Saturrarango emakumeen borroka eredu
Ahaztuak elkarteak ekitaldia burutu du eguerdian Saturraranen. Bertan preso izandoako emakumeen borroka gogora ekarri dute eta han izan da Angeles Florez Peon asturiarra (hiru urtez preso egonda) eta beste emakume preso batzuen senideak.
Angelesek, kartzelan egondakoak eta hildakoak gogoratzeaz gain, beraien borroka goraipatu du, eta bide horretatik ukabilak ez jeisteko eta borrokan segitzeko gogoeta luzatu du, bide horretan, jendarte justu eta hobe baten alde.
Lotura honetan ekitaldiko argazki bilduma.