Gerardo Bujanda Sarasola, Saseta Batailoiko Gudaria

Posted on Actualizado enn

SAM_00131919an jaioa, Antiguotarra, familia pobre eta langilean jaio eta han bizi izan zuen haurtzaroa, sei neba arrebaz osatutako familian. Gurasoek, Suchard lantegian egiten zuten lan, eta gurasoak artean gazte zirela hil zitzaizkien; ama 48 urterekin eta aitak 53 zituen. Biak tuberkulosiak gaisotuta hil ziren, eta umezurtz geratu ziren, Gerardok, 12 urte zituen ama hil zitzaionean.

 Garai horretan, langileak lantegietatik laneko txandatik ateratzen zirenean, begira geratzen zen Gerardo, eta hauek sortzen zioten inpresioak berarengan zerbait markatu zuen. Haien aurpegi tristeak, buru makur… betirako zerbait markatu zioten bere barnean.

Errepublika aldarrikatu zenean, plazan zegoen jende artean, “¡Viva la Republica!” oihuak eta jende multzoak bertatik bertara bizi izan zituen. Abertzaletasunean hazi zen, bere inguruko giroa abertzalea zen, aita Iguzkitzakoa zuen, Nafarra, Beorlegi koronelaren laguna, baina Batzokiaren inguruko giroan hazi ziren. Horrela, 1932an, Ramon Laborda arduradun zela poxpolinetan sartu zuten, kantuak, dantzak eta antzerki lanak antzezten zituzten Kursaalean. Euskal Kulturaren inguruko ekintzak ziren. Benito anaia, nagusiagoa zen, STVren regionaleko kidea, eta hitzaldiak emanez ibiltzen zen han eta hemen; gurasoak hil ondoren, bera izango zen familiako erreferente nagusia.

 1933an, Atotxan ospatu zen bigarren aberri eguneko ospakizunetan parte hartu zuen, artean, 14 urte betetzeko zituen; Roke Amunarriz izan zen banderardun, gerora, gerra zibilean Saseta Batailoiko komandante izango zena, Burdin Hesian hil zelarik. Aberri eguneko hitzaldi hartan, Telesforo Monzon, Jose Antonio Agirre euskal politikariak, Kataluniatik Unió Democrática de Catalunya alderdiko presidentea eta diputatua zen Manuel Carrasco Formiguera, Alderdi Galegistako Ramón Otero, eta Europako Nazionalitateen Kongresuko presidenteordea eta idazkari nagusia zen Ewal Ammende-k emandako hiltzaldiak entzuten izan zen Gerardo. “Euskadi-Europa” izenburupean ospatu zen aberri egun hau, hauteskunde orokorretarako aste beteren faltan.

 1934ean, Asturiasko gertaeren aritik, Antiguoko eliza babesteko taldeetan parte hartu zuen. Lehen aldiz, pistola bat hartu eta Santa Ritako konbentua eta Antiguoko eliza zaintzea egokitu zitzaien; garai nahasi haietan, Jose Luis Bengoetxea Artola eta Pako Sistiagarekin bera jardun zuen. Gerora, lagun bi hauek, gerran parte hartuko zuten, lehena Saseta Batailoian Sargentua eta bigarrena Legutioko borrokan hila. Gaileta kutxetan, koipetan izkutatuta izaten zituzten pistolak, eta Tximistarri inguruetan ibiltzen ziren tiro frogak egiten.

Benito anaia atxilotu zuten Auzoko Sozialistek orduan, baina pare bat egunetara askatu zuten. Korronte ezberdinen arteko ezberdintasunak nabariak ziren; Gerardok “Zeruko Argia” ohikatuz saltzen zuten egunkaria eta besteek “Sin Dios”.

Garai nahasiak ziren, eta gerra zibila zetorren usaina har zitekeen. Antiguon Circula Tradicionalista zeogen, baina ez zegoen ezberdintasunetatik gain gehiegizko arazorik auzoan.

 1936ko abuztuan, Madrilen guardia de asaltoko kide bat hil zuten, eta handik bi egunetara Calvo Sotelo. Gogoan du Gerardok, Calvo Sotelo Donostian egon zenean esandakoa: “Prefiero una España roja que rota”. Calvo Sotelo hil zuten eta jada egorera jasangaitza biurtu zen.

 Erreketak Nafarroan armak biltzen zebiltzan eta gerra hasi zen. Lehen kainoikadak, “Acorazado España” itsasontziarenak, Santa Ritako konbentuan harrapatu zuten; Iñaki Alkorta kapitainak kainoikada bakoitzean “Eutsi Donosti!”, “Eutsi Donosti!” esanaz animatzen zituen Gerardo eta han zeuden gainontzekoak.

 Baina gerra hasi berritan Gerardo, San Bartolomeko konbentura joan zen han batailoiak eta Sasetaren lehen taldeak antolatzen hasi baitziren. Handik, Antiguoko Batzokira bidali zuten eta han bere anai Inocencio (armak banatzeko ardura zuena) aurkitu zuen. Benito anaia, frentean zen jada, boluntario joana.

1936ko abuztuaren 25ean, 17 urte bete zituenean, Oiartzungo frentean zegoen, fusil batekin eta izugarrizko beroa egiten zuela oso gogan du Gerardok. Baina bere anai Benitok Gerardo Ikustean, Donostiara bueltan bidali zuen.

Donostian, berriz ere, San Bartolomeko konbentura itzuli zen, eta kide batekin zela, fusil banarekin, San Martin Kaleko Justizia Jauregiaren paretik pasatzean bigarren pisutik Anarkistak paperak botatzen ikusi zituzten. Geratzeko agindu bazieten ere, desadostasunen ondorioz tiroketa izan zuten, jauregian zegoen anarkistetako bat hil zelarik.

San Bartolomeko konbentuan antolatu zen Saseta Batailoiaren funtsa, batailoia osatuko zuen talde nagusia. Gero Batailoia ofizialki Azpeitan osatu bazen ere. Lau konpainia zituzen, lehenengoa Aitzol, Bigarrena, Zaragoita, eta hirugarrena Beti Aurrera, Gerardo kide izan zena hain zuzen.

sasetaSasetako nukleoa Donostiarra zen, han ziren Gerardorekin batera Roke Amunarriz (ezpata dantzaria eta 1933ko aberri eguneko banderaduna), Andres Plazaola, Salegi Anaiak… denak ezagunak ziren Gerardorentzat.

 Azpeitiara oinez joan ziren Donostiatik, eta han osatu zen Eusko Gudarostea, Kandido Saseta han zegoen, baina baita Martin Saseta hirugarren konpainako kapitaina, Enrike Landin tenientea… Gaitasun eta ausardia haundiko jendea zegoen han, Korta, Lino Lazkano, Kandido Saseta…

Azpetitatik Batailoia osatuta, frenteetara atera zen Saseta Batailoia, Gerardo, enlace gisa aritu zen, ametrailadorretan: Saseta izkil azkarrak ziren.

 Gerra aurrera zioan eta Debara abiatu ostean, Bermeo eta Markinaldean ere ibili zen, baina batez ere Asterrikako posizioetan kokatu ziren, “Lekeitioko frentea” bezala ezagututakoan. Berriatura jeitsi ziren behin edo behin, bertako erloju denda batekoekin kontaktua izan zuten baina batez ere Bermeon kokatuta zeuden. Sasetako Bigarren konpainia berriz, Akondiako posizioetan zebilen eta gero Gernikan kokatu zen, bertan Gernika suntsitu zuen bonbardaketa bigarren konpainiari bertatik bertara sufritzea egokitu zitzaiolarik.

 1937ko apirilean agindu zuten Markinaldeko frentearen ebakuazioa, faxistek aurrera egiten zutelarik eta Bizkaian, erretaguardian finkatu ziren Sasetakoak.

1936ko ekainaren 3an, Benito anaia, Lemoan hil zuten faxistek “zenbat denbora iraungo du jainkoak ni eramaten” esanez hil zen. Gerardo, Asuan zeogen eta han izan zuen anaiaren heriotzaren berri, Enrike Landin lagunaren bidez jakin zuen. Anaia hil eta bere gorpua Derioko hilerrira eraman zuten, bidea hegazkinen arteko borrokapean egin behar izan zutelarik. Baina ez zen hil zitzaion familiako kide bakarra, hain zuzen, leku berean hil zen bere lehengusua, Jose Mari Lekunberri Sarasola, Dragones batailoikoa.

Asuatik, batzuk Neguriko kuartelera pasatu ziren eta handik Balmasedara joatea egokitu zitzaion. Tarancon familiarekin egon zen bertan Gerardo eta faxistak sartuko ote ziren galdetu zien han bertako emakumeak. Gerardok baitez erantzutean etxean zitzuten oiloak jan zituzten guztiek eta atseden hartu zuten bertan aste betez.

 Castro Urdialesera abitau behar izan zuten handik eta Santoñatik gertu kokatu ziren. Han batailoia sakabanatu eta Iparraldeko Ejerzitoko 14.Brigada izatera pasatu ziren.

Ordoki_MaxenBertan zen Kepa Ordoki borrokalari ezaguna, eta hark bere laguntzaile gisa izendatu zuen Gerardo. Une hartan, Monteanon, bi errekete harrapatu zituzten eta Kepa Ordokik Gerardoren ardurapean utzi zuen hauen etorkizuna. Gerardok, bizirik uzteko agindu zuen, ordura arte jada familia askok sufritu zutela eta, beste bi familiari alferriko sufrimendua ekidin nahian.

Santoñako itun ezaguna tarteko, hainbat gudari atxilotu zituzten, “Santoñako Ituna” deiturikoaren ondorioz, eta tartean zirela gogoratzen du Ajuriagerra, Onaindia eta Motta koronel itailarra besteen artean, Gerardo eta hainbat gudari itsasoz zetozen itsasontzien zai zeuden, erbestera igaroko zirelakoan baina Gerardok, ura edaterakoan tifusa hartu zuela eta Anbulantzia Italiarrean Santoñako Maritimo Nacional Antituberculosora eraman zuten, Pontejosera; pabeiloi gorrira deitutakora, izan ere han zeuden guztiak “gorriak” ziren. Baina han, zaintzaile batek, begiko hartu zuen, eta zaintzaile horren aita gudariek kartzelatik atera zutela eta, Gerardo zaintzen aritu zen, Gerardori lagunduz, honek bertan egotearen zama arintzen lagundu ziolarik.

18 urte zituen eta 47 kilo. Santoñan atxilotutako asko, kontzentrazio eremura eramten zituzten baina berak 8 hilabete inguru egin zituen sendatzen. Handik La Magdalenan hogei bat egun egin ondoren Miranda de Ebroko kontzentrazio eremuan egin zituen hilabete batzuk.

Bertakoa gogorra zen, fusilatuak begien aurrean hiltzen zituzten, gosea eta baldintza okerrak pairatu zituzten baina sabotaia ekintzak ere gauzatzen ziuzten; tarteka argien plomoak apurtzen zituzten esaterako.

Kontzentrazio esparruko bizitza eta gertaerak gogorrak izan baziren ere, oraindik gogorrena etortzear zegoen, Batallon de Trabajadores nº 73 delakoetan aritu behar izan zuen, Chincon-en, Extremaduran besteak beste. Patxo Lakabe, Juanjo Lasa eta beste hainbat Donostiarrekin batera aritu zen; hotza, umilazioa eta fisikoki oso gogorra izan zen lan behartuetan aritzeak, kideren bat, ikusmena galtzearino ere sufritu zuen, fisikoki erabat ahituak; “castigo de la espalda curvada” izenez ere deitzen zioten.

 Handik, boluntario joan zen arma galduen errekuperaketa taldera. Soberan gertutako bonba eta minak berreskuratzen aritzen ziren, Lafite ezagunak kasurako.

Fusilaketak ametrailadore abietan ikusi zituen, hiru kiderekin gogoratzen da eta zenbaitetan, lurpetik hildakoak eskuekin ateratzera ere behartu zituzten.

Trabajadoresetan aritu ostean, Madrilen zegoen 1939an gerra bukatu zenean; negarrez sartu ziren, gerra galtzeak, senideak galtzeak, gerra eta frankisten umilazioak sortutako sufrimenduaren ondorengo inpotentziaren ondorioz.

Donostira bueltatu ahal izan zuen lau hilabetetarko. Ez zen erraza aurkitu zuen egoera, anai nagusia hil zitzaion gerran, beste anaia Kadizeko kartzelan zuen , hiru arrebak berriz frantzian zituen.

Ezer gabe, inor gabe, lagun batek arropak utzi zizkion eta bere bizitza antolatzen saiatu zen; baina une horretan ustekabean, Errenterian izugarrizko paliza, tortura jasan behar izan zuen sargentu baten eskutik, egun oraindik ahanztezina. Baina honek ez zuen kikildu eta Donostian egon zen hilabeteotan Comète sareari lagundu zion, pilotu Ingeles bat Bilbora igarotzeko lanetan aritu zen, Zipri Rementeriarekin batera, honek sarean aktiboago parte hartu zuelarik.

Soldaduska egokitu zitzaion ondoren, baina osaba militar bat zuen, faxista, eta haren bitartekaritzari esker, 150ptaren truke informea aldatu ahal izan zuen, non honi esker, Afrikan egin zuen soldaduzka lau urtez.

1945 bukaeran Donostira itzultzea lortu zuen, azkenean; berriz utzi zuen bizitzari ekiteko, ez utzi zuen bera, baina finean, bere bizitza.

Pasatako guztia bizi eta gero, bidean senideak eta lagunak galdu arren, Gerardok borrokan jarraitu zuen, frankismo garaian ikurrinak jartzen zituzten taldeko kide izan zen, izkutuan bizi behar izan zuen, eta izkutuan irrati bidezko mezuak bidaltzen zituen “Jon de Igeldo” izenpean, Venezuelatik irakurtzen zituztelarik. Urte luzez jardun zuen abertzaletasunaren ideiak zabaltzen frankismoak iraun zuen urte luzeetan; estuasun haundietan sarritan.

gizona(1)Gerora, EAJ berrantolatzeko lanetan jardun zuen buru belarri Gipuzkoan eta 1977tik 1979ra Madrileko kongresuan diputatu izan zen EAJren izenan.

2012ko ekainean, Ziardamendin (Elgoibar), gudariak hobitik ateratzeko lanetan lekuko izan zen Gerardo Bujana; bertan izan zen, Eusko Gudariei egindako omenaldian.

Hunkigarria izan zen beretzat han egotea : “ni izan nintekeen hildakoetako bat, eta hainbeste jende han egoteak emozionatu ninduen”.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.