ahaztuen oroimena
Antonio Izaguirre Perón, Avellaneda Bataioliko gudaria (Akarregin)

Antonio Izaguirre Perón, Gueñesen zegoela Eusko Jaurlaritzak 34ko kintoak deitu zuen frentera borrokatzera. Ordurako bere anaia nagusia boluntario gisa lehen unetik lehen lerroan zen eta Antoniok ere bide bera hartu zuen. Gueñesko udalean elkartu eta Avellaneda batailoia sortu zuten, bere 4 konpainiekin.
Orduan hasi zen bere ibilbidea, eta 1936ko azaroan, Akarregi izan zuen bere lehen destinoa. Markinaldeko frentean izan zen udazken hartan, Enkarterrietako gaztez osatutako balailoiak, inguru hauek defendatu zituen. 4.konpainian borrrokatu zuen, Akarregiko inguruak defendatzen jardun zuen Larrea kapitain ausartarekin batera; enkarterrietako abertzale gazteak ziren.
1937ko urtarrilaren 13an, Arana Goiri batailoiko Gorbea konpainiak ordezkatu zituen Akarregin eta berriz GueƱesera bueltatu ziren.
Otxandio izan zuten hurrengo helmuga, han bizi izan zuen Antoniok gerrako unerik latzena. Martxoaren 31an, Marotoko borrokan, tropa faxistek izugarrizko erasoa burutu zuten, 56hegazkin italiarren lagutzarekin, 200 hildako inguru utzi zituen, 200 gudari gazte. Gaur egun ere, 100 urte bete berri eta gerra garaietatik 75 urte pasa bazaizkio ere, borrokaldi honetan pentsatzeak beldurra eta hotzikara sortzen dio.
Berriz GueƱesera erretiratzea egokitu zitzaien, eta frentea gero eta atzerako ezartzen ari ziren faxistek aurkakoak, hauek berriz gero eta aurrerago zetozen. Avellanedakoek, Jarintoko posizioak defendatu zituzten orduan, 1937ko apirilaren lehen astetan.
Ez zen etxeko bakarra izan faxisten aurka jardun zuena. Familia abertzalea zen, Batzokiarekin atxikimendua zuten gerra aurretan eta gerra hasi eta berehala anaia nagusia boluntario joan zen Eusko Jaurlaritzak kintadak frentera deitzen hasi baino lehen. Beste anai gaztea ere, kintadak jaso zuen, bera bezela. Halabaina, txikienari, frankistekin borrokatzea egokitu zitzaion; hiru anai batailoi abertzaleetan eta txikiena frankistek eramanda. Egoera hau bizi ezin eta sufrienduz hil omen zen beraien aita āaita guk hil genuen, gu guztiok gerran egoteak hil zuen, sufrimenduakā.
Gerra, gogorra egin zitzaion, eta ez du berriro horrelakorik nahi, āgerra sortzen duenak egin beza berak gerra!ā kontatzen digu.

