Aurtengo mendi asteburuaren barruan, gaur irteera burutu dugu Zapola inguruetara. Bertan, 1936ko gerran, gudari eta milizianoek antolatutako defentsa guneak bisitatu ditugu. Eguraldiaren iragarpenak lagundu ez badu ere, bertaratu direnek, aurkitu berri den azken metrailadore habia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Era berean, nahi duenak gunea ezagutu ahal izateko bideak garbituta daude.
Gune hauek, gerran, frontearen lehen lerrotik atzerago, bigarren defentsa lerroa deiturikoaren parte dira. Besteak beste, hiru ametrailadore habia (Igotz, Zapola eta Zapolazpia) eta hamarnaka trintxera metrorekin, faxistei aurre egiteko prestatu ziren.