Lana, defentsara bideratutako lana, memoria eta lana, berreskuratze lana, memoria, auzolanean berreskuratzea.

Posted on

Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak eta Markina-Xemeingo Udalak, hainbat herritarrekin batera, abian jarriko dugu “Mendi jakintzie berreskuratzeko” auzolan egitasmoa.
Urtero mantendu nahi den egitasmo honen abiapuntu bezala, gure hurbileko arbasoen egunerokoa ziren hainbat ezagutza, ohitura eta bizibide galtzeko zorian ditugulakoan, hauek berreskuratzea, gerra zibilean gertatutakoak berreskuratzearekin lotzeko erabakia hartu dugu.
Asmo honekin, gerra garaian eta guda lerroaren atzealdean, defentsarako eraikitako bigarren lerroaren Zapolako instalazioa garbitu, berreskuratu eta bisitatzeko moduan jarri nahi dugu; etorkizunean inguruan ditugun beste hainbat altxorrekin uztartuaz, interes handiko ibilbide bat egokitzeko.
Sarri edertasun eta jakinmina asetzeko kanpora eta urrunera begira jartzen garen bitartean ez gara gurean duguna baloratzen jartzen. Urregarai-Zapola inguru honetan benetako altxorrak ditugu, paisaia zoragarria, arboladiak, elur-zulo bat, lurrazpiko paisaia karstikoa, gerra garaiko instalazio ezin hobeak, meategi, karobi eta ikazkintzaren aztarnak, etorkizunari begira dagoen tokiko garapena, abenturako kirola, eta abar. Urratsak emanaz eta ibilbide bat garatuz, guzti horiek dokumentatu, uztartu eta eskuragarri jarri nahi ditugu.
Lehen urrats bezala, gerra garaian Zapola mendiaren inguruan eraikitako defentsarako instalazioa auzolanean garbitu, berreskuratu eta bisitatzeko eran jarri nahi dugu.
Zapolako instalazio honen tokirik garrantzitsuena, frenteari begira eraikitako bunker bat da, egoera oso onean dagoen bunkerra. Ikusgarria da Itxurritxu baserriaren ondotik bunker honetara bideratuta dagoen trintxera, 450 metro inguruko luzera duena, diseinuan ohizkoak diren “zeta”k dituena eta toki batzuetan harria apurtuz zabalduta dagoena. Trintxera honek babesleku bat dauka bunkerretik gertu eta erdialdetik adar bat ateratzen zaio, beste 300 bat metroko luzera duen loturetarako trintxera bat, Urregarai mendi aldera bideratua, tartean beste babesleku bat duelarik.
Instalazio hau ikusgarria bada, ingurua ere oso polita eta aberatsa da, artadi eta pagadi artean txertatua, laua eta behin garbitu ezkero bisitatzeko erraza eta erosoa.
2018ko ekainaren 17an burutu nahi dugu Zapolako instalazioaren auzolana. Horretarako antolaketa bat erabaki dugu eta herritarroi laguntza eskatzerakoan ondorengoak kontutan hartzea eskatu nahi dizuegu:

 

– Auzolan hau borondatezko ekarpen bat da, partaide izan nahi duten herritarrak bere borondatez egiten duen ekarpena.
– Igande goiz batetako denbora iraupena izango du, tartean geldialdi bat egingo dugu, antolaketak hornituko duen hamaiketako bat eginaz, atsedena hartzeko.
– Lana ez da zaila izango, adarren garbiketa eta pilaketa izango da lanaren ardatza. Teknikoagoak diren tresnekin lan mota honetan adituak diren pertsona batzuk erabiliko dituzte.
– Lanerako tresnak (aitzur, eskobara, zegote, mozteko artaziak, sasi-garbitzeko makinak, motozerrak, …) eramateaz, antolatzaileak arduratuko dira. Norbaitek bere lan-tresna eraman nahiko balu, aukera izango luke.
– Partaideek eskularruak eramatea komeni da.
– Norberak bere baliabideak erabili behar ditu auzolana burutuko den tokira joateko, baina kotxeen erabilpena murriztu asmoz aurre-koordinazio bat egitea beharrezkoa da. Auzolanaren hasiera Larruz baserria eta Zapola tartean dagoen Itxurritxu baserrian izango da. Beharbada kotxeak Santa Eufemiako zelaian ustea komeniko da.
– Markina-Xemeinen goizeko zortziretan geratzea proposatzen dugu (ekainak 17, 8:00etan), bederatziretako lanean hasita egoteko. Eguerdirako bukatuko genuke.
– Argibide zehatzagoak eskaini, koordinazioa ahalbideratu eta Zapolako instalazioaren testuinguru historikoa dokumentatua azaltzeko Hitzaldi-Batzar bat izango dugu ostirala den ekainaren 15ean, arratsaldeko zortziretan, Uhagon Kultur Etxean.
– Hitzaldi-Batzar hau irekia izango da, ez da auzolanean partaide izango direnei bereziki zuzendua halabaina, ez da baldintza izango auzolanean parte hartzeko.
– Hitzaldi-Batzar honetan azalduko ditugu baita, aurtengo neguan garatu nahi den beste proiektu bat: aurreko mendean desagertutako ikazkin lanbidearen erakusle izango den txondor bat egitearen proiektua.
– Norbaitek beste edozelako zalantza, galdera edo argibide premia balu, ondorengo helbide elektronikora idatziaz erantzungo genioke: etxebarria1936@gmail.com.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.