Baina ondorengoa ere gogorra izan zen, Bilboko Larrinagako kartzelan sartu zuten faxistek eta handik IruƱara eraman zuten.
Han, Ciudadela delakoan, boluntario joan zen anaiarekin batera deklaratu behar izan zuten. Floren anaia, boluntario izateagatik Batallon de Trabajadores-etara bidali zuten eta Antonio berriz Gasteizko Artilerriako kuartelera faxistekin borrokatzera behartua. Gerrak aurrera jarraitzen zuen, eta Antoniok Gasteizko Artilleriakoekin borrokatu behar izan zuen, miliziano eta antifaxisten aurka, Teruelen eta beste hainbat lekutan 1939ko San Pedroak arte.
Behin, gerra bukatu eta faxistek beraiekin egotera behartzea bukatutakoan berriro bueltatu zen Bizkaira. Cuadran ezkondu zen eta han bizi da egun, 100 urte bete berri, bizitzeko gogoz eta umore oso onez.
Oroimena eta salaketa albiste
Azkunaren aurkako salaketa jarri dute, sinbolo frankistak ez kentzeagatik: (berria.info) eta Naiz
Bilboko alkate IƱaki Azkunaren kontrako salaketa jarri du Lau Haizetara Gogoan taldeak, Memoria Historikoaren Espainiako legea urratzea leporatuta. Bilbon dauden zenbait sinbolo frankista ken ditzan eskatzeko, alkatearekin biltzen saiatu ziren elkarteko ordezkariak 2011 eta 2012 urteetan, baina euren eskariek ez zuten erantzunik jaso. Hartara, epaitegietara jotzea ebatzi dute, eta gaur goizean erregistratu dute administrazioarekiko auzibidea.
Moiua Plazako Ogasun Ministerioaren egoitzan dagoen arranoa da sinbolorik ezagunenetakoa; Azkuna behin baino gehiagotan mintzatu da bertan uztearen alde, «kultur ondarea» delakoan. Horretaz gain, Rafael Sanchez Mazas Falangearen sortzaileetako bati eskainitako pasealekuari izena aldatzeko ere eskatu du elkarteak, baita hainbat eraikinetatik Etxebizitza Ministerio frankistaren plakak kentzeko ere.
Fusilatuen Senideen Elkarteak 206 gorpu aurkitu ditu Nafarroan, 2003tik (berria).
Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak 45 hobi aztertu ditu 2003. urtetik, Aranzadiko kideekin batera. Haietan 206 gorpu aurkitu dituzte, eta haietako 121 atera dituzte lur azpitik. 88 jada haien senitartekoen esku dira. Fusilatuen senideen elkarteko bozeramaile Joseba Ezeolazak eman ditu datuok gaur, Iruñean egindako agerraldian. Lanean jarraitzeko asmoa agertu du elkarteak, eta nabarmendu du 36ko gerrako fusilatuena «gizarte osoaren arazoa» dela. «Gizarteak egin behar dio aurre», erantsi du, eta hobiak eta gorpuak bilatzen jarraitzeko lan horretan esku har dezatela eskatu die erakunde publikoei.
Nafarroako Parlamentuari, hain zuzen ere, eskaera zehatza egin die Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteko presidente Olga Alcegak: «Presta eta onar dezala memoria historikoari buruzko legea, senideon aldarrikapenak kontuan hartuta». Ezeolazak gaineratu du ezin dela onartu oraindik ere ehunka nafar desagertuta egotea. Hobiak aurkitu eta gorpuak lur azpitik ateratzeko lana ez dela erraza azaldu dute elkarteko kideek, eta erakunde publikoen parte hartzeak erraztuko lukeela gaineratu dute. Momentu honetan Urbasan dagoen hobi bat aztertzen ari dira fusilatuen senideak. «Hiru gorpu daudela badakigu». Salamancan ere (Espainia), badute hobi bat bilatzeko asmoa. «Nafarren hobia erraten diote hango eremu bati; ustez Iruñetik eramandako presoak daude han fusilatuta eta lurperatuta». Iruñeko espetxeko artxiboak aztertzeko zailtasunak salatu dituzte, eta zeregin horietan memoria historikoari buruzko lege bat izateak anitz lagunduko lukeela erantsi dute.
Ezkaban ere zailtasunak ugariak dira, Ezeolazak nabarmendu duenez. Hango hilerrian dauden gorpu guztiak identifikatu dituzte jada, baina lan hori zailagoa da gotorlekuaren inguruan fusilatutako presoen kasuan. «Hil zituzten tokian lurperatu zituzten; hobiak daudela badakigu, baina oso zaila da gorpu horiek identifikatzea». Identifikatu gabeko fusilatuen gorpuentzat, hain zuzen ere, toki bat zehaztu dezala eskatu diote Nafarroako Gobernuari. «Iruñeko hilerrian bertan egon daiteke toki hori; edo Ezkabakoa fusilatu guztiak omentzeko hilerri bilaka dezakete», proposatu du.
- ← Anterior
- 1
- …
- 4
- 5



Hiru dira Baltzola baserrietan gerra garaian bizi ziren familiak. Dominga Baltzola Behekoan jaio zen, 1924an, bizitza biko etxea zen; beste familia bat bizi zen Baltzola goikoan. Bi etxeak, hiru familiak Kalamupean.