Zumaiako udalean ahanzturaren aurkako ekitaldia
Frankismoak ezeze, gerra zibilak eta kolpe faxistak hainbat herritarren eskubideak urratu zituzten urteetan, faxismoaren baloerak inposatuz. Herritarrengan eragin nagusietako bat izan zuen erbesteak eta baita gerra zibil garaian etxetik alde behar izanak, baina kolpisten eta erregimen faxistarekin bat ez zetozen pentsakerak izateagaitik kanporatuak ere izan ziren.
Ostiralean, Zumaiako udalaren pleno aretoan “historia ahanzturan ez erortzeko ekitaldia” egin zuen Zumaiako udalak:
Gerra Zibilean, garai hartako Udal ez-legitimoak hartutako erabaki baten ondorioz herritar ugari herria uztera behartuak izan ziren. Otsailaren 13 eta 14aren artean, 256 herritarrek utzi behar izan zuten Zumaia, baina aurreko zein ondorengo egun eta hilabeteetan pertsona gehiagok ere utzi behar izan zuten herria. Gaur, Zumaiako Udalak herria utzi behar izan zuten haiek guztiak eta beren senitartekoez gain, urte latz haietan era bateko edo besteko errepresioa bizi izan zuten herritar guztiak gogoan izan nahi izan dituzte egin den ekitaldi instituzionalean.
Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkatea, info 7 irratian elkarrizketatu zuten ekitaldi honen karira: