Zierdamendi: urteetako isiltasuna bistaratu da
Aranzadi Zientzia Elkarteak gidaturik, Elgoibar 1936 eta Ahaztuen Oroimena Markinaldeko Frentea 1936 elkartearen elkarlanaz, Ziardamendiko hobi komunak aztertu ditugu. Hobi honetan egon litezkeen gudarien edo eta Zierdamendiko borrokan izan ziren gudarien zenbait senidek ere gurekin elkarlanean jardun dute eta bertatik bertara parte hartu, Joseba Felix Tobar Arbulu kasurako, zeinaren osaba, Felix Arbulu Zierdamendiko borrokan parte hartu zutenetako bat izan zen.
1936ko irailaren azken asteetan, tropa frankistek Gipuzkoa ekialdetik mendebalderantz hartu ostean Azkoititik Elgoibarren sartu ziren (1936/09/21). San Migel aldean gertu zeuden ordurako lehen borrokalariak faxistei aurre egiteko eta 1936ko irailaren 24ean Bilbotik atera ziren hainbat gazte abertzale autobusetan gure ingurua defendatzera eta faxisten erasoa geratzera. Gaua Markinako zelaian igaro ondoren, Etxebarritik gorantz, Urkaregi aldera jo zuten.
1936ko irailaren 25ean Bilbo, Santurtzi, Barakaldo eta Bizkaiko beste zenbait herrietako gazte aberatzaleak egunsentian Urkaregin aurrera abiatu ziren baina Zierdamendiko gainera bidean faxistek erasoa jo eta bertan hil ziren.
Gerraren lerroa 7 hilabetetan estabilizatu aurreko borrokak izan ziren eta ondorioz, Zierdamendiko basoan hilotz geratu ziren gudariak inguruko auzotarrek lurperatu zituzten.
Hauen lekukotasuna urrengo belaunaldiei transmititzeari esker, eta batez ere Aranzadi Zientzia Elkarteak atzokoan egindako lan profesionalari esker, Zierdamendin ziren hobi komunak aztertu ahal izan genituen. Hau dela eta, hiru hobi ezberdinetako baten 4 bat gudariren gorpuak lekutu genituen.
Hona hemen bertan ateratako argazki eta irudi batzuk.
Adi aurrerago,berririk dagoenean jakinaren gainean jarriko zaituztegu.
Ustekabeko Bolibarko eta Markinako negatiboak Maleta mexikarrean




1995ean, Mexiko Hirian 165 argazki-filmez osatutako hiru kutxa aurkitu zituzten; hauen barruan, Gerra zibilean ateratako 4500 argazki ezezagun zeuden.
Robert Capak (Budapest, 1913āTyhai Binh, Indotxina, 1954), David Seymour Ā«ChimĀ»-ek (Varsovia, 1911āSuez, 1956) eta Gerda Tarok (Stuttgart, 1910āBrunete, Madril, 1937) Espainiako Gerra Zibilean ateratako argazkiak dira eta egun Maleta Mexikarra bezala ezagunak dira.
Gehienak orain arte erreproduzitu gabekoak dira, eta Espainiako lurralde ezberdinez gain Euskal Herrian zein Pariseko argazkiak ere badira.
Gure inguruko herrietako argazkiak ere agertu dira Maleta Mexikarrean, eta hain zuzen, Bolibarko plazako, Markinako eta inguruko zenbait argazki dira bertan. Izan ere, Bizkaian zehar (GueƱes, Zornotza, Berriatua, Gatika, Bermeo, Lekeitio eta Gernika herrietakoak besteak beste) argazkilariek egindako ibilbidearen barnean ateratako karreteen artean daude. 1937ko urtarrilaren eta otsailekoak dira, faxistek abanzea jo baino hilabete aurrerakoak gutxi gora behera.
Bolibarko argazkiak agertzen diren karretean Eibarko 3 argazki, Markinako 1 eta Bolibarko 13 argazki daude; hain zuzen 051 karretea da, Markinako argazkia «051-tira 1-imagen 4» da eta Bolibarkoak «051-tira 2-imagenes 1,2,3 y 4», «051-tira 3-imagenes 1,2,3 y 4», «051-tira 4-imagenes 1,2,3 y 4» eta «051-tira 5-imagen 1» dira.
Argazkiek gerraren drama erakusten dute, bai eta gerraren ondorio izugarriak gorabehera garatzen den eguneroko bizimodua ere: mitinak eta desfile militarrak, bonbardaketak hirietan eta borrokak frontean, zaurituak ospitaleetan eta gorpuak gorputegian, erbesteratuak eta kanpainako mezak.
Orain erakusgai daude BILBOKO ARTE EDERREN museoan, 32.aretoan, ekainaren 10era arte.
Juanita Zelaia Balenziaga
Juanita Zela
ia Xemeingo Azkurrina Goiko baserrian jaio zen 1918an. Aspiltzako eskolan ibil zen 7 urtetik 13 arte. Bertan, errepublika aldarrikatu eta ezarri zen garaian bukatu zituen eskolak eta gogoan du erregeak alde egin eta eskolan bandera nola aldatu zuten.
1935ean Ondarrura joan zen krixeda eta han zegoela harrapatu zuen gerra zibilak. Errepublikaren defentsan zebiltzan komunista eta abertzaleen mugimenduak bizi izan zituen Ondarroan, komunistak elizarekin zituzten ezberdintasunak markatuak ziren eta gogoan du erreketeen etorrera zela eta zegoen kezka eta beldurra herrian. Ez zekiten āerreketeakā zer ziren baina zurrumurruak izugarriak ziren eta gero eta gertuago zetozen erreketeen beldurra haundia zen.
Miliziano eta abertzaleak Asterrikan zeudela, Gipuzkoatik zeotzen errefuxatuak igarotzen ikusi zituen eta gehienak Lekeition (Asterrika-kalamendi lerrotik atzera) hartu zuten babes.
1936ko irailaren 29an errepublikaren defendatzaileek erretiradan, Ondarroatik atera eta zubiak apurtu zituzten, zeinaren ondorioz berak lan egiten zuen etxean argirik gabe eta urik gabe geratu ziren.
Erreketeak sartu zirenean (1936/10/04) Santa Kurutz ermitan behera ikusi zituen eta geroago Ondarroan beraien bizimodua egiten zuten Tolosar, Leitzar… ezagutu zituen. Herriko dendak errekisatzen ikusi zituen eta 7 hilabetetan ez zuen etxekoen inongo berririk ezagutu. Bera ahizpak frantziara ihes egitea lortu zuen baina bera Ondarroan geratu zen 7 hilabete hoietan.
Behin frentea aurrera joan zenean, ama joan zitzaion Ondarroara eta horrela izan zuen etxekoen berri, Azkurrinan ere, Akarregiko eta Agarreko posizioak bertan zituzen eta etxekoek miliziano eta gudariei janaria prestatzen zieten eta hauek ordaindu egiten zieten.
Gerra bukatu eta ondorengo urteetan, razionamendua sufritu zuten eta behin urte batzuk igarota, Etxebarriko Ibarlotxara ezkondu zen Bartolome Ezenarrorekin, zein urte askotan herriko alkate izango zena.
Kalean da «La Joven Guardia»

Marcelo Usabiagaren memoria biltzen duen liburua kalean da. Atzo aurkeztu zuten jendaurrean Irungo udalean. Liburu mardul hau, Luis de Uranzu Kultur Taldearen eskutik argitaratu dute eta Marceloren seme Miguel Usabiagak koordinatu du.
- ← Anterior
- 1
- …
- 22
- 23
- 24
- …
- 36
- Siguiente →


