Jose Martin Arrieta Ikaranen gorpuzkinak senideekin dira

Posted on Actualizado enn

Jose Martin Arrieta Ikaran (Iñuspe, Xemein. 1915 – Sollube, Bermeo, 1937)

Bilbon, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren egoitzan egin den ekitaldian izan gara. Patxi Jaka Bikandi (Amorebieta-Etxano, Bizkaia), Jose Martin Arrieta Ikaran (Markina-Xemein, Bizkaia), Martín Fabo Colera (Martzila, Nafarroa), Ramón Crespo Ortiz (Lanestosa, Bizkaia), Fernando Lahera Urrutia (Sopuerta, Bizkaia), Inazio Lopetegi Oliden (Zumaia, Gipuzkoa), gudari eta milizianoen gorpuzkinak senideenganatzeko ekitaldian.
Identifikazioak, ADN frogen bidez ebatzi dira eta tartean da Jose Martin Arrieta Ikaran Markina-Xemeindar gudari gaztearena. Duela hilabete batzuk, lagina hartu eta identifikazioa gauzatu ahal izateko ekimena abiatu genuen senideekin batera eta ilusio handiz jaso genuen emaitza.
Jose Martin Arrieta Ikaran, Iñuspen baserrian (Xemein) jaio zen, 1915/11/10ean eta Sollubeko defentsan zauritu ondoren 1937/05/09an Basurtoko (Bilbo) ospitalean hil zen

1936ko abenduaren erdian Xemeingo udalak 36. urteko kintoak mobilizatu zituenerako, Jose Martin Arrieta Ikaran, euskal milizietan integratuta zegoen, 1936/11/15tik aurrera agertzen baitada ANV-1 (Olabarri) batailoiko dokumentuetan; hain zuzen, ANV-1 batailoiko 1.Konpainiako gudaria, 87199 identifikazio zenbakiduna. Gerra fronteetan borrokan jardun zuen, harik eta 1937ko maiatzean, Bizkaiaren bihotzeko borrokaldietan zauritu eta hil arte Pantaleon Egurrola Atxa, ANV-1 komandante ondarrutarrak zuzendutako Sollube mendiaren defentsan. Kronika desberdinen arabera, ANV-1 batailoia izan zen Sollube mendiaren defentsatik atzera egitean erretiratzen zen azken taldea.

Gaurkoarekin, Jose Martin Arrietari gure omenaldia egin nahi dugu. Faxisten aurka borrokatzeko izan zuen determinazioa aintzat hartuz, merezitako agurra babestuz. Era berean, haren senideekin bat egin, eta Josek zein 1936ko altxamendu faxistaren ondorioz ahazturan izan diren herritar zein pertsona guztiei zor zaien egia, eta erreparazioa aldarrikatuko dugu, haiena den justiziarako eskubidea aldarrikatuz. Haien duintasunak bere horretan dirau, haien egia gure historia delako.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.