Franko ez da ohorezko ezta Bizkaiko Diputazioan ere
Prentsak azaldu duenez, Bizkaiko Diputazioko bozeramaileak jakinarazi du, 1950an emandako izendapena desegin dutela. Izendapen honekin, agintari faxistak zituen ohorezko izendapenak deuseztatu dira.
1950ean, Francori Diputazio Frankistak “Medalla de Brillantes de Bizkaia” eta urrezko liburua-deiturikoan “Ohorezko eta adopziozko lehen bizkaitarra” tituluak eman zizkioten. Orain bi urte ere izan zen eztabaida, izan ere garai hartako agintari frankistak (Javier de Ybarra Berge y Augusto Unceta) omentzeko plaka bat jartzea nahi zuten (PP-k eta PSE-k) baina AHAZTUAK 1936-1977 elkartearen eskaria babestu zuen gehiengo ordezkaritza politikoak zeinaren ondorioz plaka jartzeko PPren proposamena bertan behera geratu zen.
Erabaki honekin, orain, emandako tituluak bertan behara eta baliogabe geratzen dira, dikadorea hil eta hamarnaka urtera.
Hainbat ohorezko titulu jaso zituen Francok bere agintaldia goraipatu eta frankismoaren baloreak inposatzeko, Bizkaiko diputazioko hau bezala, herri askotan ohorezko alkate izendatu zuten; Elgoibarren adibidez edo Genikan, alkateak eta zinegotzien izenean emandako Gernikako herriaren urrezko domina. (Herria txikitzea agindu zuenari herriaren urrezko domina!)
Oroimen historikoaren legeak aipatzen zuenez, kolpe faxista goraipatzen zuten izendapenak, ikurrak, zein bestelako objektuak kentzeko atalaren barnean kokatzen du Bizkaiko diputazioak erabaki hau; halabaina legea erabat osoa ez izateaz gain, legeak duen eragina ere ez da osatzen erabat; legea ez da betetzen beraz.
Dei egiten diegu, herritarrei elkarlanerako, eta zuen inguruen dauden ikur faxisten berri eman diezaiguzuen, hauen zentsu bat egin ondoren, dagokionari ken dezan jakinarazi diezaiogun.