Ustekabeko Bolibarko eta Markinako negatiboak Maleta mexikarrean
1995ean, Mexiko Hirian 165 argazki-filmez osatutako hiru kutxa aurkitu zituzten; hauen barruan, Gerra zibilean ateratako 4500 argazki ezezagun zeuden.
Robert Capak (Budapest, 1913–Tyhai Binh, Indotxina, 1954), David Seymour «Chim»-ek (Varsovia, 1911–Suez, 1956) eta Gerda Tarok (Stuttgart, 1910–Brunete, Madril, 1937) Espainiako Gerra Zibilean ateratako argazkiak dira eta egun Maleta Mexikarra bezala ezagunak dira.
Gehienak orain arte erreproduzitu gabekoak dira, eta Espainiako lurralde ezberdinez gain Euskal Herrian zein Pariseko argazkiak ere badira.
Gure inguruko herrietako argazkiak ere agertu dira Maleta Mexikarrean, eta hain zuzen, Bolibarko plazako, Markinako eta inguruko zenbait argazki dira bertan. Izan ere, Bizkaian zehar (Gueñes, Zornotza, Berriatua, Gatika, Bermeo, Lekeitio eta Gernika herrietakoak besteak beste) argazkilariek egindako ibilbidearen barnean ateratako karreteen artean daude. 1937ko urtarrilaren eta otsailekoak dira, faxistek abanzea jo baino hilabete aurrerakoak gutxi gora behera.
Bolibarko argazkiak agertzen diren karretean Eibarko 3 argazki, Markinako 1 eta Bolibarko 13 argazki daude; hain zuzen 051 karretea da, Markinako argazkia «051-tira 1-imagen 4» da eta Bolibarkoak «051-tira 2-imagenes 1,2,3 y 4», «051-tira 3-imagenes 1,2,3 y 4», «051-tira 4-imagenes 1,2,3 y 4» eta «051-tira 5-imagen 1» dira.
Argazkiek gerraren drama erakusten dute, bai eta gerraren ondorio izugarriak gorabehera garatzen den eguneroko bizimodua ere: mitinak eta desfile militarrak, bonbardaketak hirietan eta borrokak frontean, zaurituak ospitaleetan eta gorpuak gorputegian, erbesteratuak eta kanpainako mezak.
Orain erakusgai daude BILBOKO ARTE EDERREN museoan, 32.aretoan, ekainaren 10era arte.