Francisco «Paco» Perez Lusarreta: ongizate eta jendarte justu baten defendatzaile, nazien aurka, lehen, zein orain

Erronkariko Jaurrieta jaioterritik bizitzako lehen urteak egin ondoren, Irunen bizi izan zen bere familiarekin. Hamabost urterekin, 1936ko matxinatuen gerrak, han harrapatu zituen.
Bere aita eta anai nagusia fronte ezberdinetara eraman zituzten eta Pacok, gogoan du haien itzulera eta gerra garaiko haien ibileren kontakizuna. Anaia, soldaduzkan zela, frankistekin eraman zuten, hark kontatu zion Oiartzunen, zein baserri inguruko posizioetatietan jardun zuen, eta nola sartu ziren, Agiñatik, Paco egun bizi den Berara. Anaia zauritu egin zen eta lehen borrokaldi haietan. Ospitalera bidean, errepublikazaleek bera eta beste bi errekete eta emakume bat atxilotu zituztenean, tartean ezagun bat izateak libratu zuen faxisten hatzaparretatik. Ordutik, mugimendu errepublikazalera batu zen aitarekin batera.
Frontearekin batera aurrera jarraitu zuten. Santanderko frontera arte. Gero baina, atxilotu eta kartzelan eman zituen bi urte terdi Bilbon, aitak eta SantoƱan anaia. Askatu zituztenean elkartu ziren guztiak.
Irungo harrobian eta Hendaiako arma fabrika batean egin zuen lan, amak maisuki egindako azukre zaku ondokinezko jantziekin eta eskalapoiekin joaten zen lanera, duin.
Soldaduzka egokitzean, hango diziplina eta soldaduei krimenaren eta ankerkeriaren irakasle zirela ikusirik, erabateko desadostasunaz jabetuta, aparatu kriminal hartetik, baimen batean ihes egin zuen. Ez zen, soldaduzkara itzuli.

Zelatan zituztela jabetuta, muga zeharkatzea hobetsi zuen, han, Frantzian, pentsaera antzekoek antolatzen ari zirenaren jakitun. Pacok, EAE-ANV kide gisa izango zuen informazioa, eta abertzeleek Pauen antolatzen ari zirenarekin bat egin zuen bertan. Aquilino laguna eta biak joan ziren, furgonetan batean gordeta, izkutatuta.
Kepa Ordokirenkin (Irun, 1913 – Baiona, 1993) egin zuten bat Paben, gero haien komandantea izango zena Gernika Batailoian.Ā Lagun arteko giroa, borrokarako gogo sutsua eta elkarri laguntzeko edo egin behar zena egiteko moduan gogoratzen ditu batailoi hartako lagun eta kideekin bizitako uneak. Latzak haietako asko. Bidean kide asko.
Point de Grave ko lurmuturreko borrokaldian ondo gotortuta gogoratzen ditu nazi alemanak. Fusil amtrailadore haietakoekin gotortuta, min handia egin arren, garaipen handia izan zen, gudari antifaxista abertzaleentzat.Gernika Batailoia, frantziar ejertzitoari atxikitako taldea izan zen, eta Pointe de Grave inguru horretan, 40 kota deituriko mendixkatik garaitu zituzten indar naziak, Soulac herritik, laku guzti haiek pasa eta aurrez aurreko borroka izan zuten.
Parisera eraman zituzten gero. Han, inoiz ikusitako armarik onenak eskuan, talde berezi bat prestatzen hasi ziren.Ā Entrenamendu bereziak ziren, eta han entrenatu zituzten. Asmoa, azken asmoa, Franko eraisteko talde berezia sortzea izango zen. Frantziak atzera egitean baina, bertan behera geratu zen guztia.

Frankismoak gizartean ezarri zuen injustizia estrukturalaz jabetuta, behar zen guztietan, muga igarotzen zuen, etxekoei eta lagunei laguntzeko. Horrela, frankistak atzetik zituzten jendea mugatik igarotzen edo mezulariĀ ere jardun zuen besteak beste. Honek, ondorio latzak ekarri zion, hain zuzen, atxilotu eta torturatu egin baitzuten, hamar egunez jarraian. Meliton Manzanasen galdeketa eta torturak barru barrutik bizi izan zituen, eta honek, deseginda utzi zuen.
Guzti hau, gogotsu kontatzen du Pacok. Beregana bisitan doazenenkin gustora. Bere bizipenak entzun eta aintzat hartzen duen oro estimuan hartuz. Bizitzan zehar egindakoaz harro, ezer baztertu gabe, bizitzarako izaera eta nortasun bizi, ekimentsua aldarrikatzen du, bere 96 urteekin.

No hay que arrinconar nada. Hay que estar con el espiritu vivo con lo que has hecho.
Francisco Perez Lusarreta
Zapolan barrena; gerrako bigarren defentsa lerroa



Zapolako gerra gunea eta garbiketa lanak aurkeztu ditugu: herritarron ondarea
Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean aurkeztu ditugu, domeka honetan, Zapolako gainean aurrera eramango ditugun lanen nondik norakoak eta 1936ko gerran, inguru horretan eraikitako lubaki eta metrailadore habien ezaugarriak.
Fronteak egonkortzearekin batera, lehen lerroko defentsaz gain, bigarren defentsa lerroa osatu zuten faxismoaren aurkako indarrek. Zapolako gune hau, erretagoardiako gune altuenetariko bat izanik, gerra frontearentzat behatoki paregabea da.
Domeka honetan, goizeko 8etan ezarri dugu zita Markina-Xemeingo Arkupean. Handik Zapolara igo eta 9etan lanak astea da asmoa. Lubakiak eta gerra egiturak ez dira ukituko, eta lanak, inguruok garbitzean oinarrituko dira (adarrak jaso, larrak moztu…).
Honekin, inguru hau berreskuratzeko lanean jardun nahi dugu Markina-Xemeingo udalarekin batera. Inguruotan, gerra instalazioez gain, Elur zulo, mea zuloak, zein natur ingurune paregabeak duen balioa, balorean jarriz, herri ondarea balioesteko ekarpena egin nahian.
Argazki zaharrak berri
Biblioteca Nacional de EspaƱak, Biblioteca Digital HispƔnica-n 1936tik aurrerako gerrako 11000 argazki digitalizatu eta sarean eskuragai jarri ditu. Fronte desberdinetakoak dira, espainiako gerraren irudi zaharrak, baina baita, gerrak gure inguruetan utzitako uneak, argazki gehienak argitaratu gabeak dira.
Bizkaiko fronteko hainbat argazki daude, Gernikako bonbardaketaren ondorioak, matxinoak Bilboratz Bizkaian barrena (Zornotza, Galdakao…), Bilbon sartzen, errefuxiatuak, zaurituak, fronteetako posizioak, eta tartean gure eskualdeko argazkiak.
Lekeitioko Odol Ospitalaren egoitza izandako Uribarren (Zita enperatriza) jauregia hondatuta agertzen da hainbat argazkitan, Mendexako Karraspioko Oruen txaleta apurtuta, Marokoko umeak Falangeak antolatutako kanpamentuetan Zubietako jauregian eta Ondarroako zubi zaharra apurtuta edo Ondarruko zubiak, behin-behineko konponketekin.
Lea-Artibaikoak jarri ditugu eskuragarri galerian.
Lana, defentsara bideratutako lana, memoria eta lana, berreskuratze lana, memoria, auzolanean berreskuratzea.
Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak eta Markina-Xemeingo Udalak, hainbat herritarrekin batera, abian jarriko dugu āMendi jakintzie berreskuratzekoā auzolan egitasmoa.
Urtero mantendu nahi den egitasmo honen abiapuntu bezala, gure hurbileko arbasoen egunerokoa ziren hainbat ezagutza, ohitura eta bizibide galtzeko zorian ditugulakoan, hauek berreskuratzea, gerra zibilean gertatutakoak berreskuratzearekin lotzeko erabakia hartu dugu.
Asmo honekin, gerra garaian eta guda lerroaren atzealdean, defentsarako eraikitako bigarren lerroaren Zapolako instalazioa garbitu, berreskuratu eta bisitatzeko moduan jarri nahi dugu; etorkizunean inguruan ditugun beste hainbat altxorrekin uztartuaz, interes handiko ibilbide bat egokitzeko.
Sarri edertasun eta jakinmina asetzeko kanpora eta urrunera begira jartzen garen bitartean ez gara gurean duguna baloratzen jartzen. Urregarai-Zapola inguru honetan benetako altxorrak ditugu, paisaia zoragarria, arboladiak, elur-zulo bat, lurrazpiko paisaia karstikoa, gerra garaiko instalazio ezin hobeak, meategi, karobi eta ikazkintzaren aztarnak, etorkizunari begira dagoen tokiko garapena, abenturako kirola, eta abar. Urratsak emanaz eta ibilbide bat garatuz, guzti horiek dokumentatu, uztartu eta eskuragarri jarri nahi ditugu.
Lehen urrats bezala, gerra garaian Zapola mendiaren inguruan eraikitako defentsarako instalazioa auzolanean garbitu, berreskuratu eta bisitatzeko eran jarri nahi dugu.
