Jose Egiguren Anitua

Posted on

Bolibarko Zeinke auzoko Torre baserrikoa, 9 urte arte ibili zen eskolan eta 16 urterekin Iturretako Laitxu baserrira joan zen morroi lanak egitera. Laitxun bizi zen frentea gurean egon zen denbora tartean. Baserriko lanez gain, Markiz eta Sakoneta inguruko trintxera eta porlanezko fortifikazio lanetan aritu zen Jose.

1936ko gabon egun baten Markinatik joandako sindikatuko arduradunak, Traperu deitzen ziotenak, Laitxuko idi biak soldaduen jatorduak hornitzeko hiltzeko agindua eman zuen. Ganaduak ez hiltzearen truke, Laitxukoek idi parea eta bera lanerako eskaini zioten lanen arduradunari, honek Santi Meabena bidali eta proposamena onartu zieten. Harrezkero fortifikazio lanetarako Kurutzebarrirarte ekartzen zuten materiala berak garraiatzen zuen Markiz ingurura.

Munitibar eta Gernika bonbardatu zuten 1937ko apirilaren 26an bonba bat Zeinkeko auzoko Luzar baserria erdi-erdian sartu zuen, simaur piloan jo eta ez zen errementatu. Uztailaren 14an bera eta Bolibarko beste  3 mutil gerrarako deitu zituzten Bilbora, bertaratu, etxera egun batez bueltatu eta Burgosko “Regimiento España num. 5 de Caballeria”n aritu zen 16 hilabetez gerrako frentean Francoren aldeko indarrekin.

Trenetan sartu eta Teruelera joan zen 120 zaldiz osatutako “escuadra”ko kide bezala eta handik aurrera borroka eta abantze desberdinetan hartu zuen parte. Bonbardaketa handien ondoren, dena apurtuta geratzen zenean ematen zuten abantzea eta Katalunia inguruan italiarren tankeen atzetik joaten ziren zaldiz oinezko infanteria baino azkarragoak zirelako.

Goze handia izaten zuen eta hiru aldiz pasatu zuen paludismoa.

Gero Alcala de Henaresen egon zen, guztira 6 urtez.

Alcalan hainbeste fusilamendu egiten ziren, bere esanetan Guardia Zibilei zegokien fusilamenduak egiteak baina gehienetan soldaduek egiten zituzten.

Palenciako 7 edo 8 falangista talde bat beti zegoen fusilatzeko prest, “matarifes de Franco” deitzen zieten. Bera ere, izendatu zuten behin fusilamendurako piketerako partaide eta tripaki jatordu baten truke beste soldadu bat joan zen bere ordez.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s