Orokorra
Albertiako borroka gogoan, CNT, UGT eta EAE-ANVko brigada internazionalistari omenaldia
Gaur, Leguntio inguruko Albertia mendian izan gara Eusko Ekintza Fundazioak ANV-EAEko gudariei egindako omenaldian.
Aurtengo ekitaldietan, ANV-EAEko gudarien borroka eta borroka horretan hildakoei gorazarre egiteaz gain, bereziki 1937an Asturiasko Areces eta Pando herrietan borrokatu zuten gudarien borrokaren izaera internazionalista azpimarratu nahi izan da, ezker abertzalearen historian egindako ekarpen internazionalistarik handiena hain zuzen.
Ekitaldian Areces eta Panbon borrokatutakoen omenezko plaka bat jartzeaz gain, anaiartze sinboliko bat irudikatuz, Asturiasko
eremu horietako lurra zabaldu da Albertiako gailurrean. CNT eta UGTko milizianoak EAE-ANVkoekin batera brigada internazionalista honen partaide izan ziren.
Baina gaurko ekitaldi hau oso berezia izanda guretzako, Ahaztuen Oroimena Elkartearentzako. Ekitaldi honetan 1936ko abenduaren 2an Albertian bertan desagertutako Lazaro Barrenetxearen familiarekin hartu dugu parte, Lazaro eta bere borroka kideak omentzerakoan, duela 78 urte jasandako galera tamalgarri honen aurrean,
familiak agertutako sentiberatasun eta duintasunak unkitu gaitu. Ahobetez esan genezake «Inoiz ez zuten amorerik eman».
Bilbok jasandako sarraskiaren biktimak omenduko dira ekainaren 19an
Arriaga plazan jarri du hitzordua Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformak. Bertan burutuko da ekitaldia, ekainaren 19an, 19:30etan; tropa frankistak Bilbo hartu zuten urteurrenean.
Urtebeteren inguruan, gogor borrokatu zuten miliziano eta gudariek, baita egorea gordinak bizi herritarrek. 1937ko ekainaren 19an, Bilbon sartu ziren faxistak, Burdin Hesia gainditu eta airez aurrez bai Bilborekin eta beste hainbat herrirekin egin bezala hegazkinez eraso gogorrak burutuz.
Ekitaldi honetan, legezko Errepublikaren kontrako kolpe militarrak eragindako biktima guztiak omenduko dira.
Markaidatarrak: Gerrak astoratutako familia, hegazkin istripua eta etxekoak frentean borrokan

1937ko maiatzaren 26an matxinatuen 5 hegazkinek Baionatik Bilborako postari lanak egiten zituen Air Pyrenees enpresaren Airspeed Envoy hegazkin komertziala Lekeitio parean ikustatu eta eraso egin zioten. Matxuratuta, hegazkinak larrialdiko lurreratzea egin behar izan zuen goizeko 10:15etan Sopelako Zalduondo Goikoa (Sagondo) baserri ondoan.
Erasotu zuten hegazkinean, pilotua, Leopold Galy, lurra hartu aurretik hegazkin faxisten tiroen ondorioz zauritu zen. Hegazkin berean zioan Antonia Larrañaga gernikarrak (Zabalbeaskoa Eusko Jaurlaritzako garraioetako agintariaren emazteak) lurreratzearen ondorioz, lepauztaia hautsi zuen eta gainontzeko bidaiariek, Jose Luis Biziola (Hornidura eta komertzio kooperatiben delegatua), Amador Lopez
(Korreoseko Bizkaiko arduraduna) eta Iban Zarate (Juventudes Socialistas Unificadaseko delegatua) onik atera ziren erasoaren ondoriozko lur hartzetik.
Barrikako Gane mendian kokatuta zegoen Euskal Ejertzitoko Artilleria Arinaren 3. Errejimenduko 1go Bateriaren arduraduna zen Tenienteak, gertaera honen inguruan informe bat egin zuen eraso, lurreratze eta bidaiarien egoera deskribatuz.
Gertaera honek oihartzun handia izan zuen, hainbat egunkaritan argitaratu zen albistea: Abc, El Liberal, El Socialista, La Tarde,
Euzkadi, Le Express, Unidad, eta abar.
Gerora, Kataluinako gobernuak dokumental bat egin zuen. Airspeed enpresak eraso hau jasan arren hegazkina apurtu gabe eta bidaiariak zauri larririk gabe atera izan azpimarratu, hegazkin segurutzat jo eta helburu komertzialekin munduan zehar zabalduz; hegazkin honen maketa ere komertzializatu zen, hegazkinaren kolore, diseinu, matrikula eta erasoaren ondoriozko lur hartzearen datarekin.
Baina ez zen hau izan Zaldundo baserriko biztanleak gerra garaian bizi izan zuten pasarte latz bakarra. Aurretik, soroan lanean zirela matxinatuen hegazkin batek ondorio larririk gabe metrailatu bazituen ere, okerrena etortzear zegoen. Garai hartan familiako hiru mutilak ondorio latzak jasan zituzten.
Nagusienak, Alejandro Markaida Maurikak ihes egin eta hainbat urte egin zituen atzerrian meatsu eta arriskuetatik ihesi.
Bigarrena, Felipe, Bou Nabarra eta Bou Gasteizen makinista aritu zen, atxilotu eta preso sartu ondoren beste 13 lagunekin batera Santoñako El Dueso espetxearen aurreko hondartzan fusilatu zuten 1937ko urriaren 15ean. Euskal ejertzitoa osatzen zuten erakundetako ordezkariak mendeku gosez kartzelatik atera eta hil zituztenean.
Felipe Euskal Gudaontzidiako eta STV sindikatuko partaide izateagatik fusilatu zuten (PNVko afiliatua ere bazen). Fusilatze hauek oihartzun handia izan zuten eta bere eragina nabarmena izan zen aurrerantzean presoek jasango zituzten ankerkerietan. Felipek bost urteko seme bat utzi zuen. Zalduondo Goikoa baserritik aurre-aurre ikusten da Santoña argi dagoen egunetan.
Gaztena, Jesus, Simon Bolibar batailoiko gudaria, Bizkargi mendiaren defentsan zegoela prentsaren bitartez jaso zuen etxe ondoko abioiaren berria. Jesusek hiru urte egin zituen etxetik kanpo, bat kartzelan.
Guzti hau gutxi balitz, Jesusen emaztea, Elisaren neba, Elantxobeko Lazaro Barrenetxea Badiola, ANV-1 batailoiko gudaria, 1936ko abenduaren hasieran betirako galdu zen Legutioaldeko erasoetan. Aipagarria, Eusko Gudarosteko sorreran Boga-Boga batailoi abertzalearekin eta Fulgencio Mateos UGT-1 batailoiarekin batera Olabarria ANV-1eko gudariak parte hartu zutela 1936ko urriaren 21ean Akarregin egin zen erasoan.
Lea Artibaiko kostaldean, posta hegazkin batekin ondorioz hasitako bideak, etxe eta familia honetan gertatutakoaren ondorioz hautsitako egia eta memoria berrosatzen laguntzera bideratu gaitu. Gutako bakoitzak, norbanako gisa zein modu kolektiboan jendarteratzeko egin dezakegun ariketa aberats gisa.
Sestaok ere badu memoria
Sestao un pueblo con memoria izenburua duen dokumentala argitaratu dute. Ekoizpen honek, Sestaoko frankismoaren biktimek jasandako errepresioa biltzen du. Karlos Trijueque eta Danilo Albinek osatu dute lana, eta diktadura frankista eta honen errepresioa jasan zuten 4o gizon eta emakumeren testigantzetan oinarritu dira.
Kondor legioari buruzko hitzaldia eta erakusketa Ondarroan
Ondarroako Historia Zaleek antolatuta, Kondor legioa: nazien bidegabekeria, iragana eta oraina berbaldia egingo da Kofradia Zaharrean eguenean [martxoak 5], 19:00etan. OHZko kideek, BASKale eusko-alemaniar elkarteko kideek eta Coordinadora estatal de apoyo a la Querella Argentina contra crimenes del franquismo plataformako kideek parte hartuko dute hitzaldian.
OHZko kideek emango diote sarrera hitzaldiari. “Garai hartako testuinguru historikoa nolakoa zen azalduko dugu. Besteak beste, 36ko gerran zertzuk pasa ziren gogora ekartzeko aukera izango dugu. Ondarroan, esate baterako, 1936ko urrian sartu ziren frankistak”.
Berbaldira hurbildutakoak testuinguru historikoan jarri ostean, BASKale elkarteko kideek Kondor legioa zelan sortu zen azalduko dute. Era berean, frankismo garaiko hilketen inguruan berba egiteko aukera izango dute CEAQUA plataformako kideek.
OHZko kideek herritar guztiei hitzaldira joateko gonbitea luzatu die. “Memoria historikoari buruzko hitzaldi interesgarria izango da”.
Bestalde, Kofradia Zaharrean martxoaren 5etik apirilaren 6ra, Legion Condorrek eragindako suntsipenak Euskal Herrian- 36/37ko gerran nazien bidegabekeria, iragana eta oraina erakusketa egingo da.
Baskale elkarteak antolatutako erakusketa Euskal Herriko hainbat herritan egon da ikusgai; ondarrutarrek hilabete pasatxoan “Kondor Legioaren jatorria, bilakaera historikoa, zeuzkan helburuak eta XX. mendeko historia asaldatuaren baitako testuingurua” ezagutzeko aukera izango dute.
17 tauletan banatuta, Kondor legioari buruzko hainbat argazki eta dokumentu daude ikusgai, eta gehienak argazkiak baldin badira ere, tartean garai hartako hainbat egunkari ere ageri dira erakusketan. “Bertoko egunkariak ez ezik, nazioartekoak ere ageri dira”.
Diario de un gudari en el frente de Euskadi (Jaime Urkijo) aurkezpena
Durangoko Azokan aurkeztu zuen Intxorta Kultur elkarteak Diario de un gudari en el frente de Euskadi liburua; Jaime Urkijoren semea, Antoine Urkijorekin batera.
Rosa Luxenburgo batailoiak Urberuagako balnearioan zuen koartel nagusia, 1936ko abenduan iritsi zirenetik.
Kristobal Errandonea zen inguruetako Rosa Luxemburgo batailoiaren arduradun nagusia, (Cashero, Urkijok idatzitako memoria agirietan) eta Jaime Urkijo haren laguntzailea.
Urkijok, bai Urberuagan, bai Maxen zein Kalamuan eta Ilo-Aldapan bizitakoak (besteak beste) jasotzen dituen memoria liburuak idatzi zituen gerra pasa eta urteetara; Inguru hauetako gora beherak bere memorien parte eta ibilbidearen zati bat baino ez dira.
Jaime Urkijoren seme Antoine Urkijok Kalamua, Max eta inguruetara egindako bisitaren berri eman genizuen. Baita, bere aitak gerra gertaerak bizi eta urteak geroago idatzitako hiru memoria liburuen berri (zonalde honetako kontuak jasotzen dituena tartean, “Guerra en Euzkadi. Desde Bilbao hasta Markina”) Antoinek, Ahaztuen Oroimena elkarteari utziak. Memoria agiri hoiek oinarri hartzen ditu aipatu liburu honek.
Patxi Juaristik Berriatuan kokatutako liburua aurkeztuko du Durangoko Azokan
Berriatuan, gudako lehen lerroan geratu ziren beste herri batzuetan baino zibil gutxiago hil ziren: sei, bonbardaketen ondorioz, eta kleroko bi kide, gusilatua (abade bat Larruskainen eta moja bat Bartzelonan). Gainera, guk dakigula, herriko mutilik ez zen hil borrokatzen, eta beste fronte batzuetan baino soldadu gutxiago hil zirela pentsa daiteke. Edonola ere, berriatuarren bizipenak gerrako frontea beren lurretan izan zuten beste herri batzeutakoen antzekoak dira. Berriatuan ere samina eta beldurra nagusitu ziren 1936ko irailean, frontea bere lurretan kokatu zenean: Gainera, frankistek 25 lagun atxilotu zituzten, zazpi emakumeri ilea moztu zieten eta hainbatek isunak, ondasunen bahiketak eta bortxazko lanak jasan behar izan zituzten.
Liburu honen asmoa da Gerra Zibilean Berriatuan gertatu zena berreraikitzea, eta sufritu zuten herritarren oroimena bizirik gordetzea. Izan ere, Gerra zibila, drama asko eta min handia sorrarazi duelarik ere, berriatuar guztien ondare historikoa da; ondo ezagutu eta gorde beharreko ondasun inmateriala.
Berriatua eta 1936ko gerra dira liburu honetan ikergai nagusia. Hala ere, izenburuan, Lekeitioko frontea ere irakur daiteke, horren arrazoia da Berriatua Lekeitio sektorean kokatu zutela agintari militarrek, eta 1936ko gerrari buruzko liburu guztietan Berriatuko fronteari buruz hitz egin beharrean Lekeitioko frontea aipatzen dela. Beraz, Berriatuan gertatuak hobeto kokatzeko, ezinbestekoa izan da Lekeitioko frontea ere aztertzea. Berrezarkuntza garaia eta II Errepublika ere ikertu ditugu, gerrako jazoerak behar bezala ulertzeko eta testuinguruan kokatzeko.
Liburu honetan, beraz, XIX.mendearen bukaeratik gerra ostera arteko urteetan ikuspuntu sozial, politiko eta ekonomikotik Berriatuan gertatu zirenak aurkezten ditugu.
Patxi Juaristi Larrinaga
- ← Anterior
- 1
- …
- 12
- 13
- 14
- …
- 24
- Siguiente →




Gutiérrezek eta José Luis Valenciagak parte hartu dute besteak beste.