Zapolako instalazio honen tokirik garrantzitsuena, frenteari begira eraikitako bunker bat da, egoera oso onean dagoen bunkerra. Ikusgarria da Itxurritxu baserriaren ondotik bunker honetara bideratuta dagoen trintxera, 450 metro inguruko luzera duena, diseinuan ohizkoak diren āzetaāk dituena eta toki batzuetan harria apurtuz zabalduta dagoena. Trintxera honek babesleku bat dauka bunkerretik gertu eta erdialdetik adar bat ateratzen zaio, beste 300 bat metroko luzera duen loturetarako trintxera bat, Urregarai mendi aldera bideratua, tartean beste babesleku bat duelarik.
Instalazio hau ikusgarria bada, ingurua ere oso polita eta aberatsa da, artadi eta pagadi artean txertatua, laua eta behin garbitu ezkero bisitatzeko erraza eta erosoa.
2018ko ekainaren 17an burutu nahi dugu Zapolako instalazioaren auzolana. Horretarako antolaketa bat erabaki dugu eta herritarroi laguntza eskatzerakoan ondorengoak kontutan hartzea eskatu nahi dizuegu:
– Auzolan hau borondatezko ekarpen bat da, partaide izan nahi duten herritarrak bere borondatez egiten duen ekarpena.
– Igande goiz batetako denbora iraupena izango du, tartean geldialdi bat egingo dugu, antolaketak hornituko duen hamaiketako bat eginaz, atsedena hartzeko.
– Lana ez da zaila izango, adarren garbiketa eta pilaketa izango da lanaren ardatza. Teknikoagoak diren tresnekin lan mota honetan adituak diren pertsona batzuk erabiliko dituzte.
– Lanerako tresnak (aitzur, eskobara, zegote, mozteko artaziak, sasi-garbitzeko makinak, motozerrak, ā¦) eramateaz, antolatzaileak arduratuko dira. Norbaitek bere lan-tresna eraman nahiko balu, aukera izango luke.
– Partaideek eskularruak eramatea komeni da.
– Norberak bere baliabideak erabili behar ditu auzolana burutuko den tokira joateko, baina kotxeen erabilpena murriztu asmoz aurre-koordinazio bat egitea beharrezkoa da. Auzolanaren hasiera Larruz baserria eta Zapola tartean dagoen Itxurritxu baserrian izango da. Beharbada kotxeak Santa Eufemiako zelaian ustea komeniko da.
– Markina-Xemeinen goizeko zortziretan geratzea proposatzen dugu (ekainak 17, 8:00etan), bederatziretako lanean hasita egoteko. Eguerdirako bukatuko genuke.
– Argibide zehatzagoak eskaini, koordinazioa ahalbideratu eta Zapolako instalazioaren testuinguru historikoa dokumentatua azaltzeko Hitzaldi-Batzar bat izango dugu ostirala den ekainaren 15ean, arratsaldeko zortziretan, Uhagon Kultur Etxean.
– Hitzaldi-Batzar hau irekia izango da, ez da auzolanean partaide izango direnei bereziki zuzendua halabaina, ez da baldintza izango auzolanean parte hartzeko.
– Hitzaldi-Batzar honetan azalduko ditugu baita, aurtengo neguan garatu nahi den beste proiektu bat: aurreko mendean desagertutako ikazkin lanbidearen erakusle izango den txondor bat egitearen proiektua.
– Norbaitek beste edozelako zalantza, galdera edo argibide premia balu, ondorengo helbide elektronikora idatziaz erantzungo genioke: etxebarria1936@gmail.com.
102 urte beteko zituen gaur Miguel Elordi berritxuarrak
Berritxun era bat errotuta bizi izan da Miguel. Baserritarra ogibidez, Gasturu baserrira eta herrira lotutako bizitza izan dute berak eta bere familiak. Aita EAE-ANVko zinegotzia izan zen errepublika garaiko Berriatuako udaletxean eta gerra ondorengo alkatea, 30 urtez.
Hogei urte zituen gerra gure inguruetara bete-betean etorri zenean eta Gasturu inguruan zuzeneko borrokarik bizi ez bazuen ere, laster pairatuko zuen bere bizitza osoko pasarterik gogorrenetarikoa.
Beharrezko adina izanik, aginduz, soldaduzkan zen Doroteo Elordi anaia. Istripu bat tarteko, etxean zegoen zauriak sendatzen. 1936ko urriaren 4ean gerra lerroak finkatu egin ziren, matxinoek Ondarroa eskuratu zuten eta, lerroen artean, Gasturu baserria matxinoen eremuan geratu. Egoera horretan bizimoduarekin jarraitzeko premia zutenez, goiz batean Doroteo eta biak Gasturuko basoetara joan ziren garbiketa lanak egitera.
Mendien babesean, arriskutik kanpo zirelakoan zeuden, baina Larruskaindik Ondarroarako biltegietara ura garraiatzeko hoditeria kaltetzeko asmoarekin errepublikazaleen hegazkin batek jaurtitako bonbek bete-betean harrapatu eta txikitu zuten Doroteo anaia, 1936ko urriaren 26an.
Laurogei urtetik gora pasatu badira ere, testigantza jasotzerakoan erabat unkitu zen Miguel.
Umorez betea, baina oroitzapenak gogoan, herriko hainbat gertaera eta gerraren ondorioz hildako berriatuarren inguruko zehaztasunak kontatu zizkigun; baita anaia hilda izan arren, Doroteoren kintada bukatu arte ezin izan zela libratu gerrara joatetik. Infanterian egin zuen gerra eta behin bere taldea inguratuta, preso hartu ondoren ausardiaz bete eta ordu batzuetara ihes egitea lortu zuela.
Berak testigantza gogoan hartzekoa delakoan, bideo honetan testigantza jasotzerakoan kontatutako pasarte batzuk aurkituko dituzue.
Inmakulada Bilbaoren Gernika
Pablo eta Juliana, Morgako (Bizkaia) Zabale eta Ubille baserrikoak ziren Inmakulada Bilbao Olean gurasoak. Hala ere, Gernikara joan ziren familia osatzera, bertan kokatu eta sei seme-alaba izan ondoren etorkizun oparoa izango zutelakoan zeuden.
1937ko apirilaren 26ko Gernikaren aurkako bonbardaketa eta anabasak hankaz gora jarri zituen familia honen proiektu eta itxaropenak. Etorkizuna bideratuta izatetik esku hutsik izaterako urratsak, lau ordu iraun zituen; maltzurkeria zital baten ondorioa izan zen.
Bat-batean etxerik gabe, jabegorik gabe, babesik gabe, izututa, baliabiderik gabe eta deserrira bultzatuak, erroak hautsita, nora ezean ziren.
Gerraren lehen lerrotik ihesi Muxikan (Bizkaia) hartu zuten babes. Handik, ahal izan zuten bezala Julianaren osaba baten Morgako Erroteta baserrira jo zuten. Bertan baina, gerrak, Bizkargiko borrokaldiak bizi eta pairatzera eraman zituzten.
Batetik, Bizkargin izandako borroken ondorioz bertako urak kutsatu eta Inmakuladaren bi ahizpak tifusaz gaixotu ziren. Bestetik berriz, borrokak bukatu eta egunetara, 1937ko maiatzaren 28an Bizkargin zentinela bezala ziarduen faxisten soldadu batek, Luciano Olea Mandaluniz (Julianaren aita), 71 urteko gizona, tiro batez hil zuen etxetik orturako bidean.
Familiak ez zuen aurrera egiteko aukerarik Morgan, ondorioz, Deriorako bidea hartu zuten. Pablok, Derio eta Zamudion kokatuta zegoen āEsperanza y Ciaā arma lantegian lan egiteko aukera izan zuen. Bizitokirik ez zutenez Enpresako burua zen Castor Uriarteren koinatu baten (abadea) etxean egon ziren apopilo.
Jatorriz Markinan sortu zuten āEsperanza y Ciaā arma fabrika eta gerra kontuak medio urte batzuk Txorierrin egin ondoren, lantegia berriro Markinara itzuli zenean Inmakuladaren familiak ere Markina-Xemeinerako bidea hartu zuen, bertan bizimodua eginez.
Baina Inmakuladak ezin ditu ahaztu bere sustraiak, ezin du ahaztu erroak zauritu zizkion bonbardaketan bizitakoa eta sarri gogoratzen bada ere, ezin omen du horretaz berbarik egin azaldatu gabe. Era berean, memoriak duen garrantzia sentimenduekin uztartuz hitz egiten du bere testigantzan; Inmakuladak pena baitu, bonbadaketan bizitakoaren ondoren bere memorian gordeta duena galtzen hasi baita; berarentzat ezinbestekoa baita memoria, ondorengoei gertatutakoa transmitutu ahal izateko.
Artikulu honetan bere testigantzaren zati txiki bat agertzen dugu, Inmakuladak bizi izandakoa agerian uzten duen pasarte gordina.
- ← Anterior
- 1
- …
- 6
- 7
- 8
- …
- 36
- Siguiente →










