Juanita Mugerza San Martin

Posted on Actualizado enn

Juanita Mugerza San Martin. Kaskate baserrian jaioa

Gu beti etxean egon ginen, 17 lagun egon ziren gurean. Loperrekatik (gure senideak) atera zituzten eta beraien senide ziren Eibartar (hango gazteena ezkondute zegoen Eibarrera eta haren ahizparen bat, familia) batzuk ere gurean egon ziren.

Loperrekatik ekarri zituzten Kaskantera, ganaduak, oheak… gurdiekin, Loperrekatik ateratzeko esan zietenean ekarri zituzten gurdi beteak. Soldaduak ibiltzen ziren etxe aurrean eta isilik egon behar izaten gendun. Hegazkinak etorritakoan ere bide azpian edo tejamana azpian gordetzen ginen.

Loperrekako gazteena soldadu joan zen, Jose Mari, eraman zuten eta hil egin zen, zuten. Eztakit ez nora eta ezer.

Kalamun egon zen frente bata eta bestea ez dakit non. Gauean eta izaten zan tiro hotsa frente batak besteari. Kalamutik Elgoibar aldera tiro egiten zuten eta besteek bueltatzen zizkien kalamu aldera. Kainonazo eta bala asko erortzen zen gurera. Ez ginen kanpora ateratzen, egunez bakea bazan ere, tipi-taparradie iluntziean edo gauean izaten zen.

Tipi-Tapa hotsa zenean, Azkarate aldera, Plazentzi aldera egiten zuten tiro. Etxebarri partera, behin abiadura hartu zutenean pasatu egin ziren. Kalamutik aurrera joan ziren eta han ezan ezer egon.

Orduan pinurik ez zegoen eta euren armatxuekin ikusten genituen soldautxuak mota bazterrik mota bazter, makurtuta mugitzen ziren. Pinurik ez baina Haritza, pagoa eta gaztaina makatza zegoen inguruotan.

Gauetan txandan idiekin Kalamura, trasteak, kainonazuek jasotzera eramaten zuten aita zana idiekin; gu umeak, gazteak ginen eta gauza txarrik ez genuen pentsatzen. Ama aldiz negarrez egoten zen. Soldau bat etortzen zan eta halako orduan eta halako lekuan karga eraman behar zela esan ondoren buztarria prestatu eta hara, Kalamuara joaten ziren behetik gora armamentua jasoz. Kalamura ez zegoen biderik eta gurdiekin jasotzen ziren gora. Kamioiekin edo ekarriko zituzten ahal zuten lekura arte baina gero ganadua behar zuten garraiorako.

Orduan ez zegoen hirinik, ta makina txiki batekin egiten genuen gero labako suan ogia egiteko (astean behin edo). Makina ganaduen aska buruan gordetzen genuen. Goserik eta ez zuten pasatu etxean bazuten jana eta.

Zierda mendian, idea ebatera joaten ginenean hezur asko aurkitzen genituen. Ardiak genituen Ziertzun eta han egon ziren larrean gerra osoan, bi bakarrik gutxitu ziren 18 ardiko artaldetik.

Lehen ezebez, hegazkinak etortzen zirenean izkutatu egin eta beti bilurretan egoten ginen. Egunez hirina egiten isilik ibiltzen ginen, norbait etortzen bazen makina geratzen genuen zaratarik ez ateratzeko. Ogia egiten genuen gauez, labeko suan, eta ortuaria ere gauez biltzen zan ilunetan, bildurretan. Txahal bat hil genuen behin eta bera non izkutatu lanak izan genituela gogoan dut. Zati bat han, bestea beste aldean.Ezebez.

Hegazkinak egunez pasatzen ziren eta kea botatzen zuten. Bonbak ere bai banaka. Bomm sartu eta kea botatzen zuten eta errementau ere ez. Hegazkinak ibiltzen jarraitzen zuten, tiro hotsa bukatu ondoren ere. Frentea joan eta gero ere ibiltzen ziren baina ez zuten orduan bonbarik botatzen.

Senide ditugu Euskitzekoak. Han obus eta ondokin asko zegoen. Gerrate ostean artoa ereiten egon nintzen gure aitarekin batera, Euskitzekoei laguntzen, eta ez ziguten ezer ukitzen uzten. Eztanda egin gabeko obusak etab zeuden.

Jesusa eta Pedroren aita luzaro egon zen ospitalean, Juan Mari Urkirekin batera esku bonbak eztanda eginda. Euskitze eta Urki erdi apurtuta geratu ziren. Aisten lo egiten zuten eta arto ereitera joaten ziren Euskitzera, Jesusa eta Pedro txiki txikiak ziren. Dena apurtuta zeogen, kainonazoz, baloi baten inguruko tamainakoak, bost kilokoak, sagarraren formakoak.

Gure etxetik Ziertzu aldetik ikusten genuen San Pedro aldera jendea gora eta behera, Kalamura. Orduan pinurik ez eta dana ikusten zan, baita Azkarate aldea ere asko ikusten zen. Kalamun aurrera egiten zuten, ta bildurtzen zirenean atzera. Aurrean, Aizti eta Bertosoraino joaten ziren eta berriro behera.

Han gordeta egoten ziren, zuloak egiteko burdinak eramaten zituzten. Burdinok jarri eta lurrez betetako zakuak gainean jarrita egiten zituzten trintxerak.

Hogeita piku egun egin zituen tiro hotsak; eta gu kanpora irten gabe egoten ginen, gurean zeuden Eibartarrak beraien etxera ere ez ziren joan, eta egun horietan egon ziren gurean Loperrekakoak ere. Gabonak aurretik izan zen baina gabonetan ez zegoen berririk.

Gabonetarako pasatuta zeuden baina oraindik jendearen berririk ez zegoen. Hilebete inguruan izan zen tiro hotsa.

Behin frentea aurrera joan zenean baserriko lanetan jardun genuen. Han jada ez zebilen jenderik. Hilabete horretan soldauek ikusten ziren, eta tipi taba hotsa; hegazkinak.

Gerra amaitu zenean, txaplio eta zaratak izan ziren. Jendeak zioen gerra amaitu zala.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.