testigantzak
Marcelo Usabiaga Jauregi
Testigantza entzuteko:
Marcelo Usabiaga Jauregi, (Ordizia 1916- Hernani 2015) Ordizin jaio eta haurtzaroan Baionan bizi izan zen. Handik Irunera joan ziren bizitzera eta bertan bizi izan zen gaztetan, gerra zibilera arte. 17 urterekin, 1933an Juventud Comunista-n afiliatu zen eta Irungo arduraduna izan zen. 1934an Asturiarrei, Frantziara ihes egiten laguntzeko sarearen enlazea izan zen eta honengatik atxilotu zuten Irunen handik Oviedoko kartzelan zenbait egun egiteko.
1936an Gerra Zibila hasita, faxisten aurka, Irunen defentsan parte hartu zuen eta geroago Frantziara ihes egitea lortu zuen. Bartzelonara bueltatzean, bere burua faxisten aurka egiteko boluntario aurkeztu zuen eta Madrileko frentean jardun zuen. Berriro, Bartzelonara itzuli zen (han zituen gurasoak, erbesteratuta) eta Manuel Cristobal Errandonearen bitartez, Bilbora joan eta 1937ko otsailean Rosa Luxenburgo Batailoiko kide izan zen. Batailoi honek, Urberuagan zuen kuartel nagusia Markinaldeko Frentean eta Marcelino han egon zen, Markinaldeko Frentean borrokan faxisten kontra inguruan zeuden posizioak defendatuz.
Urberuagatik, egunero, egunsentian, Markinara abiatzen ziren, handik Etxebarrira eta hemendik, inguruko mendietako trintxeretara. Garai honetan JSU-ko zuzendaritzan sartu zen. Frantzian babestu zen eta geroago berriz, Bartzelonara itzuli ondoren Aragoi, Teruel, Lerida… eta hainbat lekutan borrokatu zuen Frankoren tropen aurka.
Gerra bukatu ondoren, 1939an Balentzian atxilotu eta epaitu egin zuten. Irungo 13 pertsona hiltzea eta Irun erretzea leporatuta; salaketa faltsu honengatik, 30 urteko zigorra jarri zioten baina 1944ean Arronako kartzelan zegoela ihes egin zuen.
Frantzian babestea lortu zuen eta han zegoela, Makien antolaketan zebiltzanekin bat egin eta gerrilari izan zen. Donostian atxilotu zuten, Meliton Manzanasen aginduz eta atxiloketa egunetan bortizki torturatu zuten. 20 urte eta egun bateko kartzela zigorra jarri zioten, eta espainiako kartzela ezberdinak pasatu ondoren, 1946an preso komunistak Burgosko kartzelan batu zituzten, non Marcelok 1946tik 1960bitarteko urteakĀ kartzela honetan bete zituen.
Kartzelatik irten ondoren, Hernaniko lantegi batean hasi zen lanean eta herri honetan bizi izan zen.
Ā
- ← Anterior
- 1
- 2
Gazte hasi zen itsasoko lanetan, 15 urteekin Saturno merkataritza-ontziko tripulazioko partaide zen. Gerra garaian defentsarako artilleriaz ekipatu zuten Saturno eta portu zein nabigazio blokeo garaian, faxisten itsas-armada saihestuz, hiru aldiz lortu zuten Bilbora jakiak eta tresnak sartzea; esaterako
Itsas gizona izaki, SantoƱako portutik euskal gudariak ateratzeko saiakeretan inplikatu zen eta Eusko Jaurlaritzak kontratatutako Thornhope ontzi ingeleseko tripulazioa desagertu ondoren, beste boluntario batzuekin batera, ontziaren agintea hartu zuten. Bidai hoietako batean, SantoƱatik 6 miliatara zeundela faxisten āCanariasā akorazatuak aurrera egitea galarazi zieten baina ez zitzaien ezer gertatu itsas jakituriaz burututako maniobrei esker. Aurrerago antzeko gertaera bat izan zuten Gijoneko purtuan.
Argeles Sur Mer hondartzako kontzentrazio-esparruan, 1939an sortu zutenean, Eusko Jaurlaritzak bidalitako material eta langileekin egindako barrakoietan egon ziren euskaldun taldeko kidea izan zen, ondoren Gurseko errefuxiatuentzako kontzentrazio-esparrura eraman zuten.


Esan daiteke, kasualitatez iritsi zela Markinara Sabina. Kasualitatez edo halabearrez. Izan ere, Pilar Barrutia Markinarra Astigarragan neskame zelako, haren erreferentzia medio iritsi ziren Markinara faxisten erasotik ihesi.

Hiru dira Baltzola baserrietan gerra garaian bizi ziren familiak. Dominga Baltzola Behekoan jaio zen, 1924an, bizitza biko etxea zen; beste familia bat bizi zen Baltzola goikoan. Bi etxeak, hiru familiak Kalamupean.