Jabier Arrieta Lejardi

Posted on Actualizado enn

1925eko Apirilaren 9a Barendan jaio nintzen, Barenda Behekoan. Lehen Barenda paso haundiko lekua zen, Itxurretara pasoa zen, Makarda eta Sakoneta eta horko andabidea zen eta hortik pasatzen ziren Makarda, Lasarte eta inguruan bizi zirenak. Gure aita Barenda bertako semea zan, ama berriz Munitxibarkoa. Bederatzi neba arreba ginen, ni guztien artean azken aurrekoa, Sabina nagusiena eta anai bik gerra zuzenean bizi izan zuten. Bat Teruelgo frentean hil zen. Besteak berriz frentea eta kartzela ezagutu zituen.

Barinagara eta Markinara jeisten ginen Barendatik. Erlaxtik Munibera eta handik Markinara. Barenda Gainekoek eskolara Barinara joaten ziren. Gu eskolara joan ginen baina apur bat, nik neuk ikasi nuena partikularrean ikasi nuen. Gaueko eskola zan orduan, Arretxinako maisu batek ematen zituen eskolak, han, horduko zinearen ondoan.

Gerrak ume ginela harrapatu gintuen, 11 urte nituela tokau zen gerra, eta morro egon da geroxeago bukatu zen. 14 urterekin (1939) morro joan nintzen, Ugarteburura. Orduan  ezkondu zen ama zena, eta gurean denak, krixeda edo morro, joan ginen. Joakin, Andreun egon zan, ni Ugarteburun, Francisco Amotokoan… Morro joan nintzen lehenengo urtean, 5000erriel jaso nituen. 14 urtetik 18re  (1939-1943) lau urte egin nituen Ugarteburun morro. 18tik 21 urte egin arte berriz Aldekon morro.

Barendan egon ginen gerra sasoian, etxean egon ginen. Hor gure partean ez zen inor etxetik irten.

Milizianuek pasatu zirenean, Kalamuatik eta, gau hartan badakit, estu ibili zela jentea, bestekoan ere argia piztuta harrapatu zuten eta danak sartzen hasi ziren, gu berriz bertan, bat halan eta bestea holan.

Ganaduekin izan zen aita zena lehenego zerean, trasteak eta jeisten Kalamuan, aita ba, milizianoak etortzen ziren, eta esan egiten zuten, idiekin, idi buztarriaz joateko, obrarako edo behar den gauzak eramateko edo edozertarako. Barinara eramaten zuten milizianoek materiala eta gero idi buztarriekin frentera. Harri depositoa Barinan egoten zen, sakuak betetzen zituzten eta gero trintxera inguruetako sakuak gurdian kargau eta aurrera. Barinagan jasotzen zenuen karga behar zen lekuan entregatu behar izaten zen. Zaldiak eta ganadua geratu gabe ibili zan hor.

Gurean, anaiak, hiru batera egon ziren soldadu. Bi hil egin ziren. Esteban eta Joxe (1939an)

Esteban hirugarrena zen, ni baino zaharragoa.Gerratea zenean, Esteban,  orduan zegoen soldadu, Burgosen. Beste anaia berri, Joxe, 1939an egon zen soldadu. Kintxadak altzatu zuen, Amotokoan morro zegoela.

Aitari bai, esan zioten zelan edo halan, hil egin zirela eta diru bat eman zioten. Hil zirela bai, jakin genuen, eta aita zenak, erretiroa zuen, anaiak frankoren partean hil zirelako gerran. Anaietako bat, Esteban, soldadu zela harrapatu zuten, eta Terueleraino eraman frentetik frentera, han hil zen. Gurasoei honen berri eman eta elizako errezuak eta denak egin ziren.

Etxetxukoak ere hil ziren orduan, gerran, edo frentean. Soldaduzkan zeudela eraman zituzten hauek ere frentera. Kintxada gerrara deitzen zuten eta akabao. Gure anai zena, Esteban ere, 19 urterekin 1939ko kintxadakoa eraman zuten. Esteban, gogoratzen naiz. Burgosen zegoen soldadu eta han bertan soldadu zegoela tokatu zan da, altzatu zuten frentera eta aurrera.

Hiru anaitik bat libratu egiten zen, gurean, Joakin libratu zen; nagusiena. Gazteak altzatzen zituzten frentera (horregatik libratu zen Joakin). Jose zena, gazteena hiruretan urte bete inguru egin zuen eta gero ba, hil zen eta akabo.

Gure arreba bi ere, hor ibili ziren, Frantzitik bueltan, gerra aurrean ihesi joanda, lehenego Bilbora eta handik Frantziara.

