.
Gai hau jorratu asmoz, Markina-Xemeinen eta Etxebarrin ezagutu ahal izan ditugun kasuetan, frankismoaren azken urteetan gertatu ziren, hiruak. 1973an, Bilboko Kliniketan jaio eta hil zirela esanez lapurtu zizkieten bi kasu Markina-Xemeingoak eta 1975ean Etxebarrin izandako adopzio kasu irregularra bestea. Kasu hauek, klinika pribatuek, monjek eta Maria Madre bezalako elkarteek garai hartan zuten jokaera eta jarduera ilunekin bat egiten dute, eta egun gainera, hirurek zailtasunak dituzte, egia ezagutu eta beraien zalantzak argitzeko beharrezko dituzten agiriak eskuratzeko.
Ahaztuen Oroimena,Markinaldeko Frentea 1936 elkartetik, gai honek familiengan sortzen duen babesgabetasuna salatu nahi du; berriz ere begi bistan geratzen delarik egia osoa argitzeko eta batez ere frankismoarekin zer ikusia duten gertaeren egia osoa jakiteko  dagoen borondate eza salatuz.
Ondorengo dokumentu hau osatu dugu gaia osatze aldera: Haur Lapurtuak eta adopzio irregularrak frankismo garaian Markina-Xemeinen eta Etxebarrin

Kalean da “La Joven Guardia”

Posted on Actualizado enn

Marcelo Usabiagaren memoria biltzen duen liburua kalean da. Atzo aurkeztu zuten jendaurrean Irungo udalean. Liburu mardul hau, Luis de Uranzu Kultur Taldearen eskutik argitaratu dute eta Marceloren seme Miguel Usabiagak koordinatu du.

Iñaki Egaña eta Marcelo Usabiaga 75.urteurrenean

Posted on Actualizado enn

Zapatuko hitzaldiako argazkiak ikusteko klikatu hemen.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aurkezpen-Hitzaldia: Frankismoa Euskal Herrian eta Markinaldeko Frenteko herrietan

Posted on

Apirilaren 21ean UHAGON Kulturgunean (Markina-Xemein) Aurkezpen-HItzaldia izango dugu. Iñaki Egaña Euskal Memoria Fundazioko lehendakariak “Frankismoa Euskal Herrian, behin betiko konponbidea” liburuaren aurkezpena eta Euskal Herrian zein gure inguruko herrietan Frankismoaren inguruko kokapena egingo du.
Bestalde, gonbidatu berezi gisa Marcelo Usabiaga izango dugu. Marcelok, bete betean bizi izan zituen frankismoaren ondorioak (kartzela 20 urtez, atxiloketa, tortura, jazarpena…) baina bereziki, borrokalari sutsua da. Oso gaztetatik afiliatu zen alderdi komunistan, 17 urterekin eta oraindik egun bere 95 urteekin bere ideiak defendatzen jarraitzen du. Gerra aurretik, Asturiarrei muga zeharkatzen lagundu zien Frantziara (bera Irunen bizi zela) baina gerra zibilean ere borrokatu zuen, besteak beste Markinaldeko Frentean izan zen 1937an Rosa Luxemburgon (Urberuagan eta inguruko mendietan). Behin gerra bukatuta, Makietan parte hartu zuen, gerrilari gisa, Frankismoa deusestatu asmoz.