Joakin kartzelan egon zen, makina bat denbora. Ez dakigu zergaitik baina badakit ama zena  nola joaten zen semea bisitatzera…gerra oraindik bukatzeko zela. Joakin zenak, Muniben egin zuen soldaduska, gero diru apur bat lortzeko kanteran egin zuen lan eta gerratean gorriek altzatu zuten frentera eta gero kartzelan egon zen Bilbo aldean.

Soldauak agertu zirenean, gerra etorri zala ikusi genuen. Da gero, Mandiola ta ingurura frentea sartu zan, eta Mandiolatik tiroak eta etorten ziren, ioiz ganaduekin genbiltzala ere erretirau beharra izaten genuen. Soloan lanean ibiltzen ginen eta itxura danez, katalejuekin edo ikusten zuten mugimendua bazen eta orduan, Titu da… bueno… jo eta antzekorik ez zuen inor egin eta ezer ez zen pasatu e… Baina Mandiolatik, horrelako batean, karteroa  hil auten bidegurutzean! Asta Guenguengo semea zan.

Gu orduan oinutsik, nolabaiteko prakak jantzi eta aurrera, han ibiltzen ginen.Eguneroko bizimoda egiten, bizi modu normala baina orduan dirurik ez zegoela.

Frentea Mandiola, hortik atzera zen. Urkaregin eta Kalamuan ziren frankistak. Kalamuan, Titun ez, atzekoan, Zurdinen. Kalamun puntan esaten zuten, eta handik harutz, Gipuzkuen. Besteak berriz hemen,  baina Titun barik, atzekuan, bigarren mendian, atzekuen (Max-a).

Barendatik, Etxebarrireko jokerarik ez genuen. Markinara joaten ginen mezatara. Orduan ikusten genuen nola erabiltzen zituzten kainoiak hara eta hona, eraman eta ekarri, Eperantzanekoak ere Barinara.Esperantzanean egiten ziren kainoiak eta harek automobila atzean lotuta eta ibiltzen ziren.

Ibergunen gora igotzen ziren, Itxurbeko tontorrean zehar, zig-zagean. Harria eramaten zuten frentera,  obrak egiteko. Hor goian tunelak egin zituzten,  haundiak; tunelak edo zanjak, trintxerak. Gero tiro egiteko txabolak, tiro egiteko leiho eta guzti…Itxurretan be bai hori e! Itxura danez, Sakonetaburuen ziren, hemendiko aldean. Sakonetan bertan, mendiko tontorrean egin zituzten tiro egiteko txabolak etab. Gure aita zena obrara, lanean ibili zen han, beste edozemat bezala.

Barendan, tiro hotsik eta ez zen izan, baina hona hegazkinak etortzen ziren, Elgoibar aldetik edo hortik agertzen ziren, bonbak bota ere bai!, bakoitzean leku baten. Makuteiko etxe aurrean ere bota zuten baten, Makutei beko etxea baino beherago. Gernikan izan zen itzela. Orduan, hemen zehar pasatu ziren hegazkinak, Kalamua aldetik etorri eta Itxurretako mendiaren hemendiko partetik joan ziren Gernikara, orduan bai, asko ziren.

Hegazkinen erasoek ez zuten kalterik egin, askotan botatakoak ez zuten eztanda egiten, baino kainonazoek bai, hoiek askotan. Horietako batekin erre zuten Beideko etxea. Gipuzkoa partetik bota eta erre zuten, eta han hil zen Juan Jose Idoeta, Amoto zena ere. Juan Jose, etxea sutan zela laguntzera joan zen, sugarrek erreta hil zen.

Elizak ere, zuloak izan zituen, Txominekeko etxearen aldera ematen duten hormetan, alturaz, nahiko goian. Bi zulo ziren, metro erdi ingurukoak, Kalamua partera.

Esku bonba batekin hil zen berriz Lomino Goiko Domingo Bereziartua. Mutil gaztea zen, itxura danez, esku-bonba hori eskuetan zuen eta askatzen hasi edo, eta bertan eskuetan eztanda egin eta hil zen. Domingo, Markinatik zetorren, pelotan ikastetik edo eta Txoribentako zubian gertatu zen hori. Nik ezagutu nuen Domingo.

7 hilebete iraun zuen frenteak hemen. Apiril ingurua zen alde zutenean, orduan bai, Barenda pasoa zen eta Barina aldetik etorri ziren, gogoratzen naiz, nola lokatza zabalduta utzi zuten, Barenda bien tartetik. Bestekoa, ganaduekin zebilen, behia erren zen eta gurdirik ez zutela eta gurera etorri hartu eta rrau, “hemen da gurdia”; gu berriz ixilik. Gogoratzen naiz, oraindik ere, aita, idiekin frenterako lanak egin eta bueltan ganadua kortan sartzen zuen kontatzeko, baten bat faltako zen beldurrez.

Amaiera etorri zenean, Gernika aldera pasatu ziren. Gernika bonbardatu eta segituan pasatu ziren. Orduan batzuk bilbora, kartzelara…Etxebarrin frankistak sartu zirenean ez zan ezer izan, joan zirela eta akabo.

Hildako gehiago ere izan ziren. Perunekoa hil zan baina ez nuen ezagutu. Mandiola zaharreko anai bi hil ere ziren. Aulestiarten ere hildako bat izan zen, Mari Teren neba. Baina nik ez nuen ezagutu. Atotekoa ere hil zen, baina hau ere ez nuen ezagutu, Anton Basagoitxi eta hauen inguruko adinekoak ziren.

Gerra ostean soldautzara joatea tokatu zitzaidan eta 30 hilebete egin nituen, 21 urterekin joanda. Iruñan egin nuen soldaduska, destakamenduan pasatu nuen denpora gehiena baina bandera juramentuen Burgeten (Auritz) egon ginen, eta baita Eugin ere destakamentuan. Ikastaroak egin nituen han, eskaladakoa eta eskiekin ere bai. 30 metroko alturatik puenting egin genuen, entrenamentuen barruan. 1946.urtea zen, frankismo bete betan geunden. 65 kilo nituen orduan, eta 58rekin bueltatu nintzen. Pisu aundiko kargekin ibilarazten gintuzten, 9kg beti bizkarrean, kartutxera, mosketoi eta mantarekin.

Makien beldurra zegoen orduan, gerra ostea zen, hauetako bat harrapatu zuten ta gau batez, guardia egiten ere egon nintzen. Orduan baja nintzen, ez nuen zerbitzurik  egiten, bakarrik sukalderako egurra ekarri mulue gobernau eta antzekoak egiten nituen. Gau batean harrapatu zuten han ibiltzen ziren Guardia Zibil antzekoek eta Makia hil zuten, ni nengoen ondoko txabola batera ekarri zuten eta, akordatzen naiz, kandela argi  bat ipini eta kide bat eta biok…guardia egiten…hura beldurra, inoiz ez dut hainbesteko beldurra pasatu.

Argi harek traba egiten zigun. Gu geldirik ginen, Makiaren gorpua ondoan zerraldo eta ondoan goitik behera errepidea zegoen metro batzuetara, inoiz ez dut hainbeste beldur pasa, norbait gugana sartzeko ote zen kezkaz, argia urrutitik ikusten baita gauez. Goizeko 3etatik egunsentira arte egon ginen guardian, erreleboa etorri zenean joan ginen destakamendura, orduan bai lasaitasuna.

Sargentua eta Tenientea ziren agintzen zutenak, bederatzi hilabete egin nituen han, eta tarte horretan egin nituen ikastaro biak, eskaladakoa eta eskikoa. Hiru egun egin genituen eskiatzen hortik, lan eskasa, arriskutsua … baina agindu egiten zuten eta…beheko sua egoten zen Eugin eta cabo eta agintzen zutenek arropak lehortzen bazituzten ere gu harropa bustiarekin ibili behar izaten geneuen elurretan. Pisu gutxi nuen nik soldaduskan, eskaladan 40 egun egin genituen, martxa haundian, horren ondorioaz pisua galdu nuen. Argalenetarikoa nintzen eta dantza atzekoak egiten genituenean, ni jasotzen ninduten gora, edo elkarren gainean jarrita zutik dorreak egiterako orduan ere ni nintzen gorengo igotzen zuena.

Garbitasuna gaitik edo, presa batera botatzen gintuzten, jan ez genuen hain gaizki egiten, hobetua ematen ziguten orduan, baina hala eta guzti pisua jeitsi. Gero, dirurik ere ez genuen, edo oso gutxi, geneukana zerbaitetarako baina etxera ere ezin eskatu, eskatzen bagenuen, 20 durokoa eskatu ta hilebete harekin pasau behar. Dena dela etxekoekin kontaktu gutxi genuen.

Etxera etortzeko Eugitik trena hartu eta Iruñara etortzen ginen, han Zumarragara datorren trena hartzen genuen eta gero oinez etortzen ginen etxeraino. Baimena genuen etxera etortzeko baina sabado-lunes eta horrelakoetan ezin etorri, baimen egunak etxera joan etorria baino denbora gutxiago zelako, eta joaten eta etortzen. Baimen egunak pasatzen ziren, gainera diruz eskaz ibiltzen ginen eta bertan geratu behar. Horrelakoak ziren orduko kontuak